Hipotekak
2023/02/16 - 14:58
EAEko etxebizitzen prezioa % 2,5 igo zen iaz, metro koadroko 2.932 euroraino
Nafarroan, ordea, zertxobait merkatu dira etxebizitzak, eta metro koadroko 1.750 euroan dago batezbestekoa. Balearren eta Madrilen atzetik, EAEn daude etxebizitza garestienak.
2023/02/04 - 09:11
Espainiako sei banku handienek markak hautsi dituzte 2022an, 20.850 milioiko mozkinekin, % 28 gehiago
Interes-tasen igoerak Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja Bancoren etekinen hazkundeari lagundu dio.
2023/02/03 - 14:28
Lehendakariak eta Calviñok adostu dute Europako funtsekin finantzatu beharreko proiektuak Euskadin erabakitzea
Eusko Jaurlaritzak sei konpromiso lortu ditu Generation Nex Europako Funtsak kudeatzeko bigarren fasean; horien artean, Calviño ministroak Euskadik hidrogeno berdearen arloan duen potentzialaren aldeko apustua egin du.
2023/02/03 - 11:01
Jaurlaritza NEXT funtsen 850 milioi kudeatzen ari da, Calviñoren esanetan
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroak azpimarratu duenez, bi gobernuen arteko kolaborazioa "oso ona" da, eta gaur lehendakariarekin duen bileran Europako funtsen bigarren zatia "nola kudeatu" behar den aztertuko dutela zehaztu du.
2023/02/02 - 15:29
Interes tasak puntu erdi igo ditu Europako Banku Zentralak, eta beste horrenbeste igoko ditu martxoan
% 3ra arte igo ditu, hain zuzen ere, tasak. Gainera, beste 50 puntu igoko ditu martxoko bileran -tasa % 3,50era helduko da orduan-.
2023/02/02 - 08:31
Europako Banku Zentralak puntu erdi igoko ditu tasak, % 3ra arte
Antzeko erabakia hartu zuen atzo AEBko Erreserba Federalak, tasak puntu laurden igota. Bi erakundeek inflazioa kontrolatzea dute helburu.
2023/02/01 - 21:27
Erreserba Federalak aho batez erabaki du interes-tasak beste 0,25 puntu igotzea
Hala, % 4,50 eta % 4,75 arteko maila objektiboan kokatu ditu. Bestalde, litekeena da Europako Banku Zentralak (EBZ) puntu erdi igotzea interes-tasak ostegunean.
2023/01/31 - 15:42
Euriborra igo egin da berriz ere eta % 3,3an kokatu da
2008ko abendutik, burbuila lehertu berri zenetik, mailarik gorenean dago Euriborra.
2023/01/30 - 20:46
Euriborra % 3,333ko batez bestekora iritsi, eta 31,5 puntu igo da abendutik
Portzentaje handiena da 2008ko abendutik. Kontsultatu hemen igoerak zure hipotekan izan dezaken eragina.
2022/12/30 - 14:41
Euriborrak % 3aren gainetik itxi du urtea
12 hilabeterako Euriborrak % 3,018ko batez bestekoa izan du abenduan, 2008tik izan duen mailarik handiena.
2022/12/30 - 08:57
Albiste izango dira: Abenduko KPIa, Euriborraren urte amaierako balioa eta Peleren heriotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/19 - 20:57
Euriborra % 3ra iritsi da eguneroko tasan, 2008ko abendutik izan duen mailarik altuenera
Gaurko datuarekin, hileko batez bestekoa % 2,8koa da; beraz, urte amaierarako % 3aren azpitik geratuko litzateke.
2022/11/30 - 15:53
Euriborrak igoera moteldu du azaroan, eta % 2,829an dago
Urriko zifrarekin alderatuta, 0,2 puntu egin du gora. Bitartean, etxebizitzarako hipotekak % 4 hazi dira irailean, hilabete horretan 2010etik izandako hazkunderik handiena zehaztuta.
2022/11/27 - 15:22
Inflazioaren eta Euriborraren gorakadaren ondorioz, hipoteka asko garestitu zaien herritarrekin hitz egin dugu
Egun 122.000 mailegu aldakor daude EAEn. Esaterako, Zuriñeri 200 euro garestitu zaio hipoteka, eta diru sarreren % 50 bideratzen dituzte ordaintzera. Bankuarekin hitz egiten ari da, zaurgarrientzako laguntza berriak egokitu dakizkion jakiteko.
2022/11/22 - 15:21
Hipoteka ez ordaintzeko arriskuan daudenei laguntzeko neurriak onartu ditu Ministro Kontseiluak
Hipotekak familia zaurgarriengan duen karga leuntzea da neurrien helburua. Bost urtez interes-tasa Euriborra ken % 0,1era murrizteko aukera emango zaie. Etxebizitza ordainketan emateko epea, berriz, 2 urtera luzatuko da.
2022/11/22 - 13:20
Espainiako Gobernuak hipoteken igoerari aurre egiteko neurri berriak onartu ditu
Interes tasen igoeragatik zaurgarriak diren edo zaurgarritasun arriskuan dauden etxeetako finantza egoera arintze helburu, Espainiako Gobernuak neurri sorta onartu du. Asmoa da neurri horiek urtarrilaren 1etik aurrera izatea eskuragarri.
2022/11/22 - 13:11
Zer ondorio ekarriko dizkiete bankuei hipotekadunentzako laguntzek?
Niko Cuenca ekonomialariak azaldu digunez, Espainiako Gobernuak hipotekadun familia ahulenei ematen dizkien laguntzen ondorio nagusia da bankuek ez dituztela horrenbeste mozkin irabaziko eta beren kalifikazioa zertxobait aldatuta ikus dezaketela.
2022/11/15 - 15:33
Elkarteek lege aldaketa eskatzen dute hipoteka berankorrak kanpoko putre funtsei ezin saldu izateko
Hipoteka ordaindu ezinik gelditu den batek baino gehiagok, zorra ez du orain bankuarekin, putre funts batekin baizik, bankuak funts horri saldu diolako hipoteka.
2022/10/31 - 21:04
Euriborra apaldu egin da urrian, baina azken 13 urteetako maximoetan dago oraindik
Aurtengo hirugarren altuena izan da hilabete honetako gorakada, irailekoaren eta ekainekoaren atzetik.
2022/10/26 - 16:35
Etxeen salmenta areagotu da, hipotekek igotzen jarraituko duten ustetan
Abuztuan etxebizitzen salerosketak % 20,8 handitu dira Euskadin aurreko urtearekin alderatuz. Sektorean mugimendu txikiko hila izan arren, 1.921 hipoteka sinatu ziren uda erdi erdian, 2021ean baino % 18 gehiago.