Jorajuria: “Pandemia ala ez, irtenbideak atzeman behar ditugu datozen urteetarako”
Koronabirusaren krisiak ohiko Herri Urratsa ospatzea ekidin du, bigarren urtez jarraian. Hala ere, 30 ekitaldi txiki antolatu dituzte Ipar Euskal Herriko herri ezberdinetan. Antolatzaileek agerraldia egin dute Senperen, 2021eko edizioaren helburuak zeintzuk diren gogorarazteko eta etorkizuneko erronkei ekiteko.
“Boga” lelopean, Seaskaren sarea osatzen duten 38 ikastetxeek 30 “Herri Urrats txiki” antolatu dituzte, Ipar Euskal Herriko nerabeei euskaraz ikastea ahalbidetuko dien bosgarren kolegio bat eraikitzeko dirua biltzeko. Izan ere, egun 1.000 ikasle daude Seaskaren Bigarren Hezkuntzako lau ikastetxetan, eta, aurreikuspenen arabera, datozen urteetan % 30 haz daiteke ikasle kopurua.

Herri Urratsen agerraldia, Senperen. Argazkia: EITB Media
Senpereko agerraldian, “elkartasunerako” deia egin du Peio Jorajuriak. Seaskako lehendakariak azaldu duenez, “pandemia ala ez, irtenbideak atzeman behar ditugu datozen urteetarako”. “Haurrak hor ditugu eta ez dugu aski lekurik", adierazi du. Hortaz, herritarrei ekimenarekin bat egiteko eskatu die, “proiektuak elkartasunaren bidez” soilik atera daitezkeelako aurrera.
Ihintza Bidart Herri Urratsen koordinatzaileak haur eta gazteen gurasoek egindako lana goraipatu du prentsaurrekoan. “Guraso guztiak inplikatu egin dira”, azaldu du, “euskararen eta ikastolen bestak nahi bezala ospatzeko” aukera izateko.
Herri Urratsen xedea 300.000 euro lortzea da, baina covid-19aren krisia tarteko, dirua biltzeko bide berriak bilatu behar izan dituzte. Hala, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan antolatutako ekitaldietan parte hartzerik izan ez duenak Internet bidez eman dezake dirua, aurtengo ediziorako propio sortutako webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.