Hezkuntza-ekimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ikasleek ETAren historia ikasiko dute Historia irakasgaian

Horretarako, "herenegun!" unitate didaktikoa erabiliko dute eta Memoria Hurbila (1960-2018) izenez ezagutzen denari dagokion aldiari helduko diote.
Presentación de la unidad didáctica "herenegun!". Foto: EFE.
Presentación de la unidad didáctica "herenegun!". Foto: EFE.

Eusko Jaurlaritzak "herenegun!" hezkuntza programa aurkeztu du, Euskadiren memoria hurbilaren ingurukoa. Ondorioz, EAEko ikasleek 2018-2019 ikasturtean ETAren historia ikasiko dute Historia irakasgaian.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarako idazkari nagusiak datorren ikasturtean martxan jarriko den hezkuntza-ekimena aurkeztu dute Gasteizen, gaur (osteguna) goizean.

Ekimenaren helburu nagusia da ikasleek Euskadiren historia hurbilean bereziki asaldatua eta bortitza izan den aldia ulertu ahal izatea. Horretarako, "herenegun!" unitate didaktikoa erabiliko dute eta Memoria Hurbila (1960-2018) izenez ezagutzen denari dagokion aldiari helduko diote.

Era berean, baliabideak eskaini nahi ditu ikasleek beren buruari galdetu eta erantzun ahal izateko nola eta zergatik gertatu ziren iraganeko gertakariak eta nolako eragina duten orainean.

2018-2019 ikasturtean, ekimenaren sustatzaileen artean koordinatuta, martxan jarriko da esperientzia pilotu bat 8 bat ikastetxe publiko zein itunpekotan. Proba-fase horren ostean, ebaluatu eta gainerako ikastetxeetara zabalduko dute, eta legegintzaldi hau amaitu aurretik "herenegun!" programa DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikastetxe guztiei eskaintzen saiatuko dira.

Datorren ikasturtetik aurrera ikasgeletara eramango den materiala hezkuntza-tresnak modu antolatuan sortzeko prozesuaren ondorio da.

2018-2019 ikasturtean, Hezkuntza Sailak eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak komunikabideei bidaliko dizkiete prestatutako material didaktikoen eta proben datuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X