Antigeno testak egiteko gune bat ireki dute Hendaian
Ipar Euskal Herrian, Hendaian, baheketa egiteko gune bat ireki berri dute. Antigeno testak egingo dituzte hondartzako paseoan, kasinoaren ondoan. Izan ere, osasun ziurtagiria orokortu denetik, proben eskariak gora egin du eta farmaziak lanez lepo dabiltza. Hendaiako gune horrek botiken lan-karga gutxitzea du helburu.
Herriko ostalari, merkatari eta turismo eragileek proposatuta zabaldu dute, Sealab laborategiaren laguntzarekin. Cecilia Vertiz Hendaiako Turismo bulegoko langileak azaldu duenez, "asteartetik ostiralera egingo dira antigeno testak, hitzordurik gabe, eskatzen duen ororentzat".
Hilabete amaierara arte, zehazki abuztuaren 27ra arte, egongo da zabalik honako ordutegiarekin: 14:00etatik 17:00etara.