Hegazkin istripuak
2024/05/20 - 00:46
Raisi presidentea zihoan helikopteroa aurkitu duela jakinarazi du Irango Armadak
"Duela minutu batzuk helikopteroaren eta tripulazioko kide baten telefono mugikorraren seinale bat jaso dugu istripua gertatu den lekutik" azaldu du armadako komandante batek. "Baliabide militar guztiekin goaz inguru horretara, eta albiste onak ematea espero dugu", gaineratu du.
2024/05/19 - 23:14
Irango presidentea hilko balitz, presidenteordeak hartuko luke boterea hurrengo sei hilabeteetan
Hemendik sei hilabetera hauteskundeak egin beharko lirateke horrelakorik gertatuko balitz. Irango erregimenarentzat kolpe gogorra litzateke Ebrahim Raisi galtzea eta bere alde errezatzeko eskatu diote herritarrei.
2024/05/19 - 22:13
Irango presidentea zeraman helikopteroa galduta dago, larrialdiko lurreratzea egin ondoren
Barne ministro Ahmed Vahidik informazioa baieztatu du, eta adierazi du ez dutela helikopteroa aurkitu, eguraldi kaskarrak bilaketa zaildu duelako. Oraingoz ez dute argitu Irango presidentea onik dagoen ala ez.
2024/05/19 - 19:19
Irango presidentearen helikopteroaren bila abiatu dira erreskate taldeak
Irango presidente Ebrahim Raisi zeraman konboiaren helikopteroetako batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du, eta galduta dago, Irango telebistak jakinarazi duenez.
2024/05/08 - 14:23
Zama-hegazkin batek lurreratze-trenik gabe hartu du lur Istanbulen
Paristik zetorren Boeing 767 hegazkinak Istanbulgo aireportuko kontrol-dorreari jakinarazi dio bere lurreratze-trena ez zela irekitzen, eta dorretik gidatuta lur hartu du. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/03/12 - 20:02
Errusiako hegazkin militar batek su hartu eta lurra jo du Moskutik gertu, 15 pertsona zeramatzala
Il-76 hegazkin bat da, 2024ko urtarrilaren 24an Errusiako hegoaldean erori zen modelo bera, 60 preso ukrainar baino gehiago eramaten ari zenean, ustez truke baterako. Moskuk eraso bati egotzi zion gertakari hori, eta Ukrainako indarrei egotzi zien errua.
2024/03/08 - 12:27
Zer gertatu zen duela 10 urte desagertu zen Malaysia Airlinesen hegazkinarekin?
2014ko martxoaren 8an, MH370 hegaldia Kuala Lumpurretik abiatu zen, 239 pertsona zeramatzala Pekinera bidean. Hegazkina aireratu eta 40 minutura, radarretatik desagertu zen, kabinan zihoan norbaitek komunikazio-sistema eskuz itzali ondoren.
2024/03/08 - 11:21
Hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar du AEBn, gurpil bat galdu ondoren
Hegazkina San Frantziskotik Japoniarantz abiatu berria zen. Gurpila galdu ondoren, Los Angelesko aireportura desbideratu dute. Gurpila San Frantziskoko aireportuko langileen parkinean erori da, auto artean, baina ez du inor zauritu.
2024/02/09 - 17:46
Txilek azken agurra eman dio helikoptero istripuz hildako Sebastian Piñera presidente ohiari
74 urte zituela helikoptero istripuz hildako Txileko presidente ohiaren hileta elizkizuna egin dute Santiagon, Kongresu Nazionalaren egoitza zaharrean.
2024/02/06 - 22:08
Sebastian Piñera Txileko presidente ohia hil da helikoptero istripuan
Txileko agintari ohia hil da Rengo lakuan, herrialdearen hegoaldean, gidatzen ari zen helikopteroak lurra jo ostean. Txileko Gobernuak dolu nazionala ezarri du eta presidente ohiaren aldeko hileta elizkizunak antolatuko ditu.
2024/01/07 - 13:29
AEBk Boeing 737 MAX guztiak aztertzeko agindua eman du, hegaldi batean fuselajearen zati bat galdu ondoren
Alaska Airlineseko hegazkin batek fuselajearen zati bat galdu zuen airean. 174 bidaiari eta tripulazioko 6 pertsona zihoazen bertan, baina ez zen inor zauritu. Hegazkina Oregonera itzuli zen eta larrialdiko lurreratzea egin zuen.
2024/01/04 - 11:19
Japoniako kostazainen hegazkinak ez zuen pistan sartzeko baimenik
Japoniako Garraio Ministerioak argitaratutako hegaldiko komunikazioen arabera, asteartean Hanedako aireportuan hegazkin komertzial batekin talka egin zuen Japoniako kostazainen hegazkinak ez zuen pistan sartzeko baimenik.
2024/01/02 - 16:33
Bost hildako eta 17 zauritu Tokioko aireportuan, bi hegazkinek talka egin ondoren
379 bidaiari zeramatzan hegazkin batek beste aireontzi batekin egin du talka, kostazainen aireontziarekin hain zuzen ere. Bigarren hegazkin horretako bost lagun hil dira istripuaren ondorioz.
2024/01/02 - 12:49
Ia 400 bidaiari hegazkin batetik atera dituzte, Tokioko aireportuan izandako talkaren ondorioz su hartu ostean
Lehen informazioen arabera, hegazkinak pistan zegoen Japoniako kostazainen aireontzi batekin talka egin du lurreratu denean. Hegazkinean zihoazen 367 bidaiariak eta tripulazioko 12 kideak onik atera dira istriputik.
2023/08/24 - 10:41
Wagner taldeko burua hil da bere hegazkina Errusian erorita
Hegazkina Moskutik 200 kilometrora erori da, baina ez dago argi zer dela eta erori den. Yevgeny Prigozhinek aurre egin zion Putini ekainean, porrot egin zuen matxinada militar bat abiatuz.
2023/08/23 - 22:48
Wagner taldeko buru Yevgeny Prigozhin zihoan hegazkina Errusian erori da
Hegazkin pribatuaren bidaiari-zerrendan Wagner mertzenario errusiarren buruzagia zegoen, Yevgeni Prigozhin. Errusiako Tver eskualdean erori da gaur.
2023/01/18 - 18:19
Ukrainako Barne ministroa hil da helikoptero istripu batean
Oraingoz 18 hildako daude, tartean Barne ministroa, ministrordea eta Estatu idazkaria. Bi haurren heriotzaren berri ere eman dute.
2023/01/18 - 11:44
Ukrainako Barne ministroa hil da Kieven, bera zihoan helikopteroak lurra jo ostean
Ukrainako Brovary hirian, Kiev eskualdean, helikoptero bat haurtzaindegi batetik gertu erori da eta hildakoen balantzea 18koa da. Hildakoen artean Denis Monastyrsky Ukrainako Barne ministroa dago.
2023/01/16 - 14:05
Nepalen istripua izan zuen hegazkineko bidaiari batek ezbeharraren unea grabatu zuen
Igande honetan Nepalgo Pokhara hirian istripua izan zuen Yeti Airlines konpainiako hegazkinean zihoazen 82 bidaiarietako batek istripua gertatu zen unea eta ondorengo minutuak grabatu zituen mugikorrarekin.
2023/01/16 - 10:07
Desagertuen bila hasi dira berriro Nepalen eroritako hegazkinean, bizirik aurkitzeko itxaropenik gabe
Nepalgo Pokhara hirian istripua izan zuen Yeti Airlines konpainiako hegazkinaren bilaketa eta erreskate-operazioei ekin diete berriro gaur goizean. Lau pertsona desagertuta daude oraindik. Guztira, 68 gorpu berreskuratu dituzte.