Historia
2018/07/22 - 16:16
Arrasateko Lezetxiki kobazuloan bisita gidatuak egin ahal izango dira
Denera, 55.000 objektu aurkitu izan dituzte ikerlariek. Gehienbat hezurrak, baina baita maskorrak eta moluskuak ere.
2018/07/19 - 22:33
30 urte bete dira Urola eta Deba ibaiek gainezka egin zutenetik
Kalte material handiak izan ziren eta 15 pertsona hil ziren, gehienak Elgoibarren, euren autoetan harrapatuta. Urretxun familia bereko 3 lagun hil ziren.
2018/06/21 - 17:06
EAEko ikasleek ETAren historia ikasiko dute Historia irakasgaian
Horretarako, "herenegun!" unitate didaktikoa erabiliko dute eta Memoria Hurbila (1960-2018) izenez ezagutzen denari dagokion aldiari helduko diote.
2018/06/14 - 17:03
Iruña-Veleiako grafitoak berriro aztertzeko sinadurak biltzen ari dira
Iruña-Veleia Argitu plataformak dagoeneko 140 atxikimendu dituen manifestu bat argitaratu du. Kultura eta gizarte arloko ordezkarienak dira, gehienak euskal herritarrenak.
2018/06/13 - 19:02
Atxurra leize-zuloa labar-arte galeria eta tailerra izan zen
Haitzuloaren interes arkeologikoa 2015eko irailean baieztatu zuten Diego Garatek eta Iñaki Intxaurbek, sarrera nagusitik 235 metrora animalien grabatuak aurkitu zituztenean.
2018/05/19 - 22:54
Gerra Karlistaren 1835eko setioa antzeztu dute Ordizian
Herritar liberalak ez ziren kikildu. 600 fusilen eta kainoi baten laguntzaz lehen erasoari eutsi zioten hala moduz.
2018/05/09 - 18:24
7 urte eta erdiko zigorra eskatu dute Iruña-Veleia aztarnategiko buru ohiarentzat
Aztarnategiko piezak faltsutzeagatik, ondarearen kontrako kalteak eta iruzurra leporatzen diete Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Cerdan auzipetuei.
2018/05/07 - 22:18
Tutankamonek ez du sekretu gehiagorik ezkutatzen
Ume erregearen hilobi ospetsuaren atzean ganbera sekreturik ez dagoela ondorioztatu dute ikertzaileek, hiru urteko zurrumurruak gezurtatuz.
2018/04/24 - 18:57
Elikagaien kontserbazioa neandertalek garatu zutela ondorioztatu dute zientzialariek
Haragia eguzkitan lehortuz edo ketuz kontserbatzen zutela adierazi dute EHUko euskal ikertzaileek, eta horretarako, animaliaren hanketatik tirak ateratzen zituzten.
2018/04/22 - 15:40
Gasteizko gaztetxearen 30. urteurrena: anekdotaz jositako ibilbidea
Gazte Asanbladak elizaren eraikin abandonatu bat okupatzea erabaki zuen. Orduko gazte belaunaldi horrek gurasoen gizarte zaharkituarekin hautsi nahi zuen.
2018/04/16 - 20:37
113 labar-grabatu aurkitu dituzte Berriatuko Atxurra haitzuloan
Diego Garate arkeologoak azpimarratu duenez, Atxurra leize-zuloa labar-artearen museoa eta artisten tailerra da aldi berean.
2018/04/16 - 18:35
113 animalia irudi aurkitu dituzte jada Berriatuko Atxurra kobazuloan
Marrazkiok egiteko erabilitako tresnak eta argiztatzeko gailuak ere aurkitu dituzte Euskal Herrian Paleolito garaiko irudi gehien dituen haitzuloan.
2018/04/12 - 17:14
Eusko Ikaskuntzak Euskadiko Artxibo Historikoaren esku utzi du bere funtsen zati bat
2.000 kutxa bete material kontsultatu ahalko dituzte aurrerantzean historialari eta bestelako ikertzaileek Artxibo Historikoan, Bilboko Maria Diaz Harokoa kalean.
2018/04/01 - 15:15
Aberri Egunaren jatorria eta ospakizuna, gaur arte
Bilbon ospatu zen lehen aldiz 1932an. Debekatu egin zuten frankismo garaian eta ezkutuan ospatzen hasi ziren berriz 1964an. 1979koa izan zen alderdi abertzaleek batera egin zuten azkena.
2018/03/13 - 17:11
Euskaldunak eta Estatu Batuetako Independentziaren Gerra, Untzi Museoan
Aspaldiko harreman komertzial sarea aprobetxatuta, euskal merkatariek armak eta abarrak bidaltzen zizkieten Ameriketako kolonoei kontrabandoan. Honelako istorio bitxiak ezagutu daitezke erakusketan
2018/03/10 - 14:59
Erorien monumentu frankistarekin zer egin eztabaidatzen ari dira Iruñean
Jardunaldian nazioarteko sei aditu izan dira: arkitektoak, legelariak, artistak eta memoria historikoan jakitunak. Eraikina eraitsi, eraldatu… Eztabaida mahai gainean dago.
2018/02/19 - 17:54
Gasteizko Udalak lau “memoriagune” jarriko ditu
Otsailaren 19an hasiko dira seinaleak jartzen, frankismoak hiriburuan eragindako biktimei aintzatespena, elkartasuna eta maitasuna adierazteko
2018/02/18 - 21:07
Txitxa, edari zeremoniala izandakoa, modan jarri da Bogotan
Lehendabiziko europarrak heldu aurretik jatorrizko herrien edari zeremoniala zen. Jon Artanok kontatuko digu edabe honen biziraupen historia.
2018/02/15 - 09:35
Espainiar gripearen, munduko azken izurrite handiaren, mendeurrena
1918ko udaberrian agertu zen gizateria astindu zuen azken izurrite handia. Munduan 40-50 miloi pertsona artean hil zituen; Euskal Herrian soilik, 15 mila pertsona hil zituela uste da.
2018/02/08 - 13:46
Legebiltzarrak frankismoaren biktimak erreparatzeko legea tramitatzea arbuiatu du
Proposamenak EAJren, PSE-EEren eta PPren botoak izan ditu aurka; ekimenaren bultzatzailea zen EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, aldiz, aldeko botoa eman dute.