Hezkuntza legea
2023/10/03 - 12:53
''Hezkuntza legearen proiektua hobetuko duten 146 zuzenketa partzial aurkeztuko ditu EH Bilduk''
"EH Bilduk bere hitza bete du eta hezkuntza akordioarekin fidelak izan gara" adierazi du Ikotz Arresek. Zuzenketa hauek adostasunerako abagune bat erraztu nahi dutela esan du EH Bilduko parlamentariak.
2023/10/03 - 12:34
Egibarrek onartu du "porrota" litzatekeela Hezkuntza Legeak EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren babesa ez lortzea
Gauzak horrela, azken unera arte saiatuko dira akordioa erdiesten. "Ez naiz eskema horretatik aterako, zuzenketak era bateratuan aurkeztea da asmoa. Hasierako abiapuntutik nola irten ginen kontuan edukita, porrota litzateke EAJ, PSE-EE eta EH Bildu, hiruok, hor ez egotea", berretsi du.
2023/10/03 - 10:06
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, inbestidura saiakera berria eta Xabier Mendigurenen heriotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/03 - 09:01
Gaur amaituko da Hezkuntzaren Lege-proiektuari zuzenketak aurkezteko epea
2022ko martxoan hezkuntza-proiektuaren inguruko akordioa sinatu zenean baino babes gutxiagorekin heldu da ekimen legegilea ebazpen fasera. PSE-EEk eta EAJk ez dute argitu zuzenketak batera aurkeztuko ote dituzten.
2023/10/01 - 18:38
Bildarratz: ''Zorionekoak gara hezkuntza, behingoz, alderdi positibo batetik dagoelako plazan''
Hezkuntza sailburuak gaur Kilometroak festan hezkuntza komunitatearen garrantzia azpimarratu du, bai eta Hezkuntza Itunaren bidez datozen urteetarako politikak ezartzen aritzea ere, "adostasunak azpimarratuz eta eragileekin egiten ari garen elkarlana azpimarratuz".
2023/10/01 - 15:57
''Hezkuntza eragileen ekarpenak kontuan hartzeko'' eskatu dio Nekane Artolak Hezkuntza Sailari
Hezkuntza Lege berria mintzagai izan du Ikastolen Elkarteko presidenteak igande honetan Errenterian izandako Gipuzkoako ikastolen jaian.
2023/09/28 - 19:05
EH Bilduk leialtasuna eskatu die Hezkuntza Legearen oinarriak adostu zituzten alderdiei
Bost egun barru amaituko da Hezkuntza Legearen Proiektuari zuzenketak aurkezteko. EAEko hezkuntza sistema eraldatzera datorren araua da.
2023/09/23 - 19:19
Euskararen ofizialtasuna eta Euskal Herri osorako hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dituzte ikastolek
2023-24 ikasturtearen hasiera ekitaldia egin du Ikastolen Elkarteak Vianan. "Hezkuntza Marko Orokor berria" estreinatuko dutela ere iragarri du Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak.
2023/09/14 - 07:00
Zeintzuk dira Legebiltzarrean onartzeko dauden lege nagusiak?
Eli Lizundiak, EITBko Politika arloburuak, legealdiaren azken urte hau nolakoa izango den eta hauteskundeak noiz egin daitezkeen aztertu du.
2023/09/08 - 13:34
Bildarratzek familientzako dirulaguntzak iragarri ditu eskola-garraioa eteteak sortutako gastuengatik
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak emandako datuen arabera, eskola-garraioaren gatazkak 7.400 ikasleri eragin zien ikasturteko lehen egunean.
2023/09/07 - 14:37
Hezkuntzarik onena eskaintzeko ''ahalegin guztiak'' egingo dituela iragarri du Urkulluk
Lehendakariak "errealismoaren printzipioa" eta lehentasunen arteko "oreka" mantentzeko deia egin du. Gainera, araudia "indartzeko eta eguneratzeko" beharra aldarrikatu du, eta datozen hilabeteetan Euskadik "Hezkuntza Lege berria, sendoa eta adostua" izatea espero du.

2023/09/06 - 15:40
Hizkuntza politika, segregazioa eta digitalizazioa izango dira EH Bilduren zuzenketen oinarriak
Koalizio subiranistaren arabera, Hezkuntza Lege Proiektuak jasotzen dituen hainbat gaitan "sakondu" egin behar da: ikastetxeen eskubideak eta betebeharrak, sistemaren deszentralizazioa, politika linguistikoa, segregazioa eta digitalizazioa.

2023/09/06 - 09:32
Albiste izango dira: Ikasturte hasiera haur-eskoletan, Hezkuntza Legea eta ETBren udazkeneko programazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/08/31 - 12:58
Unibertsitatera sartzeko probak berdin jarraituko du ikasturte honetan
Jardunean dagoen Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak eredu berria 2025era arte atzeratzea erabaki du, txosten juridiko bat oinarri hartuta. Hala jakinarazi die gaur autonomia-erkidegoetako hezkuntza arduradunei.

2023/08/31 - 07:00
Unibertsitatera sartzeko probari buruz zer erabaki duen jakinaraziko die gaur Espainiako Gobernuak erkidegoei
Proba berria onartzeko errege-dekretua ia amaituta zegoen, baina Ministerioak maiatzean gelditu zuen prozesua, hauteskunde orokorren deialdiaren ondorioz.

2023/07/11 - 13:48
Miravalles-El Redin zentroaren finantzazio publikoari eutsi behar zaiola berretsi du Nafarroako Auzitegiak
Mutilak eta neskak bereizteagatik Batxilergoko hezkuntza ituna eten zuen Gobernuak, eta horren kontra kautelazko neurriak hartu zituen Auzitegiak. Chiviteren gobernuak aurkeztutako helegitea errefusatu du orain Justiziak, interes pribatuak eta publikoak "modu orekatuan" aztertu direla ebatzita.
2023/06/09 - 22:41
Euskal Eskola Publikoaren aldeko eta Hezkuntza Legearen aurkako manifestazioa egin dute Bilbon
Eskola publikoaren defentsarako "Harro" plataformak deituta, manifestazioa izan da Bilbon. Antolatzaileen esanetan, hezkuntzak: publikoa, laikoa, euskalduna eta berdintasunaren aldekoa izan behar du.
2023/06/08 - 09:02
Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdiko probak ostiralera arte egin beharko dituzte ikasleek, eta apartekoak, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.
2023/06/07 - 12:33
Gorrotxategi: "Ez da egia PSE-EEk gobernuetan sartzea proposatu zigunik"
Elkarrekin Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak berretsi du "gobernu eraldatzaileak lortzeko ezinbesteko" diren "leku guztietan" aldeko botoa emango dutela, eta printzipioz ez dutela asmorik gobernuetan sartzeko. "Udalez udal aztertuko dugu", erantsi du.
2023/06/05 - 07:00
Hezkuntza Batzordeak gaur helduko dio berriro Hezkuntza Legeari buruzko eztabaidari, adituen agerraldiekin
Gaur hasi eta datorren astelehena bitartean, Batzordeak hezkuntza-sektorearekin zerikusia duten 40 erakunde eta adituren agerraldiak programatu ditu, baita hezkuntza-komunitatearen sarea osatzen duten sindikatu-, kultura- eta gizarte-eragileena ere.