Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza lege berrirako oinarriak onartu ditu
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak gaur eman dio argi berdea hezkuntza akordioari, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza lege berria idazteko oinarri gisa hartuko denari. Zehazki, Eusko Legebiltzarraren % 90,6ren babesa jaso du (talde guztiak, PP+Cs eta Vox izan ezik).
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk martxoaren 18an adostu zuten hezkuntza ituna, eta aipaturiko alderdiek gehiengo zabala dutenez (75 eserlekuetatik 68) gaurko bozketan aurrera atera da, PP+Cs-ek eta Voxek kontrako botoa eman arren.
Hezkuntza itunaren baitan, besteak beste, euskal hezkuntza "euskara ardatz duen sistema eleaniztun" gisa egituratzea eta eskola publikoaren pisua indartzeko eta segregazioari aurre egiteko hainbat neurri hitzartu zituzten.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua "eskertuta" azaldu da gaur, Eusko Legebiltzarrak hezkuntza lege berrirako oinarriak onartu berritan. "Legebiltzarrak lezioa eman digu gaur; Sailak ahalik eta leialtasun handienarekin beteko du agindua", nabarmendu du.
Osoko bilkura 09:30ean hasi da, eta lehen puntuan bozkatu dute hezkuntzaren inguruko akordioa.
Eztabaidan zehar, talde parlamentarioek orain arte gaiari buruz erakutsitako jarrerak berretsi dituzte. Leixuri Arrizabalaga EAJko legebiltzarkidea pozik agertu da dokumentuak Legebiltzarraren ia % 91ren babesa jaso duelako, eta eskerrak eman dizkie hori posible egin duten guztiei. "Gure hezkuntza sistema hobetzeko aukera genuen eta lortu dugu", azpimarratu du. Dena dela, nabarmendu du gaur ez dela ezer amaitzen, "hau lehen geltokia da", eta aurrerantzean ere zintzotzasunez, prestatutasunez, elkarrizketaren bidetik jarraitzeko deia egin du.
Ikoitz Arrese EH Bilduko legebiltzarkideak esan du "akordio historikoa" dela, besteak beste, "maximalismoak" alde batera uzten jakin izan dutelako. Arresek onartu du ez dela % 100ean EH Bilduk nahi zuen akordioa, baina hala ere akordio ona dela uste du: "lor genezakeen akordiorik onena da". Gaineratu duenez, euskal hezkuntza sistema burujabe batera bidean pauso bat da. Halaber, EH Bilduk Hezkuntza Lege berria idazteko prozesua ahalik eta parte-hartzaileena izateko konpromisoa bere egiten duela adierazi du.
PSE-EEren izenean hitz egin duen Eneko Andueza ere pozik mintzatu da eta hezkuntza akordioaren alde lan egin duten legebiltzarkide guztiei eskerrak emanez hasi du bere hitzaldia. Ordezkari sozialistaren arabera, "euskal gizarteari desberdintasunetatik harago, akordioa posible dela erakusteko eguna da". Haren esanetan, "gaurkoa ez da helmuga, irteera baizik", baina garrantzitsua da akordio batekin abiatzea. Era berean, helburua Hezkuntzako legerik onena izatea dela esan du.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak aitortu du akordioa ez dela "perfektua", baina pozik agertu da sare publikoa "ardatz" izango duen eta segregazioari aurre egingo dion hezkuntza sistema eraldatzeko eman diren aurrerapausoengatik. Lehen pausoa dela berretsi du, baina zehaztu du koalizioa adi egongo dela dokumentuan jasotako puntuak betetzen direla ziurtatzeko. Amaitzeko, eskerrak eman dizkie akordioa ahalbidetu duten pertsona guztiei, hezkuntza komunitateari eta Hezkuntzako sailburuari.
PP+Cs taldearen aldetik Jose Manuel Gilek hitz egin du. Haren esanetan, testuak Eusko Legebiltzarraren % 90aren baino gehiagoren babesa izan arren, "inposaketa" bat da "herrialdearen zati bat kanpoan uzten duelako". Gainera, hezkuntza "nazio eraikuntzaren" eta "euskararen inposaketaren" zerbitzura jarri nahi izatea deitoratu du. Bestalde, bere taldearen proposamenetako bat bera ere aintzat hartu ez izana aurpegiratu die akordiora batu diren taldeei. Kontuak kontu eta aurkako botoa eman arren, bere taldeak hitz egiteko eta negoziatzeko borondatea duela adierazi du.
Bestalde, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak esan du "ultraeskuindarren eta komunisten" eta Eusko Jaurlaritza babesten duten alderdien arteko "trukearen" ondorioa dela gaur bozkatu duten testua. Aurrez PP+Csek egin bezala, bere taldearen ekarpen bakar bat ere ez dela jaso salatu du. Hala ere, lanean jarraituko duela iragarri du.
Steilas sindikatuak lau orduko lanuzteak deitu ditu hezkuntza itunaren aurka
Steilas sindikatuak lau orduko lanuztea deitu du (07:30-11:30) ikastetxe publiko guztietan eta Haurreskolak Partzuergoan, eta ESK sindikatuak ere bat egin du deialdiarekin. Halaber, elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren atarian.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.