Irakasleen % 60k egin dute bat grebarekin, sindikatuen arabera; % 38k, berriz, Hezkuntza Sailaren esanetan
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoan lan egiten duten irakasleen % 38,6k egin du bat ELAk, LABek eta Steilasek deitutako lehen greba egunarekin, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa errefusatzeko. Aldiz, sindikatuen esanetan, jarraipena zabala izaten ari da, % 60koa, hain zuzen ere.
Sindikatuek deituta, manifestazio jendetsua egin dute goizean Bilbon eskola "publiko, euskaldun eta propioa" baten alde. Deitzaileen arabera, unibertsitatez kanpoko euskal irakaskuntza publikoko 30.000 langile inguruk egin dute greba, eta Hezkuntzako langileen, irakasleen, Haurreskolak Partzuergoko langileen, hezitzaileen eta Hezkuntza Saileko sukaldeko eta garbiketako langileen % 60k babestu dute.
Gaur arratsaldean, gainera, manifestazioak egingo dituzte hiru hiriburuetan arratsaldeko 18:00etan.
Sindikatuen deialdiarekin bat eginez, gainera, Ikasle Sindikatuak ere protesta ere protesta egin du Bilboko Kale Nagusian, ELAk, LABek eta Steilasek deitutako martxaren ostean.
Jaurlaritzak, baina, jarraipena % 38,6ra jaitsi du. Gobernuak 11:00ak arte bildutako datuen arabera, gutxienez 9260 irakaslek egin dute bat lanuztearekin. Dena dela, adierazi du jarraipenaren datuak biltzen jarraituko dela eta zifra berri bat emango dela egunean zehar.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarentzat, baina, ulertezina da sindikatuek greba deitzea aurreproiektuaren inguruan jendeak iritzia emateko unea iritsi denean, eta gaurkoa Hezkuntzarentzat "egun tristea" dela azaldu du komunikabideen aurrean.
Araudi berria onartu aurretik, sindikatuak mobilizatzen hasi dira eta abenduaren 14an ikastetxe publikoetan bigarren greba eguna egiteko deia egin dute, Eusko Jaurlaritzak bere aldarrikapenak aintzat har ditzan eta aldarrikapen horiek etorkizuneko legean islatuta gera daitezen.
Manifestazioaren aurretik, deialdiari emandako erantzunarekin pozik agertu dira deitzaileak, eta Eusko Legebiltzarrera eramango den behin betiko proiektuak aldarrikapenak jasotzen ez baditu, "mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela" ohartarazi du Miren Zubizarreta ELAko ordezkariak ohartarazi duenez.
Nagore Iturrioz Steilaseko bozeramaileak, berriz, orain arte egindako ekarpen eta eskaerei "bizkarra eman" zaiela kritikatu du. "Hori da Hezkuntza Sailak utzi digun aukera bakarra, mobilizatzea", modu "irmoan" esateko "ez gaudela ados lege-aurreproiektu honekin", gaineratu du.
ELAk, LABek eta Steilasek, euskal eskola publikoko langileen gehiengoa batuta, uste dute Eusko Jaurlaritzaren lege-aurreproiektuak ez duela balio "egungo hezkuntza-eredu duala" gainditzeko.
Horretarako, etorkizuneko legeak eskola publikoa ardatz izatea eskatzen dute, itunpeko ikastetxeei kuotak kobratzea debekatzea, euskal curriculuma zehazteko eskumena Euskadirena dela bermatzea eta euskaraz murgiltzean oinarritutako ikaskuntza-eredua ezartzea.
Halaber, eskatzen dute lege berriak zentro pribatuen "publifikazio-esparrua" ezartzea, segregazioari aurre egitea eta gizarte-kohesioa bermatzea, inbertsio eta baliabide nahikoak barne hartzea eta enplegua eta langileen lan-baldintza egokiak bermatzea, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.