Hendaia
2021/09/05 - 02:16
AHTren Gipuzkoako tarteko lanak 2024an amaituko direla aurreikusi du Arriolak
Europako herritarren "konektibitatea hobetzeaz gain", AHTk Euskadiren garapena, lehiakortasuna eta Europan duen presentzia indartuko dituela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Garraio arduradunak.
2021/09/05 - 02:08
Protesta egin dute Irun eta Hendaia artean, "gizadiarentzat askatasuna" eskatzeko
Dozenaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Irun eta Hendaia artean, covid-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko asmoz indarrean dauden neurrien aurka.
2021/09/04 - 17:20
Ezker soberanista Europan "alternatiba" bihurtzen ari dela adierazi du Otegik
Urte politikoari hasiera emateko asmoz egindako ekitaldian, Euskal Herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2021/09/02 - 16:25
Ipar Euskal Herriko 51.000 ikaslek gaur hasi dituzte eskolak
Lehen Hezkuntzan erdiek eredu elebidunetan ikasiko dute eta Seaskak 38. ikastola zabaldu du gaur Bardozen. Senperen, gainera, gero eta ikasle gehiago dituzte.
2021/09/02 - 10:36
Iazko babes-neurriekin ekin diote ikasturte berriari Ipar Euskal Herrian
Protokoloak aldaketak izan ditzake, unean uneko egoera epidemiologikoaren arabera. Musukoa derrigorrezkoa izango da sei urtetik gorako ikasleentzat.
2021/08/28 - 18:47
50 urte bete ditu Donibane Lohitzuneko ikastolak, Ipar Euskal Herrian ireki zen bigarrenak
15 ikaslerekin hasi zuen bere bidea 1970ean. Bide zaila izan du aurretik, baina mende erdi geroago, ia 120 ikasle ditu eta herrian guztiz txertatzea lortu du.
2021/08/26 - 12:23
Basusarriko sexu erasoarengatik atxilotutako bi gizonak aske utzi dituzte, baina karguekin
Iragan larunbatean salatu zuen biktimak sexu erasoa. Emakumea bera eta bi akusatuak adin txikikoak dira.
2021/08/24 - 16:05
Ziburun emakume bati eraso egiteagatik atxilotutako gizona kartzelara bidali dute
Biktimak, 40 urtekoa, larriki zaurituta jarraitzen du ospitalean. Hala ere, medikuek diote arriskutik kanpo dagoela.
2021/08/22 - 15:19
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bati laban batekin eraso egitea egotzita
40 bat urteko emakumeak hamar labankada inguru jaso zituen. Baionako ospitalean dago biktima, arriskutik kanpo. Polizia Judiziala gertaera ikertzen ari da.
2021/08/20 - 18:49
Pertsona bat atxilotu dute Beran (Nafarroa), legez kanpoko immigrazioa bultzatzea egotzita
Polizia-iturrien arabera, atxilotuak egoera irregularrean zeuden pertsona batzuk lagundu zituen Frantziako Estatura iristeko, Lizuniagako mugatik.
2021/08/19 - 16:47
Hasi dira Ezpeletako piperra biltzen; momentuz, uzta ona izango duten esperantzan
Iazko bero zakarrak eta ur eskasiak uzta asko apaldu zuen, baina aurtengo zeru lainotuak mesede egin dio Ezpeletako piperraren uztari.
2021/08/18 - 11:26
Antigeno testak egiteko gune bat ireki dute Hendaian
Osasun ziurtagiria orokortu denetik, farmaziek proba ugari egiten dituzte eta gainezka daude. Botiken lan-karga gutxitzea du helburu azpiegiturak. Abuztuaren 27ra arte egongo da zabalik.
2021/08/10 - 17:04
Bidasoa ibaian hildako migrantea 18 urteko ginearra zen
Abdoulaye Coulibaly maiatzean iritsi zen Espainiako Estatura, patera batean, eta Kataluniara eraman zuten arreta humanitarioko programaren barruan.
2021/08/10 - 12:28
Lapurdiko hondartzetan kontuz bainatzeko eskatu dute, alga toxikoen ondorioz
Biarrizko, Bidarteko, Getariako eta Donibane Lohizuneko hondartzetan alga toxikoak agertu dira, eta itxita egon ziren atzo.
2021/08/10 - 09:57
Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute Irunen, Bidasoa ibaian hildako migratzailearen heriotza salatzeko
Anaitze Agirre Irungo Harrera Sareko bozeramaileak ohartarazi duenez, gertatutakoa "ez da ustekabekoa", "erantzukizunak" daudelako.
2021/08/09 - 16:58
Ipar Euskal Herriko leku publiko gehienetan sartzeko derrigorrezkoa da covid ziurtagiria
Neurriak hautsak harrotu baditu ere, bezero gehienak prest agertu dira. Gutxienez azaroaren 15era arte iraungo du neurri berriak.
2021/08/09 - 09:48
Derrigorrezkoa da covid ziurtagiria Ipar Euskal Herriko hainbat leku publikotan sartzeko
Beharrezkoa izango da txertaketa pauta osoa izatea, covid-19a berriki igaro izana egiaztatzea edo azken 72 orduetako proba diagnostiko negatibo bat edukitzea taberna eta jatetxeetara zein ospitaleetara sartu ahal izateko.
2021/08/06 - 22:25
Hainbat protesta deitu dira Ipar Euskal Herrian asteburu honetarako osasun ziurtagiriaren aurka
Neurri horren aurkako taldeek mobilizazioak iragarri dituzte larunbaterako, abuztuak 7, Iparraldeko hainbat udalerritan, hala nola Baionan, Hendaian eta Donibane Garazin.
2021/08/06 - 17:01
Astelehenetik aurrera, Iparralden osasun pasea beharrezkoa izango da ostalaritzan
Herritarren artean, osasun paseak orotariko iritziak sortzen baditu ere, gehienek ez zuten aldaketa handirik espero Konstituzio Kontseiluaren aldetik. Izan ere, erabakia ez da aldatu eta astelehenetik aurrera osasun pasea beharrezkoa izango da ostalaritzan
2021/08/06 - 13:08
Gizon batek sexu erasoa egin dio emakume bati Baionan
Erasoa ostegun gauean jazo zen, autobus baten barruan. Usteko erasotzailea atxilotu du Poliziak.