EH Bilduk azalpen bateratua eskatu die PSE-EE eta EAJri, zuzenketaren inguruan kontraesanak daudela iritzita
EH Bilduren programa zuzendari Pello Otxandianok agerraldia egin du goizean, Hezkuntzaren Lege-proiektuari zuzenketak aurkezteko EAJk eta PSE-EEk atzo adostutako azken uneko akordioaren harira. Hain zuzen ere, euskara eta gaztelania euskal hezkuntzako komunikazio-hizkuntza izatea hitzartu zuten bi alderdiek.
"Argi dago gidoi aldaketa egon dela, bi urte eta erdian esku artean izan dugun testu bakar batean ere ez delako hizkuntza ereduen gaineko aipamenik egin", esan du. Gauzak horrela, jeltzale eta sozialistei eskatu die akordioaren azalpen bateratua emateko, batzuek eta besteek esandakoen artean kontraesanak daudela iritzita.
"Bertsio kontrajarriak daude. Alde batetik, ordezkari sozialista batek esan du egun ezagutzen ditugun ereduei eutsiko zaiela. Bestetik, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak adierazi du hizkuntza ereduak eguneratu behar direla, aldatu, eta zuzenketa honek horretarako bide ematen duela", erantsi du.
Hartara, PSE-EE eta EAJri eskatu die gai izan daitezela elkarrekin prentsaurrean agertu, eta zuzenketa horren interpretazio bakarra egiteko, "koherentea eta osoa".
Esan bezala, agerraldian nabarmendu du hizkuntza ereduen afera ez zegoela eztabaidaren erdigunean, orain ez bezala. "Hizkuntza ereduek ez dute bermatzen ikasleak, derrigorrezko eskolatzearen amaieran, bi hizkuntzen jabe izatea. Beste planteamendu bat behar du honek, eta hori da alderdien artean eztabaidatzen ari ginena", bukatu du.
Ikastetxe bakoitzak A, B eta D ereduetatik bere hizkuntza proiekturako bidea egingo du
Duela 40 urte ezarritako hizkuntza ereduek indarrean jarraitzen badute ere, ez diete gaur egun ikastetxeek dituzten beharrei erantzuten, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren arabera. Ildo horretan, ikastetxe bakoitzak egungo A, B eta D ereduetatik bere hizkuntza proiekturako bidea egingo du, "inguruko egoera sozioekonomikoa eta soziolinguistikoa kontuan hartuta". Edonola ere, helburua izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzerako ikasleek B2 maila izatea euskaran eta gazteleran.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.