Akordio historikoa itxi dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Legearen inguruan
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk akordio historikoa itxi dute Hezkuntza Legearen inguruan, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez. Horrela, indar politikoek legearen oinarriak adostu dituzte.
Akordioaren ondorioz, Hezkuntza Legeak ia erabateko babesa izango du Eusko Legebiltzarrean, ordezkarien % 90ek babestuko dutelako.
Leixuri Arrizabalaga (EAJ), Ikoitz Arres (EH Bildu), Jose Antonio Pastor (PSE-EE) eta Iñigo Martinez (Elkarrekin Podemos-IU) legebiltzarkideek agerraldia egin dute hedabideen aurrean, akordioaren ikur gisa. Ondoren lantaldea berriro bildu da, zuzenketak bozkatzeko.
Litekeena da akordio politikoa martxoaren 28an berrestea Legebiltzarreko batzordeak, apirilaren 7ko osoko bilkuran behin betiko onartzeko. Urteko bigarren seihilekoan indarrean sartuko den Hezkuntza Legeko oinarria izango da. 1993ko araudia ordezkatuko du lege berriak.
Puntu asko jasotzen ditu bere baitan dokumentuaj, baina abiapuntuan sistema bera dago, euskal hezkuntza zerbitzua emango duten ikastetxeek osatutakoa, publikoak zein itunpekoak. Finantzazio publikoa jasoko dute denek, baina baldintza batzuk beteta: sexu bereizketarik ez dute egingo, laikotasuna errespetatuko dute eta kuotarik kobratu gabe ikasle zaurgarrienak onartuko dituzte. Ikuskaritzak egingo dira hori bermatzen dela ziurtatzeko.
Eta azken orduetan eztabaida eragin duen hizkuntza ereduari dagokionez, berriz, euskara ardatz izango duen proiektu eleanitzaren alde egiten da, bi hizkuntza ofizial eta gutxienez atzerriko beste baten bidez artikulatuz. Ikastetxe bakoitzak prestatuko du, ingurunea kontuan hartuta, bere hizkuntza proiektua, eta bermatu beharko da derrigorrezko ikasketak amaitzerakoan euskaraz zein gazteleraz B2 maila izatea. Atzerriko hizkuntzan, B1 maila.
Testuak jasotzen duenez, bestalde, eskola publikoaren aldeko plan estrategikoa ere egingo da, langile kopurua handitu eta horien egoera egonkortuz, azpiegiturak hobetuz eta zentro berriak eraikiz. Halaber, irakaslegoari gomendatuko zaio C1 plus maila izatea. Ez da baldintza izango, baina hori lortzeko neurriak sustatuko dira.
Haurreskolak, berriz, doakoak izatera igaroko dira, gaur adostutako testuaren arabera
Alderdien balorazioak
Lantaldean zuzenketak bozkatu ondoren, indar politikoen ordezkariek agerraldia egin dute, itunaren balorazioa egiteko.
Ganberaren % 91k kalitatezko hezkuntza eleanitz eta inklusiboaren ikuspegia babestea goraipatu du Leixuri Arrizabalaga EAJko legebiltzarkideak, baita eskola publikoa aitortzea, euskara ardatz duela, ikasleak gaitasunetan eta balioetan hezitzeko ere.
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak "herri akordioaz" hitz egin du, sisteman premiazkoak diren aldaketak egiteko atea zabaltzen delako. Iriarteren ahotan, talde politikoek lan egiteko modu "berria" jarri dute martxan, adostasuna lortu ahal izateko. Ikoitz Arrese koalizioko legebiltzarkideak sistema laikoa onartu dela azaldu du. Arreseren esanetan, eskola segregazioren aurkako ituna da, eta sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeak ez direla finantzatuko nabarmendu du.
Publikoa indartu, aukera berdintasuna bermatu "eta ikastetxe pribatuekin gatazka elikatzen ez duen" akordio zabala azpimarratu du Jose Antonio Pastor PSE-EEko ordezkariak. Hala ere, itunpeko zentroei baldintza batzuk jartzen zaizkiela gogorarazi du. Bestalde, marko eleanitzaren aldeko apustua nabarmendu du sozialistak, bi hizkuntza ofizialei "tresna izaera aitortuz, baina euskarari lehentasunik kendu gabe".
Azkenik, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko Legebiltzarreko bozeramaileak hezkuntzan "herri akordioa" ixtearen garrantzia azpimarratu du, eta Eusko Jaurlaritza "hasierako planteamenduetatik mugitzea" lortzea urrats garrantzitsutzat jo du. Iñigo Martinez koaliziokideak, berriz, pulikotasunaren alde egin den apostuan jarri du azpimarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.