Herri Urrats 2025
2023/05/13 - 16:30
Alerta egoera Lapurdin euriteek eragindako uholdeengatik
Azken orduetan apur bat hobera egin du egoerak, baina 15 ordutan 100dik gora litro bota ditu Senpere inguruan. Uholdeak izan dira Senperen bertan eta Saran, eta arazoak errepidean. Igandeko Herri Urrats, kolokan.
2023/05/13 - 14:31
Uholdeak Sara, Senpere eta inguruetan, eta alerta laranja Ipar Euskal Herri osoan
Lapurdiko zenbait herritan urak gainez egin du eta prefeturak joan-etorriak mugatzeko deia egin du, arriskuak aurrezte aldera.
2023/04/28 - 13:45
Egitarau oparoa dakar Herri Urratsen 40. edizioak
Maiatzaren 14an ospatuko da Iparraldeko ikastolen jaia, Senperen, eta programazio oparoa prestatu dute 40. urteurrena ospatzeko. Zetak, Gozategi, Su Ta Gar eta Neomak daude tartean.
2023/04/02 - 17:36
Herri Urratsen eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen urtebetetze festa Baionan
Iparraldeko ikastolen jaiak aurten 50 urte beteko ditu eta pailazoek, berriz, 35. Mugan gaindiko zubiak proiektuari esker, Hendaia, Urruña, Biriatu, Ziburu, Lesaka, Bera eta Errenteriako ikasleak oholtza gainera igo dira elkarrekin abestera. Herri Urrats maiatzaren 14an ospatuko da Senperen.
2023/03/14 - 14:09
Herri Urrats 2023: ''Urratsak zubi'' (Su Ta Gar)
Eibartar laukoteak sortu du aurtengo Herri Urrats jaiaren kantua. Inge Arinek jantzi ditu irudiz rock taldearen doinuak, bideoklipean.
2022/05/08 - 18:40
Azterketak euskaraz eta bigarren hezkuntzako bosgarren kolegioa, Seaskaren aurtengo eskari nagusiak
Bi urteko etenaren ondoren, distiratsu itzuli da Herri Urrats Senperera, eta beti bezala, festa eta aldarrikapena eskutik helduta etorri dira. Besteak beste, Pello Jorajuria eta Hur Gorostiaga Seaskako ordezkariek euskararen aldeko urrats sendoagoak eskatu dizkiete erakundeei.
2022/05/08 - 16:42
Distira berreskuratu du Senperek Herri Urratsen itzuleran
Milaka euskaltzaleren bultzadarekin bueltan da Iparraldeko ikastolen aldeko jaia. 20:00ak arte, badago zer ospatu eta gozatu Senpere lakuan.
2022/05/08 - 15:34
Aldarrikapena eta festa nagusi, Senperen
Herri Urratsen jaialdiak bi aldarrikapen nagusi izango ditu gaur: Senperen bertan bosgarren kolegio bat irekitzeko dirua batzea eta azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea eskatzea.
2022/05/08 - 14:57
Herri Urrats inoiz baino indartsuago itzuli da
Bi urteren ondoren, berriro bueltatuko da Herri Urrats jaia Senpereko (Lapurdi) lakura. Aldarrikapenak tarteko, ekitaldi eta kontzertu sorta oparoa antolatu dute iganderako. Senperen bertan bosgarren kolegio bat eraikitzera bideratuko dituzte aurtengo irabaziak.
2022/05/08 - 14:50
Aldarrikapena eta jai-giroa bueltan dira Senpereko zingiran
Pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldia izan ostean, Iparraldeko ikastolen aldeko festa itzuli da, gogoz eta ilusioz. Aurtengoa, 39. edizioa, "Itzulera" lemapean, hain justu.
2022/05/05 - 12:16
Herri Urrats bueltan da inoiz baino indartsuago
Bi urteren ondoren, berriro itzuliko da Herri Urrats jaia Senpereko (Lapurdi) lakura. Aldarrikapenak tarteko, ekitaldi eta kontzertu sorta oparoa antolatu dute datorren iganderako. Senperen bertan bosgarren kolegio bat eraikitzera bideratuko dituzte aurtengo irabaziak.
2022/03/18 - 13:38
Zetak eta Erramun Martikorena, 2022ko Herri Urratseko bideokliparen protagonistak
Datorren maiatzaren 8an ospatuko den Herri Urratsen abesti ofiziala aurkeztu dute gaur. "Itzulera" du izena abestiak eta Zetak taldeak eta Erramun Martikorenak egin dute.
2022/01/25 - 15:47
Senpereko aintziran ospatuko da aurtengo Herri Urrats, "Itzulera" lelopean
Azken bi urteetan ezin izan dute betiko moldean egin, eta aurten bai, hitzordua finkatu dute. Festan, ikasleak omenduko dituzte pandemian pasatzen ari diren garai gogorrengatik. Hori bai, maiatzean izango diren egoerara egokituta egingo dute.
2022/01/25 - 11:52
Herri Urrats Senpereko lakura itzuliko da
Maiatzaren 8an, azken bi urteotan ez bezala, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia Senperen ospatu nahi dute antolatzaileek, "Itzulera" lelopean.
2021/05/09 - 20:03
Jorajuria: “Pandemia ala ez, irtenbideak atzeman behar ditugu datozen urteetarako”
Herri Urratsek 30 ekitaldi txiki antolatu ditu aurten, ikastolen festa ospatzeko eta Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko dirua biltzeko.
2021/05/09 - 09:22
"30 Herri Urrats ttipi", sarea indartzen jarraitzeko
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
2021/04/13 - 23:50
Maiatzaren 9an ospatuko da Herri Urrats, tokian tokiko ekitaldi xumeekin
30 ekitaldi antolatuko dituzte herriz herri, Bigarren Hezkuntzako ikastola baten sorrerarako 300.000 euro biltzea helburutzat duen bestelako edizio honetan.
2021/04/13 - 16:50
30 ekitaldi xumerekin ospatuko dute aurten Herri Urrats
Ospakizun erraldoi bakarra egin beharrean Senpereko aintziran, 30 ekitaldi xumeago antolatuko dituzte ikastolak dauzkaten herrietan.
2021/04/09 - 14:28
Xiberoots: ''Baga Biga Boga'' (Herri Urrats)
Andoni Basterretxearen (Delirium Tremens) laguntza izan du zuberotar reggae taldeak Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiko kantuan.
2021/01/26 - 16:18
Herri Urrats maiatzaren 9an ospatuko dute, "modu berri batean"
"Boga" leloa aukeratu dute aurtengo jairako, eta pandemiak eragindako ziurgabetasunari aurre egiteko diru bilketa abiatu dute.