Historia
2019/03/06 - 16:41
Egitura 'bereziko' harrespila bat aurkitu dute Jaizkibelen
Duela 2.000 eta 3.000 urte arteko monumentu megalitikoa da, Aranzadiren arabera, eta hilobi gisa erabili zuten.
2019/03/06 - 15:04
Aranzadiko arkeologoek Jaizkibel V chomelechean egitura berezia aurkitu dute
Urtebeteko indusketan Aranzadiko arkeologogoek Jaizkibel V izenekoan, itsasotik gertu ,Brontze Aroko hilobi gisa erabiltzen zuten egituran, duela 2.000-3.000 arkitektonikoki berezia topatu dute.
2019/02/13 - 11:51
Munduko ogirik zaharrena aurkitu duen ikerlariak Marie Sklodowska-Curie beka jaso du
Amaia Herranzek ikaztutako ogi baten hondarrak aurkitu ditu Jordaniako aztarnategi batean. Europar Batasunak eskainitako laguntzari esker, bi urtez jarraitu ahalko du ikertzen.
2019/01/11 - 14:59
Gaur 40 urte despenalizatu zen homosexualitatea
Lehen garaipentzat dute lorpen hura eta urrats asko egin arren, oraindik asko dagoela egiteke esan digute une hura gertutik bizi izan zuetenek.
2018/12/17 - 20:40
Erdi Aroko Soraluze gaurkotzeko lana
XV. mendeko Soraluze nolakoa zen ezagutarazi du Jabier Elorza historialariak mapa toponomiko eta geografiko baten bidez. 'Mezularia' saioko ''Tokikom'' atalean eman du horren berri.
2018/11/25 - 08:20
Zer istorio dago azaroaren 25aren atzean?
Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean egiten da, Dominikar Errepublikako Mirabal ahizpek Trujilloren diktaduraren aurkako egin zuten borrokaren omenez.
2018/11/24 - 21:50
Elegante Eguna hartu du Ormaiztegik larunbat honetan
Euskal Herriko XIX. mendeko historia ezagutzera ematea du helburu ekimen horrek. Hori dela eta, jantzi dotoreak janzten dituzte auzokideek, garai hartako burguesak izango balira.
2018/11/17 - 19:16
Performancea egin dute Guggenheimen, 'Iruña-Veleiako injustizia judiziala' salatzeko
10 urte beteko dira astelehen honetan, Lurme enpresari iruzurra egitea leporatu, eta indusketatik bota zutela. Laster bi arduradun epaituko dituzte.
2018/11/09 - 14:08
'Herenegun'-i egindako kritikekin 'urrunegi' joan izana egotzi dio Urkulluk PPri
Lehendakariak Borja Semperri erantzun dio Eusko Legebitzarrean, PPk Eusko Jaurlaritzaren material didaktikoa berriro kritikatu eta gero.
2018/10/17 - 20:32
XVI. mendeko bost ontzi handi topatu dituzte Donostiako Alde Zaharrean
San Lorenzo kaleko eraikin batean aurkitu dituzte, igogailua jartzeko lanetan, etxeko ataria zulatu dutenean. Baleen koipea gordetzeko erabiltzen zituzten ontziak.
2018/09/25 - 11:19
Naval euskal ontzigintzaren giltzarri izan da 1909tik
Egun, 174 langile finko ditu eta 1.600 inguru azpikontratatuta. Eskualdeko biztanleak kezkatuta daude ontziolaren etorkizunarekin; langabezia altua dute eta itxierak ondorio larriak eragingo lituzke.
2018/09/21 - 13:45
Dickinsonia, Lurreko inoizko animalia zaharrena
Duela 558 milioi urte inguru bizi izan zen. 1,4 metro luze zen eta forma obalatua zuen.
2018/09/01 - 16:20
1813ko abuztuaren 31ko setioa gogoratu dute Donostian
Urtero bezala, kalea ilunetan utzi eta kandelak piztu dituzte baina, aurten, horrenbeste mugikorrekin, ezin iluntasunik lortu.
2018/08/29 - 13:14
Erorien Haranean museo bat egiteari uko egin dio Sanchezek
"Ezin da adiskidetzeko lekua izan; atsedenlekua izan behar da, borrokaldiaren eta frankismoaren biktimentzako hilerri zibila", esan du Espainiako Gobernuaren presidenteak.
2018/08/26 - 13:20
35 urte bete dira Euskal Herriko uholderik larrienak izan zirenetik
1983ko abuztuaren 26an, metro karratuko 600 litro erori ziren toki askotan, eta ez zen denbora asko behar izan ehunka herri urpean geratzeko. 34-43 hildako izan ziren garai hartako prentsaren arabera.
2018/08/06 - 16:11
Nekazaritzaren historia aldatu dezaketen ogi apurrak, Jordanian
Amaia Arranz Otaegi tolosarrak 14.000 urte inguru dituzten ogi apurrak aurkitu ditu Jordanian. Orain, ogia erreproduzitzeko lanak egiteko asmoa du.
2018/07/22 - 16:16
Arrasateko Lezetxiki kobazuloan bisita gidatuak egin ahal izango dira
Denera, 55.000 objektu aurkitu izan dituzte ikerlariek. Gehienbat hezurrak, baina baita maskorrak eta moluskuak ere.
2018/07/19 - 22:33
30 urte bete dira Urola eta Deba ibaiek gainezka egin zutenetik
Kalte material handiak izan ziren eta 15 pertsona hil ziren, gehienak Elgoibarren, euren autoetan harrapatuta. Urretxun familia bereko 3 lagun hil ziren.
2018/06/21 - 17:06
EAEko ikasleek ETAren historia ikasiko dute Historia irakasgaian
Horretarako, "herenegun!" unitate didaktikoa erabiliko dute eta Memoria Hurbila (1960-2018) izenez ezagutzen denari dagokion aldiari helduko diote.
2018/06/14 - 17:03
Iruña-Veleiako grafitoak berriro aztertzeko sinadurak biltzen ari dira
Iruña-Veleia Argitu plataformak dagoeneko 140 atxikimendu dituen manifestu bat argitaratu du. Kultura eta gizarte arloko ordezkarienak dira, gehienak euskal herritarrenak.