Historia
2016/05/28 - 16:48
Hiroshimatik bizirik atera zirenen testigantza
Jasandakoa ondo gogoan daukate Hiroshimatik bizirik atera zirenek. AEBk lehen bonba atomikoa bota zutela gogoratzen ari garen honetan, lekuko zuzenen ahotsa jaso du ETBk.
2016/05/25 - 13:03
Juan Sebastian Elkanoren jatorrizko zortzi dokumentu aurkitu dituzte
Laurgain dorreko artxiboan aurkitu zituzten paperak, Aian, duela hainbat hilabete.
2016/05/24 - 14:53
Paleolitoko labar-pinturen multzo bat aurkitu dute Berriatuan
Atxurrako kobazuloak duela 14.000 bat urte egindako 70 labar-pintura gordetzen ditu. Hainbat animaliaren irudiak dira.
2016/05/24 - 14:31
Euskadin grabatu gehien duen haitzuloa aurkitu dute Berriatuan
Margoak duela 12.000 eta 14.000 urte bitarte egindakoak direla uste dute adituek, eta batipat bisonteak eta zaldiak ageri dira.
2016/02/29 - 16:16
Galdameseko Paleolitoko artelanak 3D-n
Arenazako kobazuloa hiru dimentsiotako irudi digitaletan grabatzen ari dira. Kobazuloa babestuta dago, eta ezin da inor sartu. Horri esker, publikoaren eskura egongo dira barruko artelanak.
2016/02/05 - 10:30
''Kearen fiordoa'' eleberria aurkeztu digu Iñaki Petxarromanek
Euskal baleazaleek 1615ean Islandian jasandako sarraskia kontatzen du liburuak. Erreportajean Mikel Larralde (Bordaxuri) 1 atala. Amaieran J.L. Zabalaren hautaketa: "Izuen gordelekuetan barrena" .
2015/12/21 - 13:06
Urumea ibaia zen Gipuzkoako errepide nagusia
Atzo iritsi ziren sagardoz betetako txalupak Pasaiatik Donostiara Sagardo apurua ekitaldiaren baitan. Mikel Leoz, Albaolako itsas ondarearen teknikariak kontatu digunez XIX. mendera salto egin eta garai hartako sagardo garraioa irudikatu nahi dute; Urumea ibaia errepide bihurtu eta bertan barna ekartzen zituztela sagardo barrikak. Larunbatean, abenduak 26, barrikak txalupetatik atera eta idi-gurdien bidez eramango dituzte Donostiako Alde Zaharrera.
2015/11/29 - 08:59
Tutankamonen hilobian kamera huts bat egon daiteke
Tutankamon faraoiaren hilobian egindako lehen analisien arabera, 'zerbait' ezkutatu daiteke hilobiaren hormetako baten atzeko aldean.
2015/09/25 - 15:38
Ondarea babesteko talde berezi bat sortu dute Sirian
Siriako ondarea gerraren, mafien eta Estatu Islamikoaren mehatxupean dago eta Damasko da azken leku segurua.
2015/09/11 - 16:33
Nola egiten zen lan Tabakaleran?
Tabakalera berritu egin dute, eta espazio kulturala bilakatu da orain. Fabrika 1913an ireki zuten. Zigarrogintzan lan egiten zuten bi emakumerekin hitz egin dugu, nola egiten zen lan jakiteko.
2015/08/31 - 13:49
''Espero ez genituen aztarnak aurkitu ditugu Torrentejon''
Bastidan, Santa Luzia elizaren inguruan, Torrentejoko aztarnategia dago. EHUko ikertzaile batzuk Erdi Aroko piezen bila zebiltzan bertan, eta ezustean, duela lau mila urteko buztinkiak topatu dituzte. Maite Iris Garcia EHUko arkeologoa izan da Faktorian.
2015/08/22 - 15:05
Euskal bakailao arrantzaleen arrastoak omen daude Maineko irla batean
Arkeologo talde batek dio Estatu Batuetako lehen euskal kokalekua aurkitu duela. Maine estatuko irla batean dago, eta sorpresak gordetzen ditu.
2015/08/19 - 16:20
Tabakaleraren iraganari buruzko dokumentala prestatzen ari dira
Irailaren 11an inauguratuko da Donostiako Tabakalera. Hori dela eta, tabako fabrikaren iraganaz, orainaz eta geroaz mintzatuko den fikziozko dokumental bat ari dira prestatzen.
2015/07/20 - 22:47
Arrasateko Leize Txiki kobazuloan, duela 200 mila urteko aztarnak
Aranzadi elkartearen 20. kanpaina da aurtengoa, eta 20 ikasletik gora aritu dira kobazuloan lanean. Orain arte aztertu gabeko beste zulo bat eta material arkeologiko ugari aurkitu dute aurten.
2015/05/31 - 17:02
Arriaga antzokiak 125 urte. Historia eta etorkizuneko erronkak
Arriaga antzokiak 125 urte bete ditu, 1890. urteko maiatzaren 31n inauguratu zuten. Ekimen pribatua, milioi bat pezetako kostua izan zuen. Joakin De Ruboka arkitektoak eraikia. Andere Larrinaga, eta Joseba Agirreazkuenagak antzokiaren historia kontatu digute.
2015/05/08 - 16:39
I.Etxeberria: ''Larzabal euskal antzerkigilerik oparoena izan zen''
Ehun urte bete dira Piarres Larzabal antzerkigile eta euskaltzainaren jaiotzatik. Ziburun bere izena daraman kolegioan izan gara euskalzaleari buruz tesia egin du Ixabel Etxeberriarekin, Kirstiane Etxaluz Larzabalekin batera antzerkigintzan aritutakoarekin eta Pantxika Duperou Piarres Larzabal kolegioko zuzendariarekin.
2015/05/02 - 16:30
Antzina bezala, almadiak Ezka ibaitik behera ikusi ditugu
Burgin, urtero, udaberria heltzean egiten den ospakizuna da. Almadiazainen ogibide zaharra oroitzen dute honela.
2015/04/30 - 10:35
Islandian euskaldunak hiltzea baimentzen zuen legea, bertan behera
Ekaitz batek, euskaldunen ontziak apurtu, eta Islandian geratu ostean, tira birak izan zituzten hango biztanleekin. Horrek ekarri zuen ezohiko baimen hori.
2015/04/28 - 13:13
400 urteren ostean, euskal herritarrak hiltzea debekatu dute Islandian
Duela 400 urte onartutako lege batek West Fjords eskualdean zegoen edozein euskal herritar hiltzea baimentzen zuen.
2015/04/23 - 13:31
Lorca 'homosexual eta masoia' izatearren hil zutela jaso zuen Poliziak
Granadako Polizia Agintaritzak 1965eko txosten batean adierazi zuenez, poeta “bertako indarrek Gobernu Zibiletik atera zuten, eta tiroz hila izan zen, aitortu eta gero”.