TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hegazkin istripua Washingtonen, garraioa doan 12 urtera arte eta Hamas-Israel trukea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Larrialdi zerbitzuak hegazkin istripuaren tokian
Larrialdi zerbitzuak hegazkin istripuaren tokian. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Washingtongo hegazkin istripua: Bidaiari hegazkin batek eta helikoptero militar batek talka egin dute Washingtongo (AEB) Ronald Reagan aireportutik gertu, eta hainbat pertsona hil dira, agintariek baieztatu dutenez. Istripua —atentatu aukera baztertu du Pentagonoak— Washingtonen 21:00ak zirenean (03:00etan Euskal Herrian) gertatu da. Talkaren ondorioz, 64 pertsona zeramatzan bidaiari hegazkina eta hiru soldadu zihoazen helikoptero militarra Potomac ibaira erori dira, eta erreskate taldeek hilotzak baino ez dituzte atera bertatik. 

- Garraio publikoa doan 12 urtera arte: 12 urteko eta adin horretatik beherakoak doan ibili ahal izango dira EAEko garraio publikoko zerbitzuetan gaurtik aurrera. Orain arte, doakotasuna 0 urtetik 6ra bitartekoa zen; orain, 13 bete arte izango da, eta horrek esan nahi du 130.000 adingabe inguruk eta haien familiek jasoko dutela onura.

- Hamasen eta Israelen arteko truke: Hamasek hiru israeldar aske utziko ditu gaur —Arbel Yehud zibila (29 urtekoa), Agam Berger emakume soldadua (20 urtekoa) eta Gadi Moses adineko gizona (80 urtekoa)—, baita Thailandiako bost herritar ere, Bahitu eta Desagertuen Familien Foroak baieztatu duenez. Trukean, Israelek 110 preso palestinar askatuko ditu espetxetatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken hamarkadetako gatazka krudel eta bortitzenetako bat bizi dute Sudanen

Hiru urte bete dira Afrikako herrialde handienean gerra hasi zenetik, baina ezkutuan egon izan da. Ez dao¡go hildakoen kopuru zehatza jakiterik: 150.000 izan daitezke, baina kopurua askoz handiagoa izan liteke. Gosete latza dago han, eta milioika desplazatu eragin ditu. Urteurrenean, goi-bilera egin dute Berlinen laguntza humanitarioa bideratu eta irtenbide politikoa bilatzeko asmoz, baina borrokan ari diren bi aldeek ez dute parte hartu.

china-portavoz-ministerio-exteriores-aranceles-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txina, hazkunde etengabean: Munduko fabrika izatetik, lider teknologikoetako bat izatera

Txina Irango eta Persiako golkoko beste herrialde batzuetako petrolio eta gas inportatzaile handia da. Hala ere, herrialdearen erreserbak maximo historikoetan daude, eta auto elektrikoen eta energia berriztagarrien aldeko apustuari esker, gerrak ez dio askorik eragin, momentuz. Horrela, Iran bazkide estrategikoa duen arren, Txina erantzun diplomatikoaren alde dago, epe luzerako estrategia baitarabil.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X