Munduko ogirik zaharrena aurkitu duen ikerlariak Marie Sklodowska-Curie beka jaso du
Amaia Arranz euskal arkeobotanikariak Europar Batasunak ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eskainitako Marie Sklodowska-Curie bakarkako beka jaso berri du, gizateriaren lehen ogi hondarrak ikertzen jarraitzeko.
Amaia Arranz Otaegui tolosarrak duela 14.400 urte egindako ogi baten hondarrak aurkitu ditu Jordaniako aztarnategi batean, ikazturik. Aurkikuntza horren arabera, Jordania ipar-ekialdean bizi ziren ehiztari-biltzaile taldeek gizateriaren lehen ogiak egin zituzten, nekazaritza bera asmatu baino 4.000 urte lehenago.
Arranz Kopenhageko Unibertsitatean ari da lanean, eta Londresko Unibertsitateko (UCL) eta Cambridge Unibertsitateko beste ikerlari batzuekin egin du aurkikuntza.
Twitter bidez zabaldutako mezuan, Arranz pozik agertu da bi urterako laguntza jaso baitu. "Bi ikerketa urte zoragarri ditut aurretik", esan du sare sozialean.
Ikerketa lana AEBko Proceedings of the National Academic Science (PNAS) aldizkari zientifiko ezagunak kaleratu du.

Jordaniako "Shubayqa 1" aztarnategia. Argazkia: Amaia Erranz
Gizateriaren lehen ogi hondarrak
Jordaniako "Shubayqa 1" aztarnategian ikaztutako 24 janari-hondar aurkitu eta aztertu ditu Arranzek. Ikerlanari esker ondorioztatu ahal izan dutenez, gure arbasoek garagarra, oloa eta espeltaren tankerakoak eho, bahetu eta oratu zituzten, gero ogia egin ahal izateko. Topatutako hondarrak Europan edota Turkian Neolito garaian atzemandako ogien oso antzekoak dira.
"Duela gutxira arte, arkeobotanikak haziak eta ikatzak ikertzen zituen, aztarnategietan zeuden janari-hondarrak kontuan hartu barik. Gure arbasoek zuten dietaren informazio zuzenagoa eman dezakete hondarrok eta diziplina erabat berria da", azaldu du Arranzek ETBko "Teknopolis" saioan.
Arranzen hitzetan, tankerako hondarrak "atzematea ez da erraza, forma bakoak eta itsusiak direlako. Aditu ez den norbaitek simaurrarekin, tuberkuluekin edo egoera txarrean dagoen ikatzarekin nahas ditzake".
Euskal ikerlariak aitortu zuenez hasieran ez zen aurkikuntzaz jabetu. Atzemandakoa Lara Gonzalez Carretero lankide eta ikerketaren egilekidearekin partekatzean konturatu omen zen: "Hondarrak mahai gainean ikustean, Turkiako Catalhuyuk Neolitoko aztarnategian topatutako ogi hondarren antz handia zutela esan zidan Larak. Ziplo jausi ginen ia".

Arranzek topatutako ogi hondarrak eskaneatuta. Argazkia: Amaia Erranz
"Pentsa liteke pita motako ogia egin zutela", argitu du ikerlariak. Horren hitzetan, gaur egun "oinarrizko elikagaia" bada ere, garai hartan ogia ez zen "eguneroko jaki". Nabarmendu duenez, nekazaritzaren asmakizunarekin eta zerealen etxekotzearekin egin zen "ohiko".
Orain, bi urtez ikerketa lanekin jarraitu ahal izango du Marie Sklodowska-Curie bakarkako bekari esker.
Zure interesekoa izan daiteke
Palestinarekin Elkartasuna taldeko aktibistak identifikatu dituzte, CAFen Beasaingo lantegirako sarbidea oztopatzeagatik
Protesta modu baketsuan egin dute CAFen fabrikara sartzeko zubian. 30 bat gaztek eserialdia egin dute, eta ibilgailuei bidea moztu diete. Ondorioz, identifikatu egin dituzte, baina ez dute inor atxilotu.
1.500 dronek Bilboko zerua argiztatu dute, Iberdrolaren 125. urteurrena ospatzeko
Jende askok gozatu du Iberdrolaren urteurren berezirako berariaz diseinatu duten eta musika eta efektu bisualak izan dituen ikuskizunaz. Guztira 1.500 dronek argiztatu dute Bilboko zerua.
Euskararen alde, Iruñeko kaleak beteko ditu gaur Kontseiluak
Hiru zutabek hiriko hainbat tokitatik abiatuko dira, errebindikazioa, kultura eta ospakizuna uztartuko dituen mobilizazioan. Ekimenak euskararen babes soziala ikusaraztea eta hizkuntza eskubideen arloan aurrerapauso berriak eskatzea du helburu.
EHUren festa erraldoia
Ikasketak amaitzen dituzten 4.000 ikasle inguru elkartu dira EHUko graduazio ekitaldi handian. Nøgen, Janus Lester, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu dira oholtza gainean. EHUk txapela eman die graduatuei, birretak eman beharrean.
Errenteriako abusu kasuen erabilera politikoa salatu du Asanblada Feministak
Oreretako Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu du ostiral arratsalde honetarako, azken hilabetean ezagutu diren bi sexu-abusu kasuen instrumentalizazioa salatzeko. Udalak egindako kudeaketa eskertu dute, eta salatu dute legelari, kazetari eta alderdi politiko batzuek etekin politikoa bilatzeko erabili dituztela kasu horiek.
Tenperatura altuen aurrean babesteko deia egin du Bilboko Udalak, eta 6 hondartza berde atondu ditu
Asteburu honetako bero boladaren aurrean, Udalak gogorarazi du 134 aterpe klimatiko dituela, eta biztanleen % 96k etxetik 300 metro baino gutxiagora dutela horietakoren bat.
Desobedientziarekin erantzun diote Seaskako ikasleek baxoko matematika azterketari
Hego Euskal Herrian selektibitatea amaitu ostean, gaur abiatu da Ipar Euskal Herrian baxoa. Seaskako ikasleek desobedientzia ekintza egin dute, eta ofizialki frantsesez egin behar duten matematikako azterketa euskaraz egin dute. Baxoa osorik euskaraz egin ahal izatea eskatzeko elkarretaratzea egin dute.
Borondatezko abortuak Osakidetzan egiteko proiektu pilotu bat abiatuko du urrian Eusko Jaurlaritzak
Gaur egun, osasun arrazoiengatik egiten diren abortuez bakarrik arduratzen da Osakidetza, eta zentro pribatuetara bideratzen ditu beren borondatez haurdunaldia eten nahi duten emakumeak.
Trafiko murrizketa handiak izango dira Bilbon EHUren graduazio ekitaldiak eta Iberdrolaren urteurrenak eraginda
Murrizketa handienak 20:00etatik aurrera izango dira, orduan hainbat kale eta Salbeko eta Deustuko zubiak itxiko baitituzte.
EHUk graduazio ekitaldi handia egingo du gaur San Mamesen
Lehen aldiz, Euskal Herriko unibertsitate publikoan ikasketak amaitzen dituzten gradu eta graduondoko azken urteko 4.000 ikasle baino gehiago bilduko dira ekitaldi bakarrean. Jaia 18:30ean hasiko da, eta, besteak beste, Nogen eta Janus Lester taldeak eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak arituko dira bertan.