IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Hezkuntza Legea Legebiltzarrean eta 2022ko Euskaraldiaren emaitzak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Israel-Hamas gerra
Israel-Hamas gerra. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israel-Hamas gerra: Egiptotik Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa sartzen uzteko konpromisoa hartu du Israelek, Joe Biden AEBetako presidenteak Tel Avivetik baieztatu duenez.

-Hezkuntza Legea Legebiltzarrean: Hezkuntza Legearen proiektua, legegintzaldi honetako arau garrantzitsuenetako bat, aurrera doa, nahiz eta oposizioaren zati handi bat horren kontra egon. Eusko Jaurlaritzak urtea amaitu baino lehen onartzea espero du, izan ere, badirudi gaurko osoko bilkuran osoko zuzenketa guztiak gaindituko dituela testuak. Horrela, taldeek aurkeztutako zuzenketa partzial guztiak eztabaidatzeari ekingo diote.

-2022ko Euskaraldiaren emaitzak: 2022ko Euskaraldiaren inguruan, edizioz edizio egin den moduan, ikerketa-lan zabalak egin dira, eta horien emaitzak aurkeztuko dituzte gaur. Ikerketak Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren enkarguz egin dira, Euskaltzaleen Topagunearekin lankidetzan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X