Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, inbestidura saiakera berria eta Xabier Mendigurenen heriotza
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hezkuntza Legea: EAEko Hezkuntza Lege berriaren tramitazioa behin betiko fasean sartuko da asteartearekin. Gaur amaitzen da, izan ere, lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea. 2022ko martxoaren 18an hezkuntza proiektuaren inguruan "akordio historikoa" erdietsi zutela iragarri zuten, baikor, eragileek baina irakurketa hori asko hoztu da ordutik hona.
- Inbestidura saiakera berria: Alberto Nuñez Feijooren inbestidurak porrot egin ondoren, Felipe VI.a Espainiako erregeak alderdi politikoetako ordezkariekin bigarren bilera-erronda hasi zuen atzo, horien jarrera ezagutzeko. Ziurrenik, erronda hau amaitutakoan, Pedro Sanchez izendatuko du inbestidurarako hautagai.
- Xabier Mendigurenen heriotza: Beti euskalgintzari lotuta, hamaika proiektutan hartu zuen parte. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era. EITBrentzako itzulpen-lanak ere egin zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak