Historia
2015/05/02 - 16:30
Antzina bezala, almadiak Ezka ibaitik behera ikusi ditugu
Burgin, urtero, udaberria heltzean egiten den ospakizuna da. Almadiazainen ogibide zaharra oroitzen dute honela.
2015/04/30 - 10:35
Islandian euskaldunak hiltzea baimentzen zuen legea, bertan behera
Ekaitz batek, euskaldunen ontziak apurtu, eta Islandian geratu ostean, tira birak izan zituzten hango biztanleekin. Horrek ekarri zuen ezohiko baimen hori.
2015/04/28 - 13:13
400 urteren ostean, euskal herritarrak hiltzea debekatu dute Islandian
Duela 400 urte onartutako lege batek West Fjords eskualdean zegoen edozein euskal herritar hiltzea baimentzen zuen.
2015/04/23 - 13:31
Lorca 'homosexual eta masoia' izatearren hil zutela jaso zuen Poliziak
Granadako Polizia Agintaritzak 1965eko txosten batean adierazi zuenez, poeta “bertako indarrek Gobernu Zibiletik atera zuten, eta tiroz hila izan zen, aitortu eta gero”.
2015/04/22 - 22:10
Ekitaldia Islandian, 32 arrantzale gipuzkoarren hilketa oroitzeko
1615an islandiarrek 32 baleazale hil zituzten. Arrantzaleen ontzia hondoratu egin zen eta irlan geratu ziren, hil aurretik. Gertakari horien ostean, bi herrien arteko harremana oso ona izan zen.
2015/04/10 - 21:23
Munduari bira eman zion 'Victoria' ontziaren erreplika, Bilbon
Elkano buru zuela, munduari bira eman zion 'Victoria' ontziaren erreplika Bilbon da. Espedizio historikoak bezala, itsasontzi honek ere, espiritu ibiltaria dauka, eta, orain, esku-eskura daukagu.
2015/03/11 - 15:45
XIX. mendera begirada, argazkiz argazki Portugaleten
Juan Antonio Cortes margolari burgostarraren argazkiak ikusgai daude Portugaleten. XIX. mende amaieran egindako erretratuak dira, sasoi hartako bizimoduaren lekukoak.
2015/03/07 - 18:37
Estatu Islamikoak Hatra antzinako hiri irakiarra suntsitu du
Gobernu irakiarrak berehala esku hartzeko eskatu die nazioarteko erakundeei eta NBEko Segurtasun Kontseiluari, berriz, premiazko bilera bat deitzeko.
2015/03/06 - 13:15
Nimrudeko hondakin arkeologikoak suntsitu ditu Estatu Islamikoak
Balquis Taha Turismo eta Antigoaleko batzordeko presidenteak azaldu duenez, Asiriako herri horrek "balio handiko altxor arkeologikoak” gordetzen ditu.
2015/02/16 - 17:58
Lapurtera klasikoan idatzitako lehen liburua aurkitu dute Danimarkan
Doctrina Christiana, Esteve Materra frantziskotarrak 1671an idatzia, Errege Liburutegian aurkitu dute, hainbat mendetan desagertuta egon ostean.
2015/01/31 - 14:59
Gerra Zibilaren museoa, gaurtik aurrera zabalik Eibarren
Gerra Zibilak gure inguruan eragin latza izan zuen. Orduan gertatutakoak ez ahazteko, museoa zabaldu dute Eibarren. Jesus Gutierrezek museoari buruzko azalpenak eman dizkigu
2015/01/27 - 22:01
Duela 70 urte sarraskia bukatu zela gogorarazi du Auschwitzek
Bizirik atera zirenek eta mundu osoko ordezkaritzek askapenaren urteurrena ospatu dute. Bertan gertatutakoa ez ahaztea eskatu dute preso ohiek.
2015/01/27 - 19:35
70 urte Auschwitzeko azken biktimak askatu zituztela
40 herrialdetako ordezkariak eta kontzentrazio-esparrutik onik atera ziren 300 lagun izan dira nazien eremu hau askatu zuteneko 70. Urtemugako ekitaldi nagusian.
2015/01/27 - 13:13
Auschwitzen 'izugarrikeria' gogoan hartzeko eguna, Alemanian
40 herrialdetako ordezkariak eta kontzentrazio-esparrutik onik atera ziren 300 lagun izango dira nazien eremu hau askatu zuteneko 70. Urtemugako ekitaldi nagusian.
2015/01/15 - 16:58
Omenaldia gaur Bilbon ''Chocolat'' izeneko artista frantziarrari
Belle Epoque garaian Frantziak ezagutu zuen artistarik haundienetakoa zan "Chocolat". 20 urtez txalotu zuten Pariseko tauletan. Umetan baina esklabu ekarri zuten Habanatik Bizkaira lanera.
2014/12/22 - 17:04
100 urte dira suak Bilboko Arriaga Antzokia hartu zuela
Suak guztiz irentsi zuen Bilboko Arriaga antzokia gaur 100 urte. Carlos Bacigalupe idazlearen esanetan nahita eragindako sutea izan zen. Antzokia behera botatzea ere aztertu zuten kalteak ikusita.
2014/12/10 - 15:35
''Todo CENTELLES'', fotokazetaritzaren aintzindaria
Agustí Centelles argazkilari kataluiniarraren 105 argazki ikusgai daude Bilboko Bizkaia Aretoan. Gerra Zibilaren erretratoa egin zuen baina ez zuen aitortza handirik jaso galtzaileen bandokoa baitzen
2014/10/22 - 09:43
Ben Bradlee, Watergate auziko sustatzaileetako bat, hil da
The Washington Post egunkariko editorea izan zen, eta Carl Bernstein eta Bob Woodward kazetariek egindako ikerketa ikuskatu zuen.
2014/08/13 - 11:12
Bermeok 1912ko galernan hildako 143 arrantzaleak gogoratu ditu
Itsasontzien prozesio isila egin dute Xixilarantz 1912ko galerna gogoratzeko eta itsasoan galdutako arrantzaleak omentzeko.
2014/08/12 - 12:00
Bermeok 1912ko galernan hildako 143 arrantzaleak gogoratuko ditu
Itsasontzien prozesio isila egingo da Xixilarantz 1912ko galerna gogoratzeko eta itsasoan galdutako arrantzaleak omentzeko.