Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

49 hildako Katmanduko aireportuan izandako hegazkin-istripu batean

Hegazkina lurreratzeko maniobrak egiten ari zela irrist egin duenean gertatu da ezbeharra.
Iragarkia
18:00 - 20:00
71 lagun zeramatzan hegazkin batek lurra jo du Katmandun

49 pertsona hil dira hegazkin batek Katmanduko (Nepal) aireportuan lurra jo ostean. 67 bidaiari eta tripulazioko lau langile zihoazen hegazkinean ezbeharra gertatu denean.

Zauritu guztiak Katmanduko ospitaleetara eraman dituztela azaldu du Suresh Acharya Turismo Ministerioko idazkariak. Ez du, ordea, zaurituen larritasunaren inguruko xehetasunik eman.

Bestalde, hegazkiean 37 gizon, 27 emakume eta bi ume zihoazela jakinarazi du Kantipur egunkari nepaldarrak, 71 pertsona guztira. Lurra jo duenean su hartu du, eta ke zutabe handi bat sortu da.

Azken hamarkadan abioneta eta hegazkin txiki ugarik izan dute istripua Nepalen, eta dozenaka hildako eragin dituzte ezbehar horiek. Nepal ezagutzera joandako turistak ziren biktima gehienak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X