Euriborraren jaitsiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn eta Nafarroan 50 eta 34 euro aurreztuko dituzte hipoteken kuotan

Interes-tasa aldakorrak dituzten hipoteka maileguak berrikusteko gehien erabiltzen den adierazlea da Euriborra. Abuztuan euriborra % 0,469an kokatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako familiek 50 eta 34 euro aurreztuko dituzte urtean, duela urtebete bi erkidego horietakoren batean kontratatutako hipoteka maileguetan.

Interes-tasa aldakorrak dituzten hipoteka maileguak berrikusteko gehien erabiltzen den adierazlea da Euriborra. Abuztuan Euriborra minimo historikora jaitsi da (% 0,469) Espainiako Bankuak emandako datuen arabera.

2008ko uztailean jo zuen goia Euriborrak (% 5,393) eta geroztik beherako joera hartu zuen. 2010ean beherako joera gelditu egin zen, baina 2011n berriz ere beherako joerari ekin zion.

Euriborraren eboluzioa Europako Banku Zentralak onartzen dituen interes tipoen igoeraren edo jaitsieraren araberakoa da. Europako Banku Zentralak ostegunean % 0,05era jaitsi zituen interes tipoak (minimo historikoa) eta, beraz, litekeena da datozen hilabeteetan Euriborra oraindik ere gehiago jaistea.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X