Jada 209 gorpu erreskatatu dituzte Tanzaniako uretan
209 gorpu atera dituzte erreskate taldeek, eta gizonezko bat bizirik aurkitu, ostegun honetan Tanzaniako Viktoria lakuan ferry batek hondoa jo ostean, Isaack Kamwelwe Tanzaniako Garraio ministroak jakitera eman duenez.
Hirugarren erreskate egunean, 73 gorpu aurkitu dituzte, bart beste 136, Kamwelwek zabaldutako datuen arabera. Senideek 172 hildako identifikatu dituzte, eta horietatik 112 dagozkien familiei eman dizkiete dagoeneko.
MV. Nyerere ferryak joan den ostegunean hondoa jo zuen Victoria lakuan, portutik 50 metrora bakarrik, Ukerewe eta Ukara uharteen arteko bidea egiten ari zela. 400 bidaiari zeramatzan, gehienezko bidaiari kopurua 100 pertsonakoa bazen ere.
Telebista bidez igorritako hitzaldian John Magufuli Tanzaniako presidenteak adierazi duenez, hasierako informazioen arabera, ontzia gidatzen zuen pertsonak ez zuen formakuntza ofizialik, eta kapitaina ere ez zegoen bertan. Hori horrela, kapitaina eta ontziaren operazioaz arduratzen ziren langileak atxilotzeko agindu du, horiek galdekatzeko.
"The Citizen" tokiko egunkariaren arabera, astero Ukara irlan aire librean egin ohi den azokara zihoazen hildako asko. Bestalde, bertakoek salatu dutenez, ontzian ez zegoen salbamendu-jakarik, batzuetan bakarrik banatzen omen dituztelako.
Ezbeharraren ondorioz, lau dolu-egun deitu dituzte herrialdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.