Hezkuntza legea
2023/11/17 - 15:51
Bildarratzek ereduen eztabaida gainditutzat jo, eta gogoratu du matrikulazioen % 3,6 bakarrik direla A ereduan
EH Bilduk, berriz, ohartarazi du proiektua aldatzen ez bada, hezkuntza legea "anbiguoa" izango dela eta "interpretazio kontrajarrien" mende egongo dela.
2023/11/07 - 19:39
Hezkuntza lege berriak hobekuntza "argiak" ekarriko dituela defendatu du Bildarratzek
Sailburuak oposizioari "eraikitzailea" izateko eskatu dio. Bildarratzek bi ordu baino gehiagoko agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Ekonomia eta Ogasun Batzordean, Sailaren datorren urterako aurrekontu proiektua aurkezteko.
2023/11/07 - 12:05
EH Bilduk, Bildarratzi: ''Bosgarren zuzenketa horrek eraginik ez badu, zertarko sartu dute?''
Jokin Bildarratzek adierazi zuen ez zuela ulertzen EH Bilduk Hezkuntza Legea ez babestea, "garrantzitsuena" partekatzen dutenean. Ikoitz Arresek legea ez babesteko arrazoi nagusia zein den gogorarazi dio sailburuari eta "pilota gobernuaren teilatuan" dagoela adierazi du.
2023/11/04 - 14:04
Bildarratzek ez luke ulertuko EH Bilduk Hezkuntza Legea ez babestea "garrantzitsuenean" ados egonda
Hezkuntza sailburuak gaitzetsi egin du eztabaida hizkuntza-ereduetan zentratu izana, eta edukien "baliagarritasuna" eta "oinarrizko kontuetan lortutako adostasun zabala aintzat ez hartzea".
2023/11/02 - 13:08
''Gure proposamenak erantzunik jasotzen ez badu, EH Bilduk ez du Hezkuntza legea babestuko''
Ikoitz Arresek adierazi du EH Bilduk ez duela erantzunik jaso egoera bideratzeko gainerako alderdiei egin zien deiaren inguruan. Horregatik, azaroaren 21erako erantzunik jasotzen ez badute, koalizioak ez du Hezkuntza legea babestuko.
2023/10/29 - 18:01
Eskola Publikoaz Harrok Hezkuntza Legea atzera botatzeko eta publikoa lehenesteko eskatu die alderdiei
EHIGEk salatu du "iruzurra" izan dela alderdi politikoek legearen inuruan egin duten eztabaida, "segregatzen duen, euskalduntzen ez duen eta funtzionatzen ari ez den sistema bat blindatzen" ari direlako.
2023/10/29 - 17:12
Euskal Eskola Publikoari lehentasuna emango dion lege baten alde, milaka lagun atera dira kalera gaur
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak eta beste elkarte batzuek osatzen duten Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, manifestazioa egin dute gaur Donostian 'Euskal Eskola Publikoaz harro, hezkuntza lege honi ez' lelopean.
2023/10/29 - 13:54
Euskal Eskola Publikoaren aldeko eta Hezkuntza Legearen aurkako martxa Donostian
"Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege honi ez" lemapean egiten ari dira manifestazioa Donostiako erdigunean.
2023/10/27 - 18:56
EH Bilduk A, B eta D ereduak ordezkatuko lituzketen "hizkuntza-proiektuen tipologia" definitzea proposatu du
Koalizio abertzaleak gainerako alderdiekin biltzea eskatu du, "ardura juridiko eta pedagogiko handienarekin" eztabaidatzeko.
2023/10/27 - 16:49
EH Bilduk hizkuntza-proiektuen tipologia bat definitzea proposatu du, A, B eta D ereduak ordezkatzeko
EH Bilduk ponentziako gainerako alderdiekin biltzea eskatu du, "zorroztasun pedagogiko eta juridiko handienarekin" eztabaidatzeko, "krisia bideratzea" ahalbidetzeko, "funtsezkotzat" jo duen Hezkuntza Lege baten inguruan.
2023/10/21 - 16:13
Alderdi politikoei arduraz jokatzeko eskatu die EH Bilduk: ''Garaiz gaude oraindik lege on batera iristeko''
Hezkuntza ereduen gainean EAJk eta PSE-EEk adostutakoa izan du hizpide Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariak. Hezkuntza akordioaren kudeaketa "baztertzailea" izan da, horren hitzetan.
2023/10/21 - 13:01
Jokin Bildarratz: ''Tonua lasaitu behar da, eta nire gomendioa da diskrezioz lan egitea''
Hezkuntza sailburuak esan duenez, behin Jaurlaritzak bere lana eginda, orain alderdien ardura da legea adostea. Zeregin horretan orain arte erabili den moduari eusteko eskatu du, elkarrizketa, negoziazio eta akordio bidez adosteko, eta hori dena, "diskrezioz eta eskuzabaltasunez".
2023/10/20 - 19:11
Hezkuntza Legeak EH Bilduren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko arrakala handitu du
EH Bilduk ohartarazi du ez duela babestuko EAJk eta PSE-EEk interes alderdikoiekin bultzatutako lege bat. Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, "ahalik eta gehiengo zabalenak" bilatzen ari dira.
2023/10/20 - 16:07
Hezkuntza legea osatzeko prozesuan, eragileek arduraz jokatzeko eskatu diete alderdi politikoei
Agerraldia egin duten taldeek azpimarratu dute hizkuntza ereduetan oinarritutako sistemak ez duela bermatzen euskararen normalizazioa. Hezkuntza legea hurrengo belaunaldiek euskalduntzeko giltza dela azpimarratu dute.
2023/10/19 - 19:44
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk atzera bota dituzte Hezkuntza Legearen proiektuaren aurkako osoko zuzenketak
Hurrengo urratsa talde guztiek aurkeztutako 300 zuzenketa partzialak eztabaidatzea izango da. Eusko Jaurlaritzak espero du eztabaida hori bi hilabetean egitea, legea urtea amaitu baino lehen onar dadin.
2023/10/19 - 15:10
EAEko hezkuntza legearen proiektuari ezarritako osoko zuzenketak atzera bota ditu Legebiltzarrak
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk atzera bota dituzte hezkuntza legearen proiektuaren aurkako osoko zuzenketak, eta, ondorioz, lege proiektua ez da Jaurlarizara itzuliko.
2023/10/19 - 10:11
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Hezkuntza Legea Legebiltzarrean eta 2022ko Euskaraldiaren emaitzak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/18 - 19:30
Hezkuntza Legeari egindako zuzenketak bertan behera uzteko eskatu dute ikastolek
Euskararen egoerak politika "sendoak eta eraginkorrak" behar dituela uste dute, eta alderdiei "erantzukizuna eta ausardia" eskatzen diete.
2023/10/17 - 15:19
Hezkuntza Legeari aurkeztutako osoko zuzenketen kontra bozkatuko du EH Bilduk
Koalizioak eztabaida parlamentarioari bide eman nahi dio, hezkuntza akordioari zor dion "leialtasunagatik". Dena dela, hizkuntza ereduen inguruan aurkeztutako zuzenketa partzialei buruz "iritzi bateratua" eskatu die berriro EAJri eta PSE-EEri.
2023/10/10 - 13:17
Anduezak onartu du ez diola aparteko kezkarik sortzen EH Bildu Hezkuntza Legearen akordiotik kanpo geratzeak
Hizkuntzen aferaz haratago, badira PSE-EEko idazkari nagusiari kezka handiagoa sortzen dioten beste bi kontu: euskal eskola publikoa indartzeko beharra eta ikasleen errendimendua edota ikasgeletako emaitzak hobetzeko premia.