Historia
2023/08/31 - 07:00
Abuztuaren 31 Donostian: Zer ekartzen da gogora?
Abuztuaren 31 egun berezia da donostiarrentzat, eta urtero zenbait jarduera egiten dira egun osoan zehar. Baina, zer ekartzen da gogora? Zer gertatu zen Donostian abuztuaren 31 batean? Hona hemen erantzuna.
2023/08/26 - 17:55
Oriak, Urumeak, Urolak, Debak… Gipuzkoako ia erreka guztiek egin zuten gainezka
Gipuzkoan piztu ziren lehenik alarmak, bertan erori baitziren lehen euri jasa handiak. Bi egunean metro kuadroko 200 litrotik gora herri askotan. Gipuzkoan hildakorik egon ez bazen ere, sarraskia eskualdeetan zehar zabaldu zen, lurraldea gurutzatzen duten ibai arro gehienek gainezka egin ostean.
2023/08/26 - 16:46
Deia egunkarian argitaratu zen argazkiari esker jakin zuten uholdeetan desagertutako boluntarioak onik zeudela
Argazki honekin jakin zuen munduak Bermeotik abiatutako Gurutze Gorriko bost boluntarioak onik zeudela. Egun hartatik 40 urtera, protagonistei erakutsi diegu.
2023/08/19 - 23:23
Hondoratutako ontzien bitxikeriak, itsasoak gordetako sekretuak eta urpekarien esperientziak biltzea helburu
Duela 115 urte Bilbotik Lekeitiorako bidea hasi zuen San Antolin ontziak. Zoritxarrez, baina ez zen inoiz portura iritsi eta ez zen ontziaz ez bertan zihoazen bost lagunez ezer gehiago jakin. Orain, urpekari talde batek ontziaren istorioa kontatzea erabaki du, eta proiektu berri bat martxan jarri.
2023/08/18 - 16:50
Manso de Zuñiga jauntxoarena eta XVII. mendeko fraileenak izan daitezken gorpuak aurkitu dituzte Lekeition
Urteak daramatzate Lekeitioko Garraitz irlan auzolanean bertako altxorrak azaleratzen. Indusketa horietan aurkikuntza berezia egin dute: hiru gorpuzki aurkitu dituzte.
2023/08/02 - 17:05
Gizateriaren ondare diren 55 eremu daude arriskuan
1978an sortu zuen zerrenda UNESCOk, eta gaur egun mundu guztiko 55 gunek dute babes berezi hau. Jerusalemgo hiri zaharrak daramatza zerrendan urte gehien.
2023/07/31 - 17:47
Bilboko Burdin hesiaren gunerik garrantzitsuenean arkeologia indusketa lanak hasi dituzte gaur
Larrabetzuko Gaztelumendin hasi dituzte indusketak. 1937an Frankistek Bilbo bereganatzeko apurtu zuten lehen zatian, hain zuzen. Edestiaurre Arkeologia Elkarteak bost urte daramatza Burdin Hesia aztertzen.
2023/06/26 - 15:34
Gizakien eboluzio-ahaideek kanibalismoa praktikatzen zuten duela 1,45 milioi urte
Hori ondorioztatu duen ikerketa garai hartako hezur fosiletan aurkitutako kosketan oinarritzen da. Kanibalismoaren frogarik zaharrena izan liteke.
2023/06/25 - 18:26
200 aktorek baino gehiagok 1813ko Gasteizko Gudua berregin dute Iruña Okan
Napoleonen gariako arropez jantzita eta kanoi eta eskopeta hots artean ikusi ditugu soldaduak, erizainak edota Wellington dukea bera. Hark zuzendutako armada aliatuaren garaipenak Iberiar penintsulatik bota zuen Frantziakoa eta Napoleon Fernando VII.ari koroa itzultzera behartu.

2023/06/19 - 19:19
Aranzadik Irulegiko indusketa arkeologikoa jarri du martxan
Arangurengo Irulegi mendiko Burdin Aroko herrixkan egingo dute indusketa, eraikin oso bat induskatzeko eta herri horren okupazio faseen ikerketan sakontzeko.
2023/06/04 - 15:08
Fermin Leizaola etnografoak Euskal Herriko baserrietan bildutako landa-lanabesak Aldundiaren esku utzi ditu
Ez dira gutxi, 4.500 tresna guztira, eta Aranzadi Elkartearen laguntzarekin, katalogatzen ari dira orain, gero gordailura eramateko.

2023/05/28 - 09:00
Hanburgesa, duela 2.500 urte Hispaniako erromatarrek ere jaten zuten haragia
Almudena Villegas historialariaren ustez, duela 2.500 urte hanburgesak baziren salgai Hispanian. Dena dela, gaur ezagutzen dugun hanburgesaren ideia, berez, AEBetatik iritsi zitzaigun 1950ko hamarkadan.

2023/05/22 - 16:04
Kolonaurreko kulturako eliteko pertsonaia baten hilobia aurkitu dute Perun
Arkeologo talde batek duela 1.000 urte baino gehiagoko Chancay kulturako lider bat aurkitu du Lima iparraldean. Hobiak sei metroko sakonera eta zazpi metroko luzera eta zabalera ditu. Beste sei pertsonen gorpuzkiak eta garaiko ontziak ere aurkitu dituzte bertan.
2023/05/19 - 11:53
Musu erromantikoa duela 4.500 urte sortu zen eta hainbat gaixotasun hedatzea ahalbidetu zuen
'Science' aldizkariak argitaratutako artikulu zientifiko batek praktika horren ebidentzia orain arte uste zena baino 1.000 urte lehenago kokatu du, baina azpimarratu du seguruenik musuaren tradizioa zaharragoa dela. Halaber, nabarmendu du gaixotasunen transmisioan nahi gabeko eragina izan duela.
2023/05/14 - 16:00
Irungo alardeak lehen aldiz gizonezko kantinera bat izango du aurten
Antxon Jauregi izango da protagonista aurten Irungo alardean. Emakumez jantzita aterako den aurrena izango da, eta, dudarik gabe, historia egingo du herrian. Berarekin hitz egin dugu, eta erabat pozik dagoela dio.

2023/04/28 - 13:29
Oihenarten hiru poema ezezagun aurkitu dituzte
Gidor Bilbao ikertzaileak "Kobla berriak" Arnaut Oihenarten liburuko hiru poema galdu aurkitu ditu Grenoblen zegoen ale batean.

2023/04/16 - 19:27
Pilotalekuen historia biltzen duen erakusketa ikusgai, Donostian
16. mendean pilota jokoak hasi eta lehen 'frontoiak' atontzen hasi zirenetik hona, pilotan aritzeko espazioen bilakaera bildu dute "Pilotalekuak. Hutsunea eraikiz" erakusketan.

2023/04/15 - 19:33
Affnak frankismoak hildako 3.500 nafarrak gogoratu ditu Iruñean
Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrena dela eta, hainbat lagun bildu dira Nafarroako hiriburuan egindako omenaldian, eta lore eskaintza egin dute, besteak beste.
2023/04/10 - 11:31
Bakea kimera da oraindik Ipar Irlandan, Ostiral Santuko Akordioak sinatu zirenetik 25 urte bete direnean
Lurraldea blokeo politikoko une batean dago, hauteskundeen eta brexitaren ondoren unionisten eta errepublikanoen artean sortutako tentsioak tarteko. Hori guztia, gainera, IRA Berriko disidenteen mehatxupean. Akordioak badira, baina, gatazkak aurrera jarraitzen du.
2023/04/02 - 17:08
Euskal Herrian nonahi ikus daitezkeen letra bereziak euskal tipografiarekin idatziak dira
Antzinako hilarrietan dauka jatorria euskal tipografiak, eta XX. mendeko bigarren aldian zabaldu zen, batik bat. Gaur egun ere, ondo begiratuz gero, edonon topa dezakegu. Gaiak badu mamia, eta doktoretza tesi baterako ere eman du.