EH Bilduk "lasaitasuna" eskatu du Hezkuntza Itunarekiko eta akordioa betetzen dela bermatuko duela esan du
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du etorkizunean onartuko den Euskal Hezkuntza Legea apirilaren 7ko "itun historikoaren" irizpideetan oinarritzen dela bermatuko duela koalizio idependentistak eta bide horretan "lan egiten jarraitzeko" deia egin du, "ezin delako hau porrotera eraman".
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk akordioa egin zuten, izan ere, apirilean, oinarri horiek zehaztuz, baina gero, aurreproiektua aurkeztu denean, arrabotsa sortu da hezkuntza komunitatean, eta asteazken honetan, adibidez, greba deituta dago sektore publikoan.
Gauzak horrela, Europa Pressi emandako elkarrizketan, Otegik aitortu du "arazo bat egon dela itun politikotik Gobernuak aurkeztu duen aurreproiektura, gaizki egin dira gauza batzuk" esan du, baina "lasaitasunerako" deia ere egin du, "badagoelako denbora gauzak konpontzeko" eta alderdi politikoen, sindikatuen eta hezkuntza komunitatearen oniritzia izango duen araua osatzeko, "ikuspegi zabala izanez".
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du etorkizuneko Hezkuntza Legea ez dagoela "arriskuan". "Guretzat hor badago nazionala izateko borondatea duen itun politiko bat, hiru lurraldetan bakarrik hasten bada ere hezkuntza sistema propioa eraikitzen. Akordio ona da eta abiapuntu ona, Euskal Herriko zazpi lurraldeetara zabaltzeko" defendatu du.
Ildo berean, guztia ezin dela "pikutara bota" esan du, "gauza batzuk konpondu beharra dagoela esaten dugu eta ondo egin behar dela, hezkuntza komunitatea kontuan izanda eta ikuspebi zabalez. Hori izango da gure lan ildoa. Horregatik, lasai, oraindik hilabete asko falta dira, eta gauza asko ezabaidatu beharko ditugu baina ez dugu zaratarik egin nahi, lanean jarraitu nahi dugu", azaldu du.
"Legean segregazioaren kontrako politika argia dago, laizitatearen aldekoa eta finantzaketa publikoa nahi duen jendearentzat eskubide eta betebehar zerrenda ezartzen da. Bada euskal hezkuntza sistemaz hitz egiten duen atal bat ere" gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda