Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unibertsitatera sartzeko probari buruz zer erabaki duen jakinaraziko die gaur Espainiako Gobernuak erkidegoei

Proba berria onartzeko errege-dekretua ia amaituta zegoen, baina Ministerioak maiatzean gelditu zuen prozesua, hauteskunde orokorren deialdiaren ondorioz.
Ikasle bat, azken errepasoa egiten azterketak egin baino lehen.
Ikasle bat, azken errepasoa egiten azterketak egin baino lehen. Argazkia: EFE

Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa gaur goizean bilduko da autonomia-erkidegoetako eta unibertsitateetako ordezkariekin, 2024ko unibertsitatera sartzeko probari buruz zer erabaki duten jakinarazteko. Proba hori onartzeko errege-dekretua ia amaituta zegoen, baina Ministerioak maiatzean gelditu zuen prozesua, maiatzaren 23ko hauteskunde orokorren deialdiaren ondorioz.

10:30etik aurrera, bi bilera egingo dituzte bideokonferentzia bidez. Lehenengo, autonomia-erkidegoetako ordezkariekin egongo dira, eta, ondoren, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziarekin.

Bilera horietan, Ministerioko iturrien arabera, 2024ko azterketei begira zer erabaki hartu duten azalduko dute. Exekutiboak egungo probari eustea edo trantsizioa martxan jartzea erabaki lezake. Azken hori egiteko, errege-dekretu bat onartu beharko luke.

2024ko azterketa azken hezkuntza-erreformara (LOMLOE, Celaa legea) egokitzeko diseinua eginda zeukan Hezkuntza Ministerioak; izan ere, legeak curriculumak (edukia) ez ezik, ikasleek ikasteko duten modua ere aldatzen du, gaitasunetan gehiago oinarritzeko eta gutxiago memorizatzeko.

Maiatzaren 31n, Pilar Alegria ministroak zuzentzen duen taldeak geldiarazi egin zuen errege-dekretuaren zirriborroaren onarpena uztailaren 23ko hauteskunde deialdiaren ondorioz. Gobernua jardunean zegoela eta haren aplikazioa exekutibo berriari uzten ziola argudiatu zuen. Orain, ordea, Ministerioko iturrien arabera, erabaki bat hartu da, Gobernuak 2023-2024 ikasturtearen hasieran probaren berri izango zutela agindu zielako Batxilergoko bigarren mailako ikasle eta irakasleei, horrela behar bezala prestatu ahal izateko denbora izan dezaten.

Hezkuntza Ministerioak zeukan planteamendua da "selektibitatea" 2024 eta 2028 artean pixkanaka ezartzea. Azterketa berriaren berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da azterketa bakoitzaren iraupena 105 minutukoa izango dela (egun 90 minutukoa da). Proba horren emaitza unibertsitatean sartzeko notaren % 40 izango da eta Batxilergoko batez bestekoa gainerako % 60a izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X