Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Bengoetxea EHUko errektore berria eta su-etena Libanon
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pradales-Sanchez bilera: Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Estatuaren arteko Lankidetzarako Aldebiko Batzorde Iraunkorra 17:00etan bilduko da, Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko dauden eskumenen transferentzia bizkortzeko asmoz. 1987an eratu zenetik, aurreneko aldia da organo hau aktibatzen dena. Imanol Pradales lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea izango dira Moncloa jauregian egingo den hitzorduaren buru, eta bi gobernuen goi ordezkariek parte hartuko dute.
- Bengoetxea, EHUko errektore berria: Joxerramon Bengoetxea izango da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore berria, hauteskundeak irabazi ostean. Eva Ferreira egungo errektoreak botoen % 36,3 eskuratu du, eta Bengoetxeak, berriz, bozen % 63,6. Parte-hartzeak gora egin du sektore guztietan, eta hautestontzietara deitutako 50.590 pertsonetatik 11.081ek eman dute botoa, horietatik 2.870ek Ferreirari eta 7.599k Bengoetxeari, 530 boto zuri eta 82 baliogabe izan direlarik.
- Libanoko su-etena, indarrean: Israelen eta Libanoren arteko 60 eguneko su-etena goizaldean sartu da indarrean. Akordioaren arabera, tropa israeldarrak erretiratu egingo dira, Hezbollahk Litani ibaiaren iparraldera egingo du atzera, eta 60 eguneko epea amaitzean, Israelek eta Libanok bi herrialdeen arteko muga negoziatu beharko dute; izan ere, gaur egun banalerro bat dago, Lerro Urdina, NBEk 2006ko gerraren ondoren finkatutakoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.