Hipotekak
2015/03/22 - 15:12
Arazo ekonomikoek itota, bere buruaz beste egin du emakume batek
43 urteko emakume batek bere buruaz beste egin du. Hipotekak Kaltetutakoen plataformak salatu du krisiaren biktima izan dela Miren.
2015/03/22 - 14:41
Emakume batek bere buruaz beste egin du, hipoteka berrikusi ezinda
Hipotekak Kaltetutako Antsoaingo Plataformaren arabera, biktimak kode etikoaren aplikazioa eskatu zion bankuari, baina aste honetan finantza entitatearen ezezkoa jaso du.
2015/03/03 - 17:08
Hipoteka kopurua igota, etxebizitzen merkatua hobetzen ari da
Hauxe da hipoteka eskatzen duenaren perfila: bikotea, 35 urtetik beherakoa, 50.000 euro ditu aurreztuta eta 125.000 euro eskatzen ditu. Batez ere, bigarren eskuko etxeak erosteko.
2015/03/03 - 12:33
Hipoteka kopuruak % 15 egin du gora EAEn, Kutxabanken arabera
Kutxabankek 467,5 milioi euro zuzendu zituen iaz etxebizitzak erosteko maileguetara, eta horrek agerian utzi du higiezinen merkatuak "nabarmen hobera" egin duela.
2014/12/28 - 19:52
Euriborrak % 0,328an amaituko du urtea
Abenduko datua baieztatzen bada, euriborrak beste minimo historiko bat markatuko du. Jaitsiera horri esker, hipoteken kuotak hilean 14 euro merkatuko dira, batez beste.
2014/11/18 - 13:18
Santander ikertzen ari dira New Yorken, arrisku handiko maileguengatik
"Kostu handiko maileguak hartzera bideratzen zituzten kontsumitzaileak, saltzaileari soilik mesede egiten ziotenak eta, kontsumitzailea zen kaltetua", Kontsumitzaileen Departamentuaren arabera.
2014/09/06 - 20:12
EAEn eta Nafarroan 50 eta 34 euro aurreztuko dituzte hipoteken kuotan
Interes-tasa aldakorrak dituzten hipoteka maileguak berrikusteko gehien erabiltzen den adierazlea da Euriborra. Abuztuan euriborra % 0,469an kokatu da.
2014/08/28 - 16:15
Hipotekak, itxuraz merkeago daude, baina baldintza zorrotzagoekin
Bankuak hasi dira berriz ere hipotekak eskaintzen. Euren arteko lehia martxan da, baina ADICAEren ustez, ez da benetakoa. Prezio merkeen atzean, baldintza zorrotzak eta nominak altuak daudelako.
2014/05/30 - 09:01
Hipoteken HMEI indizea bertan behera uztea onartu du Kutxak
Bestalde, EH Bilduk ez du lortu Kutxabanken pribatizazioa saihesteko proposamena aurrera ateratzea.
2014/03/29 - 11:43
Hipotekek gora egingo dute martxoan, azken bi urteetan lehen aldiz
Europako Banku Zentralak (EBZ) onartzen dituen igoeren eta beherakaden arabera ezartzen da euribor adierazlea. Martxoaren 6an EBZk diruaren prezioa mantendu zuen.
2013/12/01 - 00:27
Islandiak diru-laguntzak emango dizkie hipotekadunei
Ekimena martxan jartzeko dirua finantza sektoreari zergak igota eta 4.000 milioi euroko murrizketak eginda bilduko dute.
2013/11/30 - 12:45
Euriborra jaitsi egin da azaroan, eta hipotekak merkatu dira EAEn
Adierazlea % 0,506eraino jaitsi da; Euskadiko hipotekadun familiek urtean 60 euro aurreztuko dituzte.
2013/11/02 - 17:25
80 euro jaitsi dira EAEko hipotekak euriborrak behera egin ostean
Urriko euriborra aplikatzean, iaz kontratatutako hipoteka batekin 505,99 euro ordaintzetik 499,18 euro ordaintzera igaroko da; 6,4 euro gutxiago hilean; 80,4 euro urtean.
2013/06/14 - 16:26
Kutxabank: 'Zoru klausulen gaineko epaiak akatsak ditu'
"Epaileen betebeharra legea interpretatzea eta aplikatzea da, eta ez legegilearen lana egitea eta osatzea", nabamendu du Mario Fernandezek.
2013/05/26 - 19:35
Euriborra jaitsi da maiatzean eta hipotekak 620 euro merkatuko ditu
Hamabi hilabeterako euriborra % 0,48an geratuko da maiatzean, eta horrek maileguak merkatuko ditu. Duela urtebete, euriborra % 1,266koa zen.
2013/05/09 - 23:53
Zoru klausulek beherapenak murrizten dituztela esan behar dute bankuek
Auzitegi Gorenak epaiarekin jurisprudentzia ezarri du. Zoru klausulak baliogabeak izango dira, auzian gardentasunik ez badago.
2013/04/09 - 23:18
Opozisioa, PPko hipoteka legearen testuaren kontra
Hipoteka legearen erreforman ere, PPk hartu duen jarrerak haserrea piztu du. Gainontzeko alderdiei ezer galdetu gabe, eta gaia osoko bilkurara eraman gabe ari dira erabakiak hartzen.
2013/03/29 - 22:12
Hipoteka ordaindu arren pisu bat utzaraziko du Barclays bankuak
Dirudienez, 2011n ordaintzeko zailtasunak izan zituenean eta orain guztia Beteta, Barclaysek engainatu egin zuen eta hipotekaren exekuzioa ez zuen bertan behera utzi.
2013/03/28 - 13:11
Euriborrak behera egin du eta hipotekak 670 euro merkatuko dira
Iaz sinatutako eta apirilean berrikusi behar diren hipotekak hilean 56 eurotan jaitsiko dira.
2013/03/15 - 22:33
Etxegabetzea abiatzeko 3 aldiz utzi beharko da hipoteka ordaindu gabe
Gobernuak hipoteken legea aldatuko du, etxegabetzeen baldintzak moldatzeko. Halaber, atzerapen-interesak ere mugatuko ditu, eta ezingo dira diruaren interes legalen halako hiru baino gehiago izan.