Ikerketa berri batek turbulentzia gehiago aurreikusten ditu hegazkinetan, berotze globala dela eta
Azterlan berri baten arabera, klima berotu ahala, aire argiko turbulentziak areagotu egingo dira. Turbulentzia mota horiek zerua garbi dagoela gertatzen dira, eta ez dago erraz detektatzeko modurik, beraz, hegazkinei ustekabean eragiten die.
Gorakada nabarmena izango da, batez ere, Afrikako iparraldean, Asiako ekialdean eta Ekialde Hurbilean, Jet stream edo edo zarrastada korronteen ondorioz. Aire-korronte horiek azkar mugitzen dira mendebaldetik ekialdera goiko troposferan, hain zuzen, hegazkin komertzialek hegan egiten duten mailan.
Klima berotzen den heinean, atmosferako energia-kantitatea handitu egingo da, eta horrek handitu egingo du Jet stream-en abiadura eta haizearen zizailadura bertikalaren kantitatea.
"Badakigu aire argiko turbulentziak klimarekin lotutako istripu guztien % 70 eragiten duela AEBn", esan zuen ohar batean Mohamed Foudad Reading Unibertsitateko atmosferako zientzialari eta ikerketaren egile nagusiak.
Ikertzaileek adierazi dutenez, analisi gehigarriek zehaztu lezakete etorkizuneko hegaldiak egungo arauak baino altitude altuagoetan edo baxuagoetan seguruagoak izan ote daiztezkeen. Gainera, airelineetako bidaiariek etorkizunean bidaia gorabeheratsuagoak izan ditzaketen arren, hegazkin modernoak turbulentzia zakarrak jasateko eraikita daudela diote.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrantza-sektoreak belaunaldi-erreleboa behar du
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun