Hezkuntza legea
2022/12/13 - 14:59
Euskadiko Hezkuntza Lege berria 2023ko lehen hiruhilekoan onartuko du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu du atzerapen berri hori, hasiera batean urrirako eta gero abendurako aurreikusita egon ondoren.

2022/12/10 - 18:36
Hezkuntza Legearen aurreproiektuak ez duela "euskal kulturaren transmisioa" bermatzen salatu dute Durangon
Euskarazko kulturgintzako hainbat eragile eta sortzailek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan, Hezkuntza Lege berriaren zirriborroaren irakurketa kritikoa egiteko.

2022/12/06 - 14:22
Otxandiano, EH Bildu: ''Hezkuntza akordioak jauzi bat ekarri behar du euskalduntzean eta inklusioan''
Pello Otxandiano EH Bilduren Programa zuzendariak eskola publikoaren komunitateari aitortza egin dio kultur transmisioan, herrigintzan eta euskararen irakaskuntzan egindako lanagatik.

2022/12/06 - 13:58
EH Bilduk "eskumen esklusiboak" eskatu ditu "hezkuntza sistema publiko burujabe" batean aurrera egiteko
Koalizio abertzaleak euskal hezkuntzaren alde lortu beharreko 11 urrats mahaigaineratu ditu, tartean, urte gutxi barru doakotasun erreala bermatzea, kontzertazio unibertsalarekin amaitzea eta hizkuntza ereduak gaindituz, euskara ardatz duen eredu orokortura jauzia ematea.

2022/12/03 - 14:10
Euskara irakas-hizkuntza izatea eskatu dute Kontseiluak eta ehunka profesionalek
"Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma" nahi dute, eta hezkuntza ez-arautua "osorik euskaraz garatzea".
2022/12/02 - 18:04
Hezkuntza Ministerioak urtebete atzeratuko du unibertsitatean sartzeko proba berria
Batzorde teknikoa bildu ondoren, 15 erkidegok eredu berria ezartzeko epea urtebetez luzatzea eskatu dute.
2022/12/02 - 15:06
Hezkuntza Saila itunpeko ikastetxeek kobratzen dituzten kuoten "inbentarioa" prestatzen ari da
Gainera, itunpekoek kobratzen dituzten "kuoten kontrola indartzeko" neurriak hartuko ditu.
2022/11/30 - 21:55
Ehunka lagunek hartu dituzte hiriburuetako kaleak hezkuntza lege propio, euskaldun eta publikoa eskatuz
Greba eguna hezkuntza publikoan, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Gaur arratsaldean hiriburuetan izan dira, etorkizuneko Hezkuntza Legeari ematen ari zaion orientazioa salatzeko.
2022/11/30 - 20:39
Urkullu lehendakaria, Hezkuntzako grebaz: ''Zein onura ekartzen dio hezkuntza sistemari?''
Eusko Jaurlaritzako liderrak, asteazkenean, Hezkuntzan deitutako bi greba egunetako lehengoan, nabarmendu du adostuta dagoen testuak lau alderdiren babesa jaso duela.
2022/11/30 - 14:00
Euskal eskola publikoko langileek manifestazioa egin dute Bilbon
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek unibertsitatez kanpoko euskal irakaskuntza publikoan deitutako bi greba-egunetako lehena da gaurkoa. Etorkizuneko Hezkuntzako euskal legearen aurreproiektuaren zirriborroa atzera botatzeko eskatzen dute sindikatuek.

2022/11/30 - 13:54
Irakasleen % 60k egin dute bat grebarekin, sindikatuen arabera; % 38k, berriz, Hezkuntza Sailaren esanetan
Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ohar batean jakitera eman du orain arteko datuei erreparatuz gero 9.260 irakaslek egin dutela bat grebarekin. Greba antolatu duten hiru sindikatuen esanetan, ordea, irakaslegoaren gehiengoak bat egin du eta jarraipen zabala izaten ari da lehen greba eguna.

2022/11/30 - 12:43
Jokin Bildarratz: ''Hezkuntzarentzat egun tristea da gaurkoa''
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarentzat ulertezina da sindikatuek greba deitzea aurreproiektuaren inguruan jendeak iritzia emateko unea iritsi denean.
2022/11/30 - 10:52
Hezkuntza Legearen aurkako lehen greba eguna dute gaur EAEko irakaskuntza publikoan
ELAk, LABek eta Steilasek gehiengoa dute sektorean, eta aurkeztutako lege-aurreproiektua errefusatu dute, haren edukiak "egungo hezkuntza-eredu duala gainditu beharrean, iraunarazi egiten duelako".
2022/11/30 - 08:47
Albiste izango dira: Greba hezkuntzan, DSBEren erreforma eta Melillako tragedia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/29 - 15:37
Euskal hezkuntzan aro berri bat irekitzeko deia egin dute EH Bilduk eta LABek
Hezkuntzaren egoera aztertzeko bilera izna dute gaur EH Bildu eta LABek Donostian. Erronka desadostasunak gainditu eta lege on bat egitea dela diote eta bide horretan abiapuntu ontzat jotzen dute hezkuntza akordioa.

2022/11/29 - 11:12
Koldo Tellitu: ''Euskal Herriaren kontzeptua jasota beharko luke Hezkuntza Lege berrian''
Hori lortzeko bi neurri proposatu ditu Ikastolen Elkarteak: lurralde ezberdinetako ikastetxeen arteko elkarlana bultzatzea eta Europa mailako partzuergo bat eratzea guzti hori bultzatzeko.
2022/11/27 - 14:04
EH Bilduk "lasaitasuna" eskatu du Hezkuntza Itunarekiko eta akordioa betetzen dela bermatuko duela esan du
Arnaldo Otegik onartu du "apirilean adostutako itun polititikotik Gobernuak aurkeztutako aurreakordiora" gauza batzuk "gaizki" egin direla, baina horregatik ezin duela Legeak "porrot egin" defendatu du, "bai baitago denbora gauzak konpontzeko".

2022/11/26 - 11:06
Jokin Bildarratz: ''Harritzen nau oraindik ezagutzen ez dugun lege-edukiagatik greba deitzeak''
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin adierazi duenez, ez du ulertzen hezkuntzan sindikatuek deitutako greba lege-proiektua "entzute-prozesuan oraindik dagoenean".

2022/11/22 - 15:48
Euskal hezkuntza sistema propioa du helburu Ikastolen Elkarteak
Bide horretan eragileen artean adostasunak bilatzea eta mokoka ez ibiltzea eskatu dute. Ezinbestekotzat jotzen dute egungo publiko-pribatu dikotomia gainditzea.
2022/11/20 - 12:16
Carlos Iturgaiz: ''EAJk eta EH Bilduk adostutako hezkuntza-ituna kolokan dago''
Itunpeko ikastetxeak diruz laguntzea defendatu du PP-Ciudadanos alderdiko legebiltzarrak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan.