Historia
2019/09/07 - 19:34
330 urte bete ditu Baionako hilerri juduak
Baionako hilerri judua Europako bigarren handiena da. Ezezaguna da gehienentzat eta 330 urte bete berri ditu.
2019/09/01 - 19:22
Gaur 80 urte hasi zen II. Mundu Gerra
Gaur 80 urte bete dira II. Mundu gerra gertatu zenetik. Alemaniako presidenteak barkamena eskatu die Wielungo erasoaren biktimei Polonian antolatu duten ekitaldian.
2019/09/01 - 14:56
Donostiak 1813koan sufritutako setio eta suteak gogoratu ditu
Urte hartan gertatu zena errepikatuz gogoratu ditu Donostiak 1813an bizitako setio eta suteak. Eneko Goia Donostiako alkateak, gertaera ilun eta triste gisa gogoratu du gertaera historikoa.
2019/08/18 - 22:45
8 hilabeteko epea jarri dute adituek Tutankamonen sarkofagoa berritzeko
Erregeen haranetik Kairora eraman dute Tutankamonen sarkofagoa urtebetean irekiko den Egiptoko Museo Handian ikusgai izateko. Izan ere, bertan izango dira lehen aldiz, honen hiru sarkofagoak ikusgai.
2019/07/28 - 11:19
Andoaingo Sorabilla auzoko baserria, neskatoen erreformatorioa frankismo garaian
Gizartea bere nahietara moldatzeko neskatoen erreformatorio gisa erabili zuten baserria. Burdina ikertzaile taldea istorioa ikertzen ari da, testigantzak bildu eta istorioa ezagutzera emateko.
2019/07/19 - 11:36
1969ko uztailaren 20ean, gizakia Ilargira iritsi zen
Gaur duela 50 urte, gizona Ilargira iritsi zen lehen aldiz.
2019/07/17 - 13:11
Gizakia Ilargira eraman zuen Apolo 11 misioari buruzko bitxikeriak
Kronologia ikuspuntutik, astronautek ez zuten Ilargiaren azala uztailaren 20an zapaldu, besteak beste.
2019/07/16 - 17:15
Apolo 11 misioaren 50. urteurrenean, ilargi eklipse partziala
Afrikan, Europan, Asiako zenbait tokitan, Australian, eta Hegoaldeko Amerikan ikusi ahalko da eklipsea.
2019/07/07 - 17:19
130 urte atzera egin dute Muskizko Pobeña auzoan
Muskizko Pobeña auzoan, 130 urte atzera egin dute 'Pobeña 1890' ekimenean. Herriko zein inguruko 150 lagunek hartu dute parte; 20 gune prestatu dituzte eta sasoi hartako ezkontza bat ere izan dute.
2019/06/09 - 15:48
47 soldadu euskaldun izan ziren Normandiako lehorreratzean
Sancho de Beurko elkarteak egin duen ikerketa lanaren ondorioa da. Normandian izan gara euskal soldadu horien istorioen berri izateko.
2019/06/08 - 16:14
Duela 82 urte hildako gudari bat hilobitik atera dute Gamiz-Fikan
Hezurrez gain, munizioa eta gainean zeramatzan objektu batzuk agertu dira.
2019/06/07 - 11:47
Gertakizunak
Pekingo Tiananmengo plazan orain dela 30 urte gertatutakoa historia garaikidearen irudi bihurtu da zalantzarik gabe.
2019/06/06 - 23:10
Macronek, Trumpi: 'AEB besteen askatasunaren alde borrokatzen denean da handia'
Frantzia eta Estatu Batuetako presidenteek Normandiako Lehorreratzearen 75. urteurrena omendu dute, eta bi herrialdeen arteko aliantza berretsi dute.
2019/06/05 - 22:07
Normandiako lehorreratzean izan ziren beteranoak omendu dituzte Portsmouthen
Ostegun honetan 75 urte beteko ditu Normandiako lehorreratzeak. Bigarren Mundu Gerraren amaiera ekarri zuen operazio militarra izan zen.
2019/05/22 - 17:51
Duela 300 abandonatu zuten frantziskotarrek Izaro uhartea
Konbetuaren arrastoak gelditzen dira oraindik. Desagertu baino lehen, adituek eskatu dute zutik dagoena zaintzeko.
2019/04/27 - 17:38
Charles Chaplin, berriro, Baigorrin
Basaizea elkarteak, Nafarroaren Egunaren bezperan, hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta tartean 'The Kid' filma emango dute. Chaplin hiru aldiz egon zen Baigorrin, Harry Abadia zinemagilearen etxean.
2019/04/23 - 14:00
II. Mundu Gerran japoniarrek urperatutako kargaontzi bat aurkitu dute Australian
SS Uron Crown kargaontzia Victoria hiritik 100 kilometrora aurkitu dute ur azpian. Itsaspeko japoniar baten erasoaren ondorioz urperatu zen ontzia.
2019/04/16 - 10:41
Notre Dame, Frantziako historiaren sinbolo
Katedralak 800 urte baino gehiago ditu, eta arte gotikoaren harribitxietako bat da. Urtero 13 milioi pertsonak egiten diote bisita.
2019/04/07 - 16:14
Frankismoak 13 kontzentrazio eremu izan zituen Hego Euskal Herrian
Horretako, zezen-plazak, unibertsitateak nahiz futbol estadioak erabiltzen zituzten. Urduñako kontzentrazio eremutik, esaterako, 50.000 pertsona baino gehiago igaro ziren.
2019/04/02 - 08:36
Caballero: 'Ikerketari eragiten dioten murrizketen aurrean erantzun beharko genuke'
Eva Caballerok Radio Euskadin zuzentzen duen 'La Mecánica del Caracol' zientzia, teknologia eta historiari buruzko saioak bere 2.002. saioa ospatuko du apirilaren 4an.