Hezkuntza
2024/12/17 - 11:04
Eusko Jaurlaritzak mahai gainean ''edukiak'' jarri ezean hezkuntza publikoan grebak deitzen jarraituko du ELAk
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiaren arabera, Jaurlaritzak edukiak aldatu ezean ez dute grebak deitzea beste aukerarik. Hezkuntzan "egiturazko arazoak" daudela adierazi du, tartean, erosahalmenaren galera eta behin-behinekotasuna. Halaber, dauden enpleguak bermatu behar direla gehitu du.
2024/12/16 - 18:02
Errugabe jo dituzte ikaskide bati eskola-jazarpena egiteagatik epaitutako Zumarragako 11 adingabeak
Epailearen arabera, ez da frogatuta geratu epaitutako adingabeek jazarpena egin ziotenik ikaskideari eta, ondorioz, haren osotasun morala kaltetu zutenik. Epaia ez da behin betikoa, eta helegitea jartzeko aukera dago.
2024/12/16 - 13:44
Launa greba egun deitu dituzte EAEko eskola publikoetan, haur-eskoletan eta garbitzaile eta sukaldarien artean
LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk egin dute deialdia. Hezkuntza Publiko ez unibertsitarioan urtarrilaren 22 eta 23an eta otsailaren 26 eta 27an izango dira lanuzteak; haur-eskoletan, urtarrilaren 28-29 eta otsailaren 12-13an, eta sukalde eta garbiketan, urtarrilaren 30-31n eta otsailaren 19-20an.
2024/12/16 - 10:27
Ikastolen Elkartea: ''Ez dugu emakumeekiko jazarpen egoerarik onartzen eta ez dugu inoiz onartuko''
Nekane Artola Ikastolen Elkartearen presidenteak adierazi duenez, "neurri zorrotzak" hartu dituzte, besteak beste, ustez sexu-erasoak eta jazarpenak egin dituen irakaslea baztertu egin duela Urretxindorra ikastetxeak, eta adierazi du dagoeneko ez dela ikasgelan egongo.
2024/12/15 - 13:35
Urretxindorra ikastolako ustezko erasotzailea baztertu egin dute, astelehenetik aurrera ez du eskolarik emango
Horixe jakinarazi du Ikastolen elkarteak. Azkue ikastolaren kasuan, salaketa jaso duen irakaslea erretiratuta dagoela baieztatu du Nekane Artolak.
2024/12/14 - 19:41
Biteri Zuhaizti Eskolako familiek salatu dute obrek zarata eta hautsa sortuko dituztela umeak eskolan direla
Donostiako Udalari egotzi diote "arrazoi ekonomikoak" lehenestea, "haurren segurtasunaren, ongizatearen eta osasunaren aurretik".
2024/12/14 - 18:11
Hezkuntzak ikerketa abiatu du Urretxindorrako ikasle ohiek jazarpenagatik salatutako irakaslearekin lotuta
Hezkuntza Saileko iturriek jakinarazi dute Instagrameko kontu batean zabaldu diren salaketen harira, auzia ikertzea erabaki dutela.
2024/12/04 - 19:26
Indautxuko Eskolako ikasleek Nazioarteko Espazio Estazioarekin bat egin eta astronauta batekin hitz egin dute
Indautxuko Eskolak historia egin du, ARISS programa espazial ospetsuan parte hartu duen Euskadiko lehen zentro publikoa izan baita. Ikasleek galderak egin ahal izan dizkiote Sunita Williams astronautari.
2024/12/02 - 14:17
Altxa Burua taldeak Hezkuntza Sailari eskatu dio dekretu bidez debeka dezan sakelakoen erabilera ikastetxeetan
Eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea eskatzeko, 20.000 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean.
2024/11/27 - 11:21
Bengoetxea, EHUren norabidea aldatu nahi duen errektorea
Irakasle eta ikertzaile gisa ibilbide emankorra izateaz gain, politikan ere arrastoa utzitakoa da irundarra; Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea izan zen 1998 eta 2001 artean.
2024/11/27 - 08:37
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Bengoetxea EHUko errektore berria eta su-etena Libanon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/26 - 21:37
Joxerramon Bengoetxea aukeratu dute EHUko errektore
Joxerramon Bengoetxea buru duen hautagaitzak irabazi ditu Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hauteskundeak, eta Bengoetxea izango da euskal unibertsitate publikoko errektore berria.
2024/11/26 - 13:13
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek bi irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik
Hezkuntza Departamentuak espedienteak egin dizkie biei. Ikasleek elkarretatzea egin dute goizean, pairatutako "jazarpen eta matxismo egoera onartezinak" salatzeko eta erasotzaileen kontrako neurri "eraginkorrak" eskatzeko. Kontserbatorioko zuzendaritza ere protestan izan da, babesa adierazteko.
2024/11/25 - 13:59
Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea, EHUko bi errektoregaiak, aurrez aurre
Astearte honetan, irakasle, ikasle eta teknikari, 50.000 pertsona baino gehiago daude deituta EHUko hurrengo errektorea aukeratzeko hauteskundeetara. Haiekin guztiekin hitz egin dugu Euskal Unibertsitate Publikoaren egoeraz eta beharrez.
2024/11/21 - 16:43
Itunpeko ikastetxeetako eta sare publikoko langileen soldatak parekatzeko baimena eman du Legebiltzarrak
Ia 67 milioi euroko partida berezi bat ahalbidetu da, 2023. eta 2024. urteei dagezkion ordainketak egiteko. EAJ, PSE-EE, PP eta Vox legea aldatzearen alde agertu dira, EH Bildu abstenitu egin da eta Sumarrek kontra bozkatu du.
2024/11/21 - 12:35
Ferreira eta Bengoetxea EHUko errektoregaien arteko eztabaida hartuko du gaur Radio Euskadik
18:00etatik aurrera eta Xabier Garcia Ramsden kazetariak bideratuta, bi hautagaiek euren programak defendatuko dituzte Radio Euskadiren mikrofonoen aurrean. Eztabaida streaming bidez jarraitu ahal izango da, eitb.eus atarian.
2024/11/18 - 22:41
Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea, aurrez aurre, asteartean, hauteskunde eztabaidan
EHUko errektoretzara aurkezten diren bi hautagaiek euren ideiak eta, besteak beste, formazioari, azpiegiturei eta ikasleen partehartzeari buruz dituzten iritziak defendatuko dituzte Ikasle Kontseiluak antolatutako eztabaidan.
2024/11/15 - 08:54
Albiste izango dira: Mazonen azalpenak hondamendiari buruz, Ondas sariak eta Euskadi Bono Denda abian da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/14 - 18:09
Hezkuntza Sailak ziurtatu du eskola-jazarpenagatiko protokoloa familiak eskatutakoan hasi zuela
EH Bilduren iritziz, "agerikoa da" eskola-jazarpenaren aurkako protokoloak "huts egin" duela Bilboko kasuan, eta horregatik Hezkuntza Sailak horri buruzko azalpenak eman behar dituela azpimarratu du.
2024/11/14 - 12:06
Eskola jazarpen kasu batean ezikusiarena egiteagatik zigortutako Bilboko ikastetxeak helegitea aurkeztuko du
Esther Balbuena zentroko zuzendari pedagogikoak defendatu duenez, "legeak ezartzen dituen protokoloak" jarraitu ziren, "hasieratik Ikuskaritzarekin zuzeneko komunikazioa izanik". Euren ustez, epaitutakoa "ez zen bullying kasu bat izan".