Hegazkin istripuak
2018/05/22 - 14:36
111 dira jada Habanako hegazkin-istripuan hildakoak
Istripuan hildako 40 pertsona identifikatu dituzte; denak, kubatarrak. Bestalde, Mexikoko agintariek bertan behera utzi dituzte aldi baterako Global Air aire-konpainiaren operazioak.
2018/05/21 - 12:30
Istripua izandako hegazkineko zatiak biltzen eta beste kutxa beltzaren bila ari dira
Habanatik Holguinera zihoan DMJ-972 hegaldiko 113 bidaiarietatik 110 hil ziren.
2018/05/19 - 20:22
110 dira Habanako hegazkin-istripuan hildako bidaiariak
Oraingoz, 15 gorpu identifikatu dituzte: bost ume eta hamar heldu. Bestalde, Kubako Garraio ministroak azaldu duenez, hegazkinak dokumentazio guztia eguneratuta zuen.
2018/05/19 - 16:09
Kubako Gobernuak bi dolu egun deitu ditu hegazkin-istripuaren ondorioz
Ikerketa batzorde bat lanean ari da istripuaren zergatia argitzeko. La Habana hiriburutik Holguinera artekoa zen hegaldia baina, airea hartu bezain pronto, lurrera erori zen.
2018/05/18 - 23:54
104 bidaiari zeramatzan hegazkin bat erori da Kuban
Hiru pertsona bizirik daude. Boeing 737 Cubana de Aviacion konpainiako hegazkina Habanatik gertu erori da, hiriburuko Jose Marti aireportutik aireratu eta handik gutxira.
2018/05/18 - 22:49
104 bidaiari zeramatzan hegazkin bat erori da Kuban
Hiru pertsona bizirik daude. Boeing 737 Cubana de Aviacion konpainiako hegazkin bat erori da Habanatik gertu, hiriburuko Jose Marti aireportutik aireratu eta handik gutxira.
2018/04/20 - 11:24
Hegazkin bat pistatik atera da Katmandun
Malindo Air konpainiako Boeing 737-900 hegazkina pistatik atera da Katmanduko aireportuan arazo tekniko baten ondorioz. Atzerapen handiak eragin ditu beste hegaldietan.
2018/04/19 - 11:22
Larrialdiko lurreratzea Atlantan, hegazkineko motoreak su hartu ondoren
Delta Airlines konpainiako hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du Atlantan, motoreetako batek su hartu ondoren. Zorionez, inor ez da zauritu.
2018/04/18 - 10:58
Larrialdiko lurreratzea Filadelfian, hegazin baten motorra lehertu ostean
Leherketak kabinako leihatila bat apurtu zuen, eta leihatilaren ondoan eserita zegoen bidaiari bat gorputz erdia hegazkinetik kanpo zuela gelditu zen, presioak zurgatuta.
2018/03/12 - 12:31
71 lagun zeramatzan hegazkin batek lurra jo du Katmandun
Lurreratzeko maniobrak egiten ari zela gertatu da ezbeharra. Hegazkina su hartu du lurra jotzean eta ke zutabe handi bat eragin du.
2018/03/12 - 11:34
49 hildako Katmanduko aireportuan izandako hegazkin-istripu batean
Hegazkina lurreratzeko maniobrak egiten ari zela irrist egin duenean gertatu da ezbeharra.
2018/03/12 - 10:12
Bost lagun hil dira New Yorken, helikoptero bat ibaira erori ostean
Argazkiak ateratzeko kontratatu zuten helikopteroa. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira. Hegazkinean zihoazen sei lagunak hil dira istripuan.
2018/03/04 - 11:40
Otsailean Iranen erori zen hegazkinaren kutxa beltza aurkitu dute
Alpinista aditu talde batek aurkitu zuen kaxa duela egun batzuk Dena mendilerroan eta agintari judizialen esku utzi zuten. 65 pertsona hil ziren istripuan.
2018/02/18 - 10:51
66 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da Iranen
Teherango aireportuan aireratu eta 20 minutu eskasera, hegazkinaren arrastoa galdu zuten kontrol-zentroan.
2018/02/14 - 08:01
Baliteke Errusiako hegazkinaren abiadura sentsoreak izoztuta egon izana
Hasieran uste zuten leherketa batek eragin zuela istripua, baina antza ikerketak beste bide bat hartu du. Hegazkina aireratu aurretik aztertu zuten, eta ez zuten akatsik antzeman.
2018/02/12 - 16:06
Errusian ezbeharra izan zuen hegazkinaren bi kutxa beltzak aurkitu dituzte
Antonov motako hegazkina Moskutik irten berria zen ezbeharra izan zenean. Bi minutu eta 11 segundo baino ez zituen egin airean.
2018/02/12 - 12:30
Moskun eroritako hegazkinaren bi kutxa beltzak aurkitu dituzte
Hegazkinak hilabete arinago egindako azterketa mekaniko guztiak gainditu zituen.
2018/02/12 - 08:29
71 pertsona hil dira Mosku kanpoaldean, hegazkin istripu batean
Argunovo herrian erori da AN-148 hegazkina, Domodedovoko aireportutik irten eta gutxira. Errusiako Gobernuak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2018/02/11 - 18:18
Errusian lurra jo duen hegazkinaren bidaiari guztien heriotza berretsi dute
Saratovskie Avialinii konpainiaren hegazkina da, eta Domodedovo Errusiako aireportutik irten eta minutu gutxira desagertu egin da radarretatik.
2018/01/14 - 21:48
Amildegi batean geratu da hegazkin bat larrialdiko lurrareratzea egitean
Txori batek eragindako jazoera baten ondorioz, larrialdiko lurreratzea egin behar izan dute pilotuek. Gezurra badirudi ere, bertan zihoazen 162 lagunak onik atera dira.