Hendaia
2021/07/17 - 01:50
Maskara berriro derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herrian aire zabaleko ekitaldietan
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak iragarri duenez, besteak beste merkatuetan, ikuskizunetan edo manifestazioetan erabili beharko dute herritarrek. Departamenduak pandemiaren bilakaeragatik hartu du neurria.
2021/07/01 - 18:16
Jean-Jacques Lasserre izango da Pirinio Atlantikoetako presidentea
54 kontseilari hautatu berrietatik 38ren babesa jaso du Lasserre zentro-eskuindarrak. Presidentetzarako bigarren hautagaiak, EH Baiko Iker Elizaldek, bere alderdiaren bi botoak jaso ditu.
2021/06/28 - 02:02
Hendaiako emaitzak jakitera eman dituzten unea
EH Baik garaipena lortu du Hendaiako kantonamenduan. Honenbestez, Iker Elizaldek eta Annie Povedak ordezkatuko dute Pirinio Atlantikoetako Kontseiluan.
2021/06/28 - 01:47
Txaloak Hendaian, EH Bai koalizioaren garaipena baieztatu ondoren
Hendaiako kantonamenduan, EH Baik garaipena lortu du hauteskundeen bigarren itzulian. Honenbestez, Iker Elizaldek eta Annie Povedak ordezkatuko dute kantonamendua Pirinio Atlantikoetako Kontseiluan.
2021/06/21 - 11:16
Zentro-eskuinak irabazi du lehen itzulian, eta EH Bai alternatiba gisa indartu da
Ipar Euskal Herriko 12 kantomenduetako 10etan irabazi du zentro-eskuinak hauteskundeen lehen itzulian. EH Bai lehen indarra izan da Hendaian eta bigarrena beste sei departamendutan.
2021/06/20 - 20:44
Abstentzio historikoa izan daiteke Ipar Euskal Herriko departamenduko bozetan
Boto-emaileen %31,37k eman dute botoa 17:00ak arte. 18:00etan itxi dira hauteslekuak, beraz, % 60tik gorakoa izan daiteke abstentzioa. 20:00etatik aurrera jakingo dira emaitzak.
2021/06/20 - 09:25
Hauteskundeak, "ondorio zuzenak" izango dituen "test handia" Macronentzat
Akitania Berria eskualdeko hauteskundeen emaitzek "ondorio zuzena izan dezakete" Euskal Y proiektuarentzat, gaur egun EAEn egiten ari den "inbertsio handienarentzat".
2021/06/19 - 21:42
Hildako errefuxiatuei omenaldia egin diete Hendaian, Errefuxiatuen Mundu Eguna dela eta
Bereziki gogoan izan dute maiatzaren 22an Bidasoa ibaia zeharkatu nahian bizia galdu zuen Yaya Karamoko 28 urteko bolikostarra.
2021/06/16 - 02:09
Ipar Euskal Herrian hasi dira 12 urtetik gorako nerabeak txertatzen
12 eta 18 urte arteko neska-mutilek gurasoen baimena beharko dute, eta Pfizer etxearen txertoa jasoko dute.
2021/06/13 - 13:48
Gizon bat atxilotu dute Senperen, 55 urteko neska-laguna hiltzeagatik
Emakumearen gorpua ostiralean aurkitu zuten Jendarmeek, labankatuta, Armillaceko bere etxean (Lot-et-Garonne). Gizona atxilotu egin zuten eta berak hil zuela aitortu du.
2021/06/12 - 19:57
Migranteen errealitatea salatu du LABek Irundik Hendaiara egindako manifestazioan
Homofobiaren aurka zein ekologismoaren, pentsio duinen eta etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria ere egin du sindikatu abertzaleak Atarrabian zein Basaurin egindako beste bi topaketatan.
2021/06/12 - 17:54
58 urteko txirrindulari bat hil da Urruñan, auto batek harrapatuta
Hildakoa Hegoaldeko bizilagun bat da. Istripua 09:30 aldera gertatu da Paul-Gelos kalean, Zibururantz.
2021/06/09 - 11:47
Neurriak arindu dituzte Ipar Euskal Herrian, deseskalatzearen 3. fasean
Ostatuen barrualdeak zabaldu ahalko dituzte berriro, etxeratzeko agindua 21:00etatik 23:00etara atzeratuko dute eta Hegoaldetik Iparraldera igarotzeko nahikoa izango da txertaketa agiria erakustea.
2021/05/29 - 22:31
Igarobidean diren pertsona migratzaileentzako harrera duina eskatu dute Santiago zubian
Gainera, mugako "kontrol arrazistak" salatu dituzte. 17:00etan abiatu dituzte bi protesta, Irungo San Juan plazatik bata, eta, Hendaiako Udaletxetik, bestea.
2021/05/29 - 20:54
Pertsona migratzaileen harrera duina eskatu dute, Irun eta Hendaiako manifestazioetan
Bi protestak 17:00etan abiatu dituzte, "Harrera Herria", "Inor ez da ilegala" eta "Des Ponts, Pas des Murs" lelopean.
2021/05/23 - 16:34
Elkarretaratze isila egin dute Bidasoa ibaian hil zen gazte etorkinaren omenez
Elkarretaratuen artean, Tom, atzokoan ere, Hendaiako ibai ertzean 16 urteko beste migratzailea erreskatatu zuen bizilaguna. Bizitako tragediak batu egin ditu mugaren bi aldeetako alkateak.
2021/05/23 - 16:02
Atzoko heriotza salatu eta migrazio politika ezberdina eskatu dute Irunen
Ehunka lagun elkartu dira Azken Portun, atzo Boli Kostako 28 urteko gazte baten gorpua agertu zen tokian.
2021/05/23 - 10:09
Elkarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen, Bidasoako heriotza salatzeko
Irundik Hendaiara igeri joaten saiatu zen pertsona baten gorpua erreskatatu zuten atzo Bidasoan. 11:30ean izango da, gaur, elkarretaratzea Azken Portun, gorpua agertu den tokian.
2021/05/22 - 19:49
Gizonezko baten gorpua atera dute Bidasoa ibaitik, Irunen
Bestalde, Hendaian 16 urteko Burkina Fasoko adin txikiko bat larri erreskatatu dute uretatik. Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du bihar 11:30erako, gorpua agertu den tokian.
2021/05/19 - 08:50
Neurriak malgutu dituzte Ipar Euskal Herrian deseskalatzearen bigarren fasean sartuta
Zazpi hilabeteren ostean, funtsezkoak ez diren dendak, terrazak, museoak, zinema-aretoak eta antzokiak zabalduko dituzte, eta etxeratzeko agindua 19:00etatik 21:00etara atzeratuko dute.