Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura saioaren bezpera, urriko KPIa eta Irulegiko Eskua
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Sanchezen inbestidura saioaren bezpera: Pedro Sanchez PSOEko buruzagiaren inbestidura saioak badu data: asteon izango da, hilaren 15ean eta 16an (asteazkena eta osteguna), Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidenteak bart jakinarazi duenez. Bozeramaileen Batzordea gaur, asteartearekin, bilduko da (12:00etan) bi osoko bilkurak antolatzeko.
-Urriko KPIa: Estatistika Institutu Nazionalak urriko KPIaren datuak ezagutaraziko ditu gaur. Dagoeneko aurreratu du, baina, % 3,5ean kokatu zela inflazioa urrian, argindarraren prezioen gorakadak eta erregaien prezioen beherakadak eraginda.
-Irulegiko Eskua: Duela urtebete, Aranzadi Zientzia Elkarteak prentsaurrekoa antolatu zuen Gongorako Zarra Jauregian (Aranguren Ibarrean) Irulegiko Eskuaren aurkikuntza iragartzeko. Euskal Herriko historiako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenaren berri izan genuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"