Historia
2017/11/23 - 15:28
Santurtziko sutean lan egin zuten bi suhiltzaile omendu dituzte
Santurtziko kaiaren aurrean butanoa garraiatzen zuen tren batek su hartu zuen duela 50 urte. Garai hartan Jose Luis Telleria eta Eulogio Esteban suhiltzaile ziren eta gaur omendu dituzte.
2017/11/10 - 16:57
Alaitzako elizako margoen azalpena aurkitu nahi dute adituek
Alaitzako elizako margo misteriotsuei azalpena aurkitu nahi diete adituek. Horreterako bilera egingo dute gaur. XIV. mendekoak dira eta ez dira ohikoak, horrelakoak ez daude elizetan.
2017/11/09 - 17:16
Euskal epaileek ETAren biktimen memoriari eustea eskatu dute, Lidonen omenaldian
Ostegun honetan egin dute Bilbon ETAk 2001ko azaroan hil zuen epailearen aldeko ekitaldi bat.
2017/11/02 - 15:47
Ezkutuko ganbera berri bat aurkitu dute Gizako Piramide Handian
Partikulen fisika modernoari esker, nazioarteko zientifikoek ganbera berria aurkitu dute. Aurkikuntzak Gizako piramiderik handiena nola eraiki zuten azaltzen lagundu dezake.
2017/10/30 - 16:08
Duela 500 urte Luterok erreforma protestanteari hasiera eman zion
Europa osoa astintu zuen eta Eliza Katolikoaren zatiketa eragin zuen; horren atzetik, berriz, kontrarreforma. Euskal Herrian protestantismoa sartu zen iparraldetik; hegoaldetik, kontrarreforma.
2017/10/30 - 15:52
Elkanok eta Urdanetak 1525ean Moluketara abiatutako espedizioa ezagutu dugu
Xabier Alberdik, espedizioaren inguruan hitz egin du. A Coruñatik 450 lagun 7 itsasontzitan irten ziren 1525eko uztailean, 1536an itsasontzi bat eta 24 pertsona itzuli ziren. Elkano bidaian hil zen.
2017/10/28 - 13:17
Hamaika dira Otsaportillo leizetik ateratako biktimak
Aranzadi Zientzia Elkarteak Otsaportillon egindako bigarren indusketaren bidez, bi eskeleto, hezur ugari, pistola bat eta munizioa aurkitu dituzte.
2017/10/26 - 13:04
Kennedyren hilketari buruzko dokumentu sailkatuak, argitara
AEBetako Artxibo Nazionalek sailkatutako eta gordetako 3.100 espediente ofizial dira, eta ostegunean gobernuak publiko egitea aurreikusita dago.
2017/10/13 - 17:27
Barbadun ibaiko arroaren paisaia industriala babestu du Eusko Jaurlaritzak
Barbadun ibaiaren arroan dauden burdinoletako bat da Olabarrietakoa eta XIX. mendeko industria-iraultzaren aurretik emandako garapenaren eredu, Eusko Jaurlaritzak babestutako monumento- multzoan da.
2017/10/09 - 16:04
50 urte bete dira Che Guevara hil zutenetik
Asteburutik, hainbat omenaldi ari zaizkio egiten, mundu osoan. Argentinan jaioa, Bolivian hil zuten, 1967an, CIAren laguntzaz.
2017/10/06 - 10:26
Armen Askatasuna
AEBren gizartearen sorburua eta sustraiak Europan daude, sarri Grezia eta Erromaren parean jarri ohi dituzte; historiak antolaketa erak eta lehentasun ezberdinak errotu ditu itsasoaren bi aldeetan.
2017/09/27 - 16:57
Txiki eta Otaegi gogoan, euren fusilamenduaren 42. urteurrenean
Zarautzen eta Azpeitian, omenaldiak egin dizkiete. Txikiren ama ere izan da semearen aldekoan.
2017/09/15 - 16:46
Propaganda faxistaren aurkako legeak zorroztuko ditu Italiak
Hainbat GKEk esan izan dutenez, Italia bigunegia da iragan faxistari dagokionez; hemendik aurrera, baina, kartzela-zigorrak ere izango dira.
2017/09/13 - 18:27
'Mugako oroitzapenak' erakusketa ikusgai, Bidasoako Interpretazio Zentroan
Hendaia eta Irun arteko zubiek une historikoak bizi izan dituzte: Espainiako Gerra, Bigarren Mundu Gerra, kontrabandoa... Une horiek biltzen ditu erakusketak.
2017/09/13 - 16:20
Donostiak 1936ko hildakoen omenezko lore-eskaintza egin du
1936ko irailaren 13an sartu ziren erreketeak Gipuzkoako hiriburuan; 81 urte bete dira, hortaz, hiria matxinatuek hartu zutenetik.
2017/08/04 - 11:58
Historia
Historiak ez digu ezer argitzen, ez dizkigu egungoa konpontzeko tresnak ematen. Bakar bakarrik erakusten digu antzerako egoeratan, gizaki gehienok antzerako jokaera izan ohi dugula.
2017/06/30 - 23:02
Segurako herri antzerki batek errepublikako pasarte bat ekarri du gogora
Euskal Herriko hainbat udalek ere errepublika aldarrikatu eta autonomia estatutu bat onartu zela taularatu dute, “Iragana, lahar eta larrosa” izenpean.
2017/06/30 - 10:40
Nazioarteko harremanak
"Terrorismo islamiarra" deitzen dugun horren historia egingo bagenu, lehendabizi idatzi beharko genuke talde horiek Afganistanen sortu eta indartu zirela, okupazio sobietarraren aurkako borrokan.
2017/06/12 - 16:31
Berrizko Besoitaormaetxea baserria, garapen etnografikoaren eredua
Euskal baserriaren bilakaera arkitektonikoa islatzen du, baina, halaber, bertako lana nola aldatu den ere erakusten digu. Aitzindaria da Berrizko baserri hau.
2017/05/23 - 00:07
Praileaitzen sarrera berriko indusketekin, neanderthalen garaia gertuago
Arkeologoek espero dute "udan, ekainean ahal bada", indusketak egingo dituztela sarrera berrian, eta Erdi-Paleolitoko ateak irekiko dituzte.