Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chapecoense futbol taldearen hegazkinak ez zuen asegururik

Azaroaren 28an gertatu zen ezbeharra. Hegazkinean 77 bidaiari zihoazen; horietatik, 71 pertsona hil eta beste sei larri zauritu ziren. Konpainiak ez zituen aseguruaren kuota guztiak ordaindu.
Chapecoense taldea zeraman hegazkinak mendixka baten kontra talka egin zuen. Argazkia: EFE
Chapecoense taldea zeraman hegazkinak mendixka baten kontra talka egin zuen. Argazkia: EFE

Brasilgo Chapecoense futbol taldearen hegazkinak Medellin (Kolonbia) hegoaldeko mendixka baten kontra talka egin zuenean ez zuen asegururik indarrean, Bisa Seguros y Reaseguros aseguru-etxeak baieztatu duenez. LaMia aire-enpresako hegazkinean 77 bidaiari zihoazen; horietatik, 71 pertsona hil eta beste sei larri zauritu ziren. Azaroaren 28an izan zen ezbeharra.

Aseguru-etxeak ohar baten bidez jakitera eman duenez, “LaMia Corporation enpresak kontratatutako aseguru-polizak ez du ohiko aseguru baten balioa”, azaroaren 28an gertatutako istripuari aipamen eginez.

“Dena dela, ezbeharrean hil ziren bidaiarien familiei eta zaurituei arreta emateko laguntza-funtsa sortu zuen BISAk”, azaldu du aseguru-etxeak ohar horren bidez.

Antza denez, aseguru-etxeak gutun bat bidali zien LaMia aire-enpresako arduradunei, kontratatutako aseguru-polizaren azken hilabeteetako kuotak ez zituztenez ordaindu asegurua ez zegoela indarrean jakinarazteko, CNN hedabideak azaldu duenez.

Hegazkina gidatzen zuten pilotuek erregai gutxi zutela ohartu zirenean hiru aireportutan lur hartzea aurreikusi zuten. Leticiako aireportua aukera bat izan zen, baina bertan ez zutela tokirik izango pentsatu zutenez aurrera jarraitu zuten.

Hala, Medellingo aireportura ez zirela iritsiko argi jakin zutenean Rionegron lur hartzeko baimena eskatu zuten. Aireportu horretako kontrol dorreak beste hegaldi batzuk desbideratu zituen, baina alferrik izan zen. Kolonbiako Antioquia departamentuan jazo zen ezbeharra, Jose Maria Cordoba nazioarteko aireportutik gertu.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X