Historia
2025/02/01 - 17:13
Duela 75 urteko Euskal Herriko soinu, kanta eta lekukotzak, Alan Lomax estatubatuarraren eskutik
Presoak, bertsolariak, kotoi biltzaileak eta txistulari bandak grabatu zituen, besteak beste. 50eko hamarkadan, Alan Lomax estatubatuarra munduan barrena ibili zen, grabagailua hartuta, bazterretako ahots eta kultur adierazpenak grabatzen. Horietako batzuk entzun ditugu Juan Aldaz soziologoarekin
2025/01/18 - 17:37
Espirituen laguntzaz margotzen zuen emakume aitzindaria
Espiritismo saioetan bere baitan sartzen ziren espirituen bitartez hasi zen Hilma Af Klint arte abstraktua egiten. Margolari suediarra izan zen mota horretako koadroak egiten lehena, Kandinski bera baino lehen. Dena den, inork gutxik ezagautu du orain arte. Juan Aldaz soziologoak ezagutarazi digu
2025/01/17 - 21:55
Ponpeian inoiz agertu den gune termalik handiena aurkitu dute
Bankete-areto baten ondoan dago gunea, eta Ponpeiako Regio IX eremuko 10. uharteko indusketetan agertu da. Honek, duela bi mila urte bertan bizi zirenen oparotasuna eta ugaritasuna erakusten du.
2025/01/11 - 17:45
Milaka lagunek bisitatu dute Nafarroako Museoa Irulegiko eskua ikusgai dagoenetik
Irulegiko eskuaren aurkikuntza historikoa izan zen duela bi urte. Duela hiru astetik Nafarroako Museoan dago ikusgai, Loizuko gizonarekin batera, eta ordutik biderkatu egin dira bisitak. 4.500 lagun igaro dira jada Iruñeko alde zaharrean dagoen museotik. Doakoa da bisita.
2024/12/01 - 13:53
Lur Barnea, musikaren bidez Euskal Herriko historia kontatzen duen taldea
Aingeru Gorrotxategi Lur Barnea taldeko abeslaria da. Musika historikoa egiten dute; Euskal Herriko pasarteak kontatzen dituzte abestien bidez. Bi lagunek osatzen dute taldea; Eneko albokariak eta Aingeru gitarra-joleak.
2024/11/15 - 23:41
Celeste Caeiro hil da, Portugalgo iraultzari krabelinekin izena eman zion emakumea
Caeiro, Alderdi Komunistako militantea, 91 urte zituela zendu da. Bere ekintzak indarkeriarik gabeko iraultza bati eman zion izena.
2024/10/21 - 19:50
Isabel Mellén Artearen historialariak eliza erromanikoetako sexu-irudikapenei buruz dugun ideia deseraiki du
'El sexo en el románico' liburuan azaltzen duenez, nobleziarennagusitasuna eta boterea erakusten dute irudiek.
2024/10/21 - 18:41
'Ikae' edo 'Igae': inskripzio paleohispaniko bat aurkitu dute Lantzeko meatze eremuan
Nafarroako Gobernuak uste du aurkitutako inskripzioak "baskonikoak" izan daitezkeela. Horrekin batera, halere, "garai hartako hizkuntzen errealitateari buruzko datu gutxi" daudela eta, "hipotesi" hori "zuhurtziaz" hartu behar dela ere esan du.
2024/10/13 - 16:45
Raffaella Carrá: ile-hori inozoa ala askatasunaren aldarrikatzailea?
Nork zegoen Raffaella Carrák telebistan erakusten zuen irudiaren atzean? Nolako bizitza izan zuen? Zer aldarrikatu zuen? Juan Aldaz soziologoak eman dizkigu erantzunak
2024/10/06 - 17:10
Alain Vigneau, clown terapeuta
2024/09/12 - 22:40
Amonite erraldoi baten fosila aurkitu dute Langraiz Okan
87 milioi urte inguru ditu eta Arabako Natur Zientzien Museoan gorde eta aztertuko dute.
2024/09/08 - 21:47
Batasunaren Pribilegioaren ospakizunek hartu dute Iruñeko Alde Zaharra
Duela 601 urte Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin burguak batu eta gaur egungo Iruñea osatzeko baimena eman zien Karlos III.ak. Ez da festarik falta izan gaur. Buruhandi eta erraldoiak izan dira karriketan, eta Udalbatza galaz jantzita ikusteko aukera izan dute iruindarrek.
2024/07/17 - 09:38
Albiste izango dira: Lehendakariaren balantzea, Iruña-Veleiako aurkikuntza eta MCren batzar orokorra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/16 - 21:38
Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña-Veleiako aztarnategian, 5.000 ikusle inguru izan zituena
Arkikusen arabera, penintsulako iparraldeko erdialdean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke, Tarragona eta Kalahorrrakoen atzetik, eta jatorrizko trazadurari eutsiko liokeen bakarra, eraikin modernoek ezkutatzen ez dutelako.
2024/07/16 - 21:08
Iruña-Veleian aurkitutako zirku erromatarraren lehenengo irudiak erakutsi dituzte
Arkikus enpresak irudi hauek eskegi ditu X sare sozialean. Bihar, asteazkena, Arabako Foru Aldundiak xehetasun gehiago emango ditu.
2024/07/12 - 15:18
Ikurrina aurrenekoz eskegi zutenetik 130 urte beteko dira igandean
1894ko uztailaren 14an eskegi zuzten ikurrina lehen aldiz Bilboko Euzkeldun Batzokijaren balkoian. Luis eta Sabino Arana anaiek sortu zuten.
2024/06/18 - 14:07
Munduko ardorik zaharrena aurkitu dute, 2.000 urtetik gorakoa, Sevillako hilobi erromatar batean
Jatorrian ardo zuria bazen ere, denborarekin kolore gorrixka hartu du.
2024/06/15 - 17:55
K.o. I. mendeko aldare bat aurkitu dute Larunben, Larrahe jainko baskoiari eskainitakoa
Latinez idatzitako eta Valeria Vitellak sinatutako testu bat du aldareak. Erromatar garaian ere jainko indigena baskoiak gurtzen zituztela erakusten du piezak.
2024/06/15 - 15:18
Aldare baskoi erlijioso bat aurkitu dute Nafarroan, 20 mende baino gehiago dituena
Emakume batek, Valeria Vitellak, Larrahe jainkosa baskoiari egindako eskaintza du aldareak, latinez idatzita. 2022an aurkitu zuten, Doneztebeko Erdi Aroko monasterioaren indusketa arkeologikoetan.
2024/06/12 - 14:28
Duela 150.000 urteko giza arrastoak aurkitu dituzte Bizkaian
EHUko lantalde batek El Polvorín Karrantzako leizean aurkitutako giza hondar batzuk aztertu ditu, eta "Andere" izendatu duten emakume neandertal batenak izan litezkeela ondorioztatu du.