Caballero: 'Ikerketari eragiten dioten murrizketen aurrean erantzun beharko genuke'
Bederatzi urteren ostean, 'La Mecánica del Caracol' saioak 2.002. emisioa ospatuko du apirilaren 4an, osteguna, EHUren Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera.
Juan Ignacio Perez Iglesias, Raul Ibañez, Santiago Perez Hoyos, Manu Hernandez eta Amanda Sierra kolaboratzaileak Eva Caballerorekin batera izango dira Bilbon, Bizkaia Aretoko Arriaga entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea, 3), publikoaren aurrean irratsaio berezia egiteko. Hernandezek, gainera, esperimentu bat egingo du entzuleen aurrean. Saiora joateko gonbidapena eskuratzeko, lamecanicadelcaracol@eitb.eus helbidera idatzi behar da.
Radio Euskadiko saioak bost ordu eskaintzen die astero zientziari, teknologiari eta historiari. Ordutegi duina du saioak, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:00ak arte, jende askori heltzeko modukoa, eta goizaldean berriz ematen dute. Eva Caballerok zuzentzen du.
Guztian dago zientzia, baina ez al diogu bizkarra ematen?
Oraindik ezjakintasun dezente dago. Gizartearen kultura zientifikoa ez da bereziki altua. Izan ere, zientziaren pertzepzio sozialari buruzko inkestak egiten direnean, heren batek interes "gutxi" edo "bat ere ez" duela ikusten dugu. Horien artean, askok diote ezagutzen ez dutelako dela. Jakin-mina piztu eta jendea prestatuago egotea eta kultura zientifiko handiagoa izatea lortzen baduzu, zientziak eta teknologiak dakartzaten onurak hobeto ulertzea eta baloratzea ere lortzen duzu. Teknologiaren mendeko gizarte batean bizi gara, baina ez ditugu bere funtzionamenduaren oinarriak eta dituzten ondorioak ulertzen. Deskonexio hori murriztea garrantzitsua da.
Bestalde, gizarteak ikerketan inbertitzeak duen garrantzia ikustea ere inportantea da. Espazio-ikerketaz hitz egiten dugunean, entzule batzuek galdetzen dute zergatik inbertitzen den hainbeste diru Martera joan edo ilargian ura dagoen jakiten saiatu nahian… Hautemangarriagoak diren gauzetan inbertitzea hobe litzatekeela uste dute. Hala ere, gaur egun erabiltzen ditugun garapen teknologiko asko espazioaren ikerketatik datoz; mikrouhin-labeak eta eskanerrak, adibidez. Oso teorikoak diren garapenek ere lortzen dute, noizbait, osasunean edo teknologian ezartzea.
Horrela, ikertzaileen lanera hurbildu zarete, inbertsioak oso momentu txarra igaro duenean.
Gizarte honek erreakzionatu beharko luke ikerketari eragiten dieten murrizketen aurrean. Espainian, krisiaren garaian, laborategi eta ikerketa talde asko desegin ziren dirurik ez izateagatik, eta horrek aurrerapen zientifikoetan urte batzuk atzera egitea ekarri zuen. Euskadin egoera hobean gaude. Krisiaren ekaitzetik asko hobeto atera ginen, baina ezin gara erlaxatu. Ulertu behar dugu ikerketa zientifiko eta teknologikorik gabeko herrialde batean garapena eta lehiakortasuna murriztu egiten direla, eta horrek galera ekonomikoak dakartza. Badirudi zenbait buruzagi espainiarrek ez dutela ulertu. Estutasun larriak igaro dituzte zientzialariek; batez ere, hemen trebatu diren eta atzerrira joan behar izan duten ikertzaile gazteek. Kostatuko zaigu horiek itzultzea.
Zientzialariek laborategietan zer egiten duten azaltzeak ez du balio soilik zein aurrerapen izan diren ulertarazteko, beren lana zein zaila den erakusteko ere balio du. Ez dago formula magikorik. Inbertitzea garrantzitsua da, prozesuek denbora eta lan pila bat behar dutelako.
Bakarrik zuzentzen duzu saioa, baina profesional asko dituzu inguruan.
Bakarrik egiten dut saioa, baina saioa aurrera ateratzeko oinarrizkoak diren kolaboratzaileak ditut nirekin. Kalitatezko pertsonak dira. Ezagutza jendarteratzeko gaitasuna dute, eta atzerriko gaiak eta publikazioak komentatzea ahalbidetzen didate.
Juan Ignacio Perez Iglesias, UPV/EHUko Fisiologia irakaslea
Raul Ibañez, UPV/EHUko Matematika irakaslea
Marta Macho, UPV/EHUko Matematika irakaslea eta Mujeres con Ciencia blogaren arduraduna
Santiago Perez Hoyos, UPV/EHU Ingeniaritza Eskolan irakaslea
Antonio Aretxabala, geologoa eta Zaragozako Unibertsitateko irakasle kolaboratzailea
Manu Hernandez, Peñascal Kooperatibako irakaslea eta irratsaioko esperimentuen arduraduna
Javier Novo, Nafarroako Unibertsitateko Genetika irakaslea
Esteban Esteban, Durangoko Astronomia Ikasgelako arduraduna
Amanda Sierra, Achucarro Neurozientzien Ikerketarako Euskal Zentroko ikertzailea
Adrian Hugo Llorente, Medikuntza Historiaren Museoko ikertzailea
Idoia Mujika, Materialen Fisika Zentroko (UPV/EHU-CSIC) dibulgatzailea
Oskar Gonzalez, Kimika eta Arte Ederretako irakaslea
Blanca Martinez, Aranzadiko geologoa
Maeia Josw Noain, Oiasso Museoko arkeologoa eta ekintzen arduraduna
Guillermo Quindos, UPV/EHUko Mikrobiologia katedraduna
Maite Pelayo, Silestone Fundazioko elikadura-segurtasunean aditua
Javier Barriga, IK4 Teknikerreko ikertzailea
Onintze Salazar, Euskalmeteko meteorologoa
2.000 saio bete dituzu. Zaila ote da hainbeste denbora mantentzea hain aldakorra den hedabideen munduan?
Irratian, zorionez, ez gaude audientziaren menpe mantentzeko. Radio Euskadi bezalako irrati publiko batean, saio hau zerbitzu publiko bat da, 'Norteko Ferrokarrila' (Euskadi Irratia) eta 'Teknopolis' (ETB) bezala. EiTBk zientziaren dibulgazioaren alde egiten duen apustua da.
Nolakoa da 'La Mecánica del Caracol'en entzulea?
Denetarik dago. Radio Euskadi pizten duten eta harrapatuta geratzen diren entzuleak daude, besteak beste, osasunarekin edo nutrizioarekin lotutako gaiak interesgarriak iruditzen zaizkielako, eta saioa nahita bilatzen dutenak daude. Batzuek ezin dute ohiko emisioaren bidez entzun, eta podcastean bilatzen gaituzte. Gai zehatzetan edo, orokorrean, dibulgazio zientifikoan interesatuta daude. Ohiko emisioaren bitartez inoiz iritsi ezineko entzuleengana heldu gara Interneti esker.
Nola aldatu da irratsaioa denbora honetan? Eta etorkizunean, nolakoa izango da?
Hasieran, nire ideia kuriositatea pizten zituzten gaiak jorratzea zen, edozein gairi buruz ikasteko. Denborarekin, gero eta interes handiagoa izan nuen zientzian eta teknologian, eta gai askori buruzko saioa zena dibulgazio zientifikoaren gaineko irratsaioa bilakatu zen. Etorkizunean, bide beretik jarraitzea nahiko nuke.
Gaurkotasunean gai zailak eta gogorrak daudenean, gaur egun politikoa nola dagoen ikusita… Pila bat pozten naiz zientzialariekin, ikertzaileekin eta unibertsitateko irakasleekin lan egiteaz. Zoragarriak dira, eta ez dizute arazorik ematen. Oso lan interesgarria daukate, eta, gainera, gogotsuak eta abegitsuak dira. Asko errazten didate lana.
Zure interesekoa izan daiteke
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.
Navatz, Usi eta Anotz hustu dituzte, Ezkarbarten piztu den baso-suteren ondorioz
SOS Nafarroak jakinarazi duenez, Atarrabiako kiroldegia ari dira egokitzen, etxetik atera dituzten herritarrak hartzeko. Zabaldutako informazioaren arabera, ez dago zauriturik.
Mattin Aiestaran:"Baskoiek, iberiarrek eta Erdi Aroko euskaldunek abar hitza konpartitzen zuten"
Javier Velaza katedradunak eta Mattin Aiestaran adituak Irulegiko indusketetan "abar" hitzaren aurkikuntzaren garrantzia azaldu dute. Hizkuntza iberikoak, baskoiak eta euskaraz zaharrak (Erdi Arokoak) hiztegia konpartitzen zutela ondorioztatu dute.
28 urteko gazte bat itota hil da Arga ibaian, Uharten
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripuz uretara erori eta Dorraburuko presaren inguruan desagertu da.
Uda honetan Euskadiko errepideetan saihestu beharreko puntu kritikoak
Irteera Operaziorako dispositibo berezia bihar, ostirala, jarriko da martxan 15:00etan, orduantxe espero baitira uda honetako lehen auto-ilarak errepideetan. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, nazioarteko 2,27 milioi ibilgailuk zeharkatuko dute erkidegoa uda honetan, hau da, iaz baino % 6 gehiagok.
Nola baloratuko da euskararen ezagutza enplegu publikoan lege berriarekin?
Eusko Legebiltzarrak onartutako lege-aldaketak aukera emango du euskararen ezagutza lanpostua eskuratu ondoren egiaztatzeko, eta sistema berri bat ezarriko du hizkuntzaren ezagutza eskatuko duten lanpostuen kopurua kalkulatzeko.
Lehen zenbaki baskonikoa aurkitu dute Irulegin, "abar", eta gaur egungo "hamar" zenbakiaren aurrekaria izan daiteke
Aranzadi Zientzia Elkarteak egin du aurkikuntza, Irulegiko baskoien kanpamenduan (Arangurengo ibarra, Nafarroa). "Abar" inskripzioa, Irulegiko eskua agertu zen etxebizitza bereko biltegi-ontzi batean aurkitu dute, eta hamar zenbakiari erreferentzia egiten diola uste dute.
Hamabost lagun atxilotu eta hamar emakume askatu dituzte Gipuzkoan, gizakien trafikoaren aurkako operazio batean
Atxilotuak 10 emakume eta bost gizon dira. "XXI. mendeko esklabotza da; emakumeen eta nesken trafikoak gizakion duintasunaren eta gizateriaren beraren aurka egiten baitu", azpimarratu du Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.
Bihartik aurrera, isunak jarriko dituzte Donostiako hondartzetan erretzeagatik
Donostian, ordenantzak debekatu egiten du tabakoa erretzea eta bozgorailuak entzungailurik gabe erabiltzea hiru hondartzetan, hau da, Kontxan, Ondarretan eta Zurriolan. Isunak mailakatuak dira: 100 eta 200 euro artekoak oharra jaso ondoren jokabidea zuzentzen bada, eta 500 eta 750 euro artekoak kasurik egiten ez den zein araua behin baino gehiagotan urratzen den kasuetan.