Hegazkin istripuak
2025/01/31 - 11:39
Aire-kontrolatzaile bakar bat bi zereginetan ari zen aldi berean Washingtongo hegazkin-istripua gertatu zenean
Ronald Reagan aireportuko langileek eurek salatu zuten aurretik langile falta. Trumpek, baina, demokratak jo ditu istripuaren errudun "desgaitasunak" dituzten kontrolatzaileen kontratazioa bultzatzen zutela argudiatuta.
2025/01/30 - 13:35
Agintariek baztertu egin dute Washingtongo hegazkin-istriputik inor bizirik atera denik
64 pertsona zeramatzan bidaiari hegazkin batek eta helikoptero militar batek elkar jo dute Ronald Reagan aireportutik gertu. Bi aireontziak Potomac ibai izoztura jausi dira, eta bertatik gorpuak ateratzeko lanetan ari dira erreskate taldeak. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen ezbeharra.
2025/01/30 - 08:50
Albiste izango dira: Hegazkin istripua Washingtonen, garraioa doan 12 urtera arte eta Hamas-Israel trukea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/30 - 18:33
67.000 erreserba ezeztatu dizkiote Jeju Air airelineari, igandean izandako istripuaren ondorioz
Jeju Air konpainiako beste hegazkin batek, 179 hildako utzi dituen hegazkinaren antzekoak, Gimpoko Nazioarteko Aireportura itzuli behar izan du, lurreratze-trenean arazo bat izan ondoren.
2024/12/29 - 22:23
Adituen arabera, hegaztiekin talka egiteak lurreratzeko gurpil sistema hondatu izana zalantzagarria da
Anartz Apraiz pilotuak 27 urte daramatza bidaiari hegazkinak gidatzen. Ondo asko daki zer prozedura jarraitu behar den hegaztiekin talka eginez gero. ETBrekin egon da, Hego Korean gertatutakoari buruz hizketan.
2024/12/29 - 17:17
179 pertsona hil dira hegazkin batek Hego Koreako aireportu batean izandako istripuan
Suhiltzaileek baieztatu dutenez, bi pertsona baino ez daude bizirik. Jeju Air konpainia korearraren 7C2216 hegaldia lehertu egin da Muango aireportuan, Seuldik 290 kilometrora, pistatik atera eta horma baten aurka talka egin ostean.
2024/12/29 - 09:13
Hegazkin batek Hego Koreako Muan aireportuan istripua izan duen unea
122 hildako baieztatu dituzte, baina ziurrenik 179raino igoko da kopurua, bi pertsona bakarrik erreskatatu baitituzte bizirik. Lur hartzeko sisteman izandako matxura batek eragin omen du ezbeharra.
2024/12/29 - 09:04
Hegazkin batek istripua izan du Muanen, Hego Korean
Ezbeharra Hego Korean 09:07 zirenean gertatu da. Thailandiako hiriburutik (Bangkok) abiatu den Jeju Air konpainiako 7C2216 hegaldia lur hartzen saiatu da Muanen, eta hesia jo du.
2024/12/28 - 18:29
Putinek barkamena eskatu dio Aliyev presidenteari AZALen hegazkinarekin izandako "gertakari tragikoagatik"
Azerbaijango agintariarekin telefonoz izandako elkarrizketa batean, Putinek barkamena eskatu dio gertakari tragikoa Errusiako aire-eremuan gertatu zelako, eta beste behin doluminik sakon eta zintzoena eman die biktimen familiei, eta zaurituak lehenbailehen sendatzea espero duela esan dio.
2024/12/26 - 09:56
Ukrainak Errusia seinalatu du istripuagatik, eta Kremlinek, berriz, presazko hipotesiak egiteaz ohartarazi du
Bestalde, NATOk ezbeharraren inguruko "ikerketa osoa" egitea eskatu du ostegun honetan.
2024/12/25 - 14:26
32 lagun bizirik atera dira, Azerbaijango hegazkin batek Kazakhstanen izan duen istripuaren ostean
Gutxienez 32 pertsona bizirik atera dira asteazken honetan Azerbaijango hegazkin batek Kazakhstango Aktau hiritik gertu talka egin ostean. Istripua izan duen hegazkinean 67 pertsona zihoazen, tripulazioko bost kideak barne.
2024/12/25 - 10:12
Bidaiari-hegazkin bat erori da Kazakhstango Aktau hirian
Lehen datuen arabera, 67 bidaiari zeramatzan hegazkin batek istripua izan du gaur goizean Kazakhstango Aktau hiritik gertu, bertako larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez.
2024/12/23 - 11:35
Desagertu eta 10 urtera, Malaysiak berriro ekingo dio MH370 hegaldiko hegazkina bilatzeari
Operazioa 15.000 kilometro koadroko eremu batean egingo dute, Indiako Ozeanoaren hegoaldeko itsas hondoan, hegaldiaren berri azken aldiz izan zen lekuan.
2024/08/10 - 19:18
Brasilgo hegazkin istripuaren aireko irudiak
62 pertsona hil dira Sao Paulo (Brasil) inguruan atzo, ostirala, gertatutako hegazkin istripuaren ondorioz. Erreskate-taldeek gorpuak identifikatzeko lanean dihardute ezbeharra izan zen tokian.
2024/08/09 - 23:27
Lekuko batek Brasilen 62 bidaiari zeramatzan hegazkin bat nola erori den grabatu du
Hegazkinean 58 bidaiari eta lau tripulatzaile zihoazen. Hegazkina Cascavel eta Sao Pauloren arteko ibilbidea egiten ari zen. Hegazkina Vinhedo inguruan erori da.
2024/08/09 - 21:51
62 pertsona hil dira hegazkin batek lurra jota Sao Paulotik gertu, Brasilen
58 bidaiari eta 4 tripulatzaile zihoazen ATR-72 helizedun aireontzian. Hegazkina Cascavel eta Sao Pauloren arteko ibilbidea egiten ari zen, eta Vinhedo inguruan erori da.
2024/07/29 - 19:26
Ikerketa berri batek turbulentzia gehiago aurreikusten ditu hegazkinetan, berotze globala dela eta
Aire argiaren turbulentziak, ikusezinak eta iragarrezinak, ipar hemisferioan sarriago gertatuko dira klima berotu ahala. Eskualde kaltetuenak Afrikako iparraldea, Asiako ekialdea eta Ekialde Hurbila izango dira.
2024/07/24 - 13:39
18 lagun hil dira Nepalen hegazkin-istripu batean
Katmanduko aireportutik aireratzen ari zenean pistatik irten da eta lurra jo du. Pilotua izan da bizirik irten den pertsona bakarra.
2024/05/21 - 21:47
Gutxienez hildako bat eta 30 zauritu utzi dituzte Londresetik Singapurrerako hegaldi batean
Britainia Handiko 73 urteko gizon bat hil da, eta 30 zauritu daude, horietatik zazpi egoera kritikoan, Singapur Airlines-en hegaldi batean izandako turbulentzien ondorioz.
2024/05/21 - 20:12
Hildako bat eta 30 zauritu "turbulentzia gogorren" ondorioz, Londresetik Singapurrerako hegaldi batean
Hegazkina (Boeing 777-300 ER) Londresko Heathrow aireportutik abiatu zen 211 bidaiari -haietako bi espainiarrak- eta 18 langilerekin.