Hegazkin istripuak
2018/10/30 - 20:12
Javako itsasora eroritako hegazkinaren kutxa beltzen bila jarraitzen dute Indonesian
Tokiko agintariek baieztatu duenez, hegazkin horretan zihoan haurtxo baten gorpua erreskatatu dute. Azken orduotan hainbat gorpuzki atera dituzte uretatik, eta 34 poltsatan sartu dituzte.
2018/10/30 - 08:28
Indonesiako agintariek ez dute uste hegazkin istriputik inor bizirik atera denik
Orain, Indonesiako bilaketa eta erreskate taldeak Java itsasoan eroritako hegazkinaren kutxa beltzen bila ari dira.
2018/10/30 - 00:34
189 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da Javako itsasoan
Aireratu eta 13 minutura radarretatik desagertu da hegazkina. Indonesiako agintariek uste dute inor ez dela bizirik atera.
2018/10/29 - 09:51
189 pertsona zeramatzan hegazkina erori da Indonesian
Boeing 737 motako hegazkina aireratu eta 13 minutura radarretatik desagertu egin da. Pangkal Pinang hiria zuen helmuga.
2018/10/11 - 15:56
Soyuz Errusiako ontziak larrialdiko lurreratzea izan du
Soyuz MS-10 ontzia atzera bueltatu eta Kazakhstananen lurreratu da, motor baten akatsagatik.
2018/09/22 - 19:31
Jada 209 gorpu erreskatatu dituzte Tanzaniako uretan
Hasierako informazioen arabera, ontzia gidatzen zuen pertsonak ez zuen formakuntza ofizialik, eta kapitaina ere ez zegoen bertan.
2018/08/20 - 11:01
Larrialdiko lurreratzea egin behar izan du hegazkin batek Liman
Lima eta Ayacucho arteko bidea egin behar zuen hegazkinak arazoak zituen lurreratze-trenean. Tragedia handiagoa ekiditeko, hezkinak orduak egin ditu erregaia gastatzeko.
2018/08/16 - 15:44
Bigarren Mundu Gerran erori zen hegazkin bat aurkitu dute Suitzako Alpeetan
Glaziarraren desizozteak ahalbidetu du 1946an lurra jo zuen Estatu Batuetako hegazkin militar bat aurkitzea. Bidaiariak eta tripulazioa istripuaren lau egunetara erreskatatu zituzten.
2018/08/14 - 19:11
Tajikistanen zauritutako euskal mendizalea, egonkor eta pronostiko erreserbatuarekin
Dirudienez, eguraldi txarrak eragin zuen hegazkin istripua, baita erreskate taldeak 24 ordu baino gehiago behar izatea ere bertara iristeko.
2018/08/14 - 16:18
Roberto Rodrigo mendizalea larri dago, baina arriskutik kanpo
Pamir mendikatean erori zen helikopteroa eta bertan zihoazen 17 pertsonetatik 5 hil ziren. Familia datozen orduetan joango da Tayikistanera.
2018/08/06 - 10:35
20 pertsona hil dira Suitzan, hegazkin militar batek lurra jota
2001etik Suitzan izan den hegazkin istripurik larriena izan da, eta Grisonia kantonamenduko eremu menditsu batean gertatu da.
2018/08/02 - 19:24
Putreen aurrean segurtasun neurriak eskatu dituzte Txorierriko alkateek
Azken urteotan gero eta putre gehiago ikusten dira inguruetan, batez ere Bilboko Aireportutik gertu, eta horrek arazoak eragin ditzake.
2018/08/01 - 12:56
Hegazkin bat erori da Mexikon, eta ez da inor hil
Hegazkinean zeuden 103 pertsonak salbu daude, eta ia guztiek sendagiria jaso dute. Orain, istripua zerk eragin zuen aztertzen ari dira.
2018/07/19 - 18:49
Pilotuak kezkatuta, Bilboko Aireportuan putreak ugaritu direlako
Pilotuak eta tripulatzaileak larrialdi egoerei aurre egiteko prestatuta daude baina beharrezkoa ikusten dute, aireportuaren inguruko eremua arautuko lukeen fauna plan bat.
2018/05/25 - 21:14
Habanako hegazkin istriputik bizirik atera zen emakumeetako bat hil egin da
40 urteko Emiley Sanchez kubatarra goizaldean hil da. Honenbestez, ezbeharreko hildakoak 112 dira. 19 urteko Maylen Diaz gazte kubatarra bizirik dirauen bakarra da orain.
2018/05/25 - 12:04
Kuban istripua izandako hegazkinaren bigarren kutxa beltza aurkitu dute
Guztira, 111 pertsona hil ziren joan den maiatzaren 18an gertatutako hegazkin istripuan. Hegazkin istriputik bizirik atera ziren bi lagunak ospitalean jarraitzen dute.
2018/05/22 - 14:36
111 dira jada Habanako hegazkin-istripuan hildakoak
Istripuan hildako 40 pertsona identifikatu dituzte; denak, kubatarrak. Bestalde, Mexikoko agintariek bertan behera utzi dituzte aldi baterako Global Air aire-konpainiaren operazioak.
2018/05/21 - 12:30
Istripua izandako hegazkineko zatiak biltzen eta beste kutxa beltzaren bila ari dira
Habanatik Holguinera zihoan DMJ-972 hegaldiko 113 bidaiarietatik 110 hil ziren.
2018/05/19 - 20:22
110 dira Habanako hegazkin-istripuan hildako bidaiariak
Oraingoz, 15 gorpu identifikatu dituzte: bost ume eta hamar heldu. Bestalde, Kubako Garraio ministroak azaldu duenez, hegazkinak dokumentazio guztia eguneratuta zuen.
2018/05/19 - 16:09
Kubako Gobernuak bi dolu egun deitu ditu hegazkin-istripuaren ondorioz
Ikerketa batzorde bat lanean ari da istripuaren zergatia argitzeko. La Habana hiriburutik Holguinera artekoa zen hegaldia baina, airea hartu bezain pronto, lurrera erori zen.