Lorca 'homosexual eta masoia' izatearren hil zutela jaso zuen Poliziak
Poliziaren Granadako Goi Agintaritzaren 1965eko txosten batek erakusten duenez, Federico Garcia Lorca beste lagun batekin batera hil zuten, Viznar herritik gertu. Poeta fusilatu eta ia 30 urtera idatzitako testuan esaten denez, poeta “sozialista eta masoia” zen, eta “praktika homosexualak” izan zituen.
Ser irrati kateak eta eldiario.es-ek argitaratu duten dokumentua Agintaritza horretako gizarte ikerketako hirugarren lurralde brigadak idatzi zuen, "Granadan, 1965eko uztailaren 9an", goiburuak dioenez, eta izenburuan hau irakur daiteke: “Federico Garcia Lorca poetaren aurrekariak”.
Dokumentuak hau ere esaten du: “Lorca masoia zen, ALHAMBRA logiakoa, eta HOMERO izen sinbolikoa hartu zuen bertan, baina ez da jakina zein maila hartu zuen erakundean”.
Poeta “sozialistatzat hartua” zegoela ere badio testuak, “haren adierazpenen nolakotasunagatik eta Fernando de los Riosekin eta joera politiko bereko beste ugazaba batzuekin duen lotura estuagatik”.
Halaber, honela jarraitzen du argitara ateratako polizia txostenak: “Praktika homosexualak izatea egotzi diote, eta hitzetik hortzera ibili zen aberrazio hori, baina ez dago ezein kasu konkreturen aurrekaririk, egia esan”.
Dokumentuaren arabera, Rosales anaien etxean atxilotu zuten Lorca, han ezkutatu baitzen, eta operazioan “Milizien eta Eraso Guardien parte-hartze nabarmena” izan zen, ingurua ixteko.
"Tiroz hila izan zen"
Fusilamenduari dagokion zatia honela kontatzen du idatziak: “Bertako indarrek Gobernu Zibiletik atera zuten, eta Viznar (Granada) udalerrira eraman zuten, autoz, ‘Fuente Grande’ esaten dioten tokiaren ingurura, atxilo hartutako beste gizon batekin batera, eta tiroz hil zuten, aitortu eta gero”.
“Bertan eman zioten lur, oso sakonera txikian, ‘Fuente Grande’ delako horretatik eskuinera, bi kilometro ingurura dagoen sakan batean, aurkitzeko oso zaila den toki batean”, ere argitzen du txostenak.
Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak azaldu duenez, ez du dokumentu horren berri, baina bila ari da, hedabideetan azkenaldian argitaratutakoaren kariaz.
“Asmo txarreko zehaztugabetasun eta akatsak”
Miguel Caballero ikertzaileak esan duenez, polizia txostenek “nahasmendua” gehitzen die, nahita, poetaren heritozaren nondik norakoei. Memoria Historikorako Elkartea, gainera, ikuspegi horrekin bat dator, eta “akats argiak” igarri ditu idatzian.
“Las trece últimas horas en la vida de Garcia Lorca” liburuaren egilearen iritziz, 1965eko txostenak “balio historiko nabarmena” du, baina “zehaztugabetasun eta akatsak” ditu, haren ustez, “nahita” egindakoak.
“Txosten zehaztugabea egin dute, beren jarduna zuritzeko”, esan du Caballerok, eta idatziaren atzean Julian Fernandez Amigo, 1965ean inspektore buru zen agentea, dagoela uste du.
Memoria Historikorako Elkarteak zalantza jarri du dokumentuaren “zehaztasun historiografikoa”, eta 1965eko txostena osatzen duen dokumenturik badagoen galdetu du, kontsultatu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.