Estatistika datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otsailean iaz baino % 59,9 hipoteka gehiago sinatu ziren EAEn

Nafarroan, berriz, behera egin zuen etxebizitza erosteko hipoteken kopuruak, % 20.
hipotekak
hipotekak

Estatuko Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera, etxebizitza erostera bideratutako hipoteka berrien kopurua nabarmen hazi da otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2014ko hilabete bereko datuekin alderatuta; % 59,9, hain zuzen. Nafarroan, aldiz, behera egin du kopuruak; % 20, zehatz esateko.

Guztira, 1.668 hipoteka sinatu dira otsailean EAEn, eta nabarmen gutxiago (276), Nafarroan. Hipoteken batez besteko zenbatekoa 214.281 eurokoa da Euskadin (iazko otsailean baino % 75 gehiago) eta 28.118 eurokoa, Nafarroan (% 24,7 gutxiago).

Estatuan, hipoteken kopuruak gora egin zuen otsailean (21.298 izenpetu ziren), eta urte arteko aldea % 29,2koa da. Etxebizitza erosteko batez beste eskatutako hipoteken kopurua 109.486 eurokoa da; 2014ko hilabete berean baino % 6,1 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X