Hezkuntza legea
2023/10/10 - 13:16
Anduezak onartu du ez diola aparteko kezkarik sortzen EH Bildu Hezkuntza Legearen akordiotik kanpo geratzeak
Hizkuntzen aferaz haratago, badira PSE-EEko idazkari nagusiari kezka handiagoa sortzen dioten beste bi kontu: euskal eskola publikoa indartzeko beharra eta ikasleen errendimendua edota ikasgeletako emaitzak hobetzeko premia.
2023/10/05 - 14:29
Otxandiano, Hezkuntza legearen auziaz: "Gutxiengo batek inposatu dio bere kriterio politikoa gehiengo bati"
EH Bilduko Programa zuzendariak berriz eskatu die EAJri eta PSE-EEri elkarrekin aurkeztutako zuzenketaren zentzua argitzeko. Otxandianoren aburuz, "hauteskundeak hurbilegi daude" eta esku-sartze "partidistak alteratzen ari dira orain arteko eztabaida".
2023/10/05 - 12:35
Lakuntzak zuzenketaz: "Ez zait sekretua iruditzen anbiguotasun horrek akordioaren oinarrian jarraitzea"
"Ez dugu ezustekorik hartu, ez baitu legearen ataletan xehetasun bakar bat aldatzen, hitzaurreari eragiten dion zati bat baino ez da", esan du.
2023/10/05 - 12:33
Anduezaren ustez, "ezin da beste irakurketarik egin, hizkuntza-ereduak mantendu egiten direlako"
"Agian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak berak egin du irakurketa okerra", adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2023/10/05 - 11:32
Eneko Andueza: ''Eredu linguistikoak mantentzen dira eta ez dago beste bertsiorik''
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, ikastetxeei askatasuna ematen diete euren proiektu linguistikoa egiteko "eredu hoien barne". Anduezak dio ez lukeela arazorik izango EAJrekin batera hezkuntza legearen inguruan duten "bertsio bakarraren" berri emateko.
2023/10/04 - 15:20
EH Bilduk ''PSEk gidatutako bolante kolpea'' kritikatu du, ''gainditutako hizkuntza ereduak blindatzeko''
EH Bilduk zuzenketaren "zentzuaren bertsio bateratua, koherentea eta osoa" eskatu die EAJri eta PSE-EEri, "eska daitekeen gutxienekoa" delako.
2023/10/04 - 14:50
EH Bilduk azalpen bateratua eskatu die PSE-EE eta EAJri, zuzenketaren inguruan kontraesanak daudela iritzita
"Bertsio kontrajarriak daude. Alde batetik, ordezkari sozialista batek esan du egun ezagutzen ditugun ereduei eutsiko zaiela. Bestetik, Jokin Bildarratzek adierazi du hizkuntza ereduak eguneratu behar direla, aldatu, eta zuzenketa honek horretarako bide ematen duela", erantsi du.
2023/10/04 - 13:51
Ikastetxe bakoitzak A, B eta D ereduetatik bere hizkuntza-proiekturako bidea egingo du, Bildarratzen arabera
Hezkuntza sailburuaren iritziz, A, B eta D hizkuntza-ereduek ez diete ikastetxeen beharrei erantzuten, eta egokitu egin behar dira dekretu bidez.
2023/10/04 - 12:44
Bildarratz: ''Egungo eredu linguistikoek eguneratzea behar dute ikastetxeen beharrei egokitzeko''
EH Bilduk akordioa utziko ote duen beldur den galdetuta, Hezkuntza sailburuak adierazi du "helburuetan eta asmoetan ados" daudela. Alderdi guztiei "zaratatik urruntzeko" eskatu die Bildarratzek.

2023/10/04 - 12:40
Hizkuntza-ereduak Hezkuntza Legean sartzea "bateraezina" da adostutako itunarekin, Podemosen arabera
Miren Gorrotxategiren esanetan, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostutako hezkuntza itunak A, B eta D ereduak gainditzea jasotzen du.
2023/10/04 - 10:05
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, autobus istripua Italian eta Sanchezen inbestidura
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/03 - 18:52
Euskara eta gaztelania euskal hezkuntzako komunikazio-hizkuntza izatea hitzartu dute EAJk eta PSE-EEk
Eusko Jaurlaritzako bazkideek azken unean adostu dute akordioa Hezkuntzako Lege-proiektuaren zuzenketen inguruan. Oposizioak, bere aldetik, zuzenketa partzialak (EH Bildu) zein osoko zuzenketak (Podemos-IU, PP, Cs eta Vox) aurkeztu ditu.
2023/10/03 - 15:47
Hezkuntza legea aurten bertan onartzea espero du Eusko Jaurlaritzak
"Jaurlaritzak garrantzi berezia ematen dio lege proiektu honi", adierazi du Bingen Zupiriak. "Ahalegin guztia egin dugu ahalik eta babesik eta akordiorik zabalena izan dezan Legebiltzarrean", gaineratu du.

2023/10/03 - 14:52
Hezkuntza Lege-proiektuaren aurkako manifestazioa deitu dute urriaren 29rako Donostian
Protesta Boulevarretik abiatuko da 12:30ean, "Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege honi ez" lelopean.
2023/10/03 - 14:22
Estatuak hezkuntza eskumena berreskuratzea ''lehentasunezkoa'' dela uste du Voxek
Amaia Martinezek adierazi du bere alderdiarentzat hezkuntza oinarrizko eskubidea dela eta "lurraldeen arteko desberdintasunak saihestuko dituen" hezkuntza-sistema bateratua defendatzen dutela. Horregatik, osoko zuzenketa iragarri dute.
2023/10/03 - 14:07
PPk uste du ''hau ez dela elkarbizitzarako lege-proiektua''
Carmelo Barriok adierazi du bere alderdiak osoko zuzenketa eta 62 zuzenketa partzial aurkeztu dizkiola Hezkuntzako lege-proiektuari. Bere ustez, legeak hizkuntzen, ereduen, ikastetxeen bizikidetza eta aukeratzeko askatasuna bilatu behar ditu.
2023/10/03 - 13:55
Ciudadanosek uste du Hezkuntza legearen helburua ''ikasle guztien derrigorrezko euskalduntzea'' dela
Jose Manuel Gilek iragarri du bere alderdiak osoko zuzenketa eta 39 zuzenketa partzial aurkeztuko dizkiola lege-proiektuari. "Kalitate arazo larria dugu euskal eskolan", adierazi du.
2023/10/03 - 13:39
Gorrotxategi: "Hezkuntza Lege-proiektu pribatizatzailea da, eta segregazioa betikotzen du"
Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak salatu duenez, "eskola publikoa blindatu beharrean, legeak kontzertazio unibertsala blindatzen du".
2023/10/03 - 13:31
EH Bilduk 146 zuzenketa aurkeztu dizkio Hezkuntza proiektuari berorren "letra eta espiritua" errespetatuta
"EH Bilduk bere hitza bete du. Hezkuntza akordioarekin fidelak izan gara, eta norabide horri helduta, zehaztasuna, definizioa eta argitasuna eman nahi izan diogu egitasmoari", esan du Ikoitz Arresek.
2023/10/03 - 13:29
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak osoko zuzenketa aurkeztuko dio Hezkuntza lege-proiektuari
Miren Gorrotxategiren hitzetan, "lege hau ez dago nondik hartu. Testua txarra da eta ez dauka diagnosi zuzen bat". Elkarrekin Podemoseko parlamentariak adierazi duenez, Hezkuntza lege-proiektua "pribatizatzailea" da.