Historia
2023/06/19 - 19:19
Aranzadik Irulegiko indusketa arkeologikoa jarri du martxan
Arangurengo Irulegi mendiko Burdin Aroko herrixkan egingo dute indusketa, eraikin oso bat induskatzeko eta herri horren okupazio faseen ikerketan sakontzeko.
2023/06/04 - 15:08
Fermin Leizaola etnografoak Euskal Herriko baserrietan bildutako landa-lanabesak Aldundiaren esku utzi ditu
Ez dira gutxi, 4.500 tresna guztira, eta Aranzadi Elkartearen laguntzarekin, katalogatzen ari dira orain, gero gordailura eramateko.
2023/05/28 - 09:00
Hanburgesa, duela 2.500 urte Hispaniako erromatarrek ere jaten zuten haragia
Almudena Villegas historialariaren ustez, duela 2.500 urte hanburgesak baziren salgai Hispanian. Dena dela, gaur ezagutzen dugun hanburgesaren ideia, berez, AEBetatik iritsi zitzaigun 1950ko hamarkadan.
2023/05/22 - 16:04
Kolonaurreko kulturako eliteko pertsonaia baten hilobia aurkitu dute Perun
Arkeologo talde batek duela 1.000 urte baino gehiagoko Chancay kulturako lider bat aurkitu du Lima iparraldean. Hobiak sei metroko sakonera eta zazpi metroko luzera eta zabalera ditu. Beste sei pertsonen gorpuzkiak eta garaiko ontziak ere aurkitu dituzte bertan.
2023/05/19 - 11:53
Musu erromantikoa duela 4.500 urte sortu zen eta hainbat gaixotasun hedatzea ahalbidetu zuen
'Science' aldizkariak argitaratutako artikulu zientifiko batek praktika horren ebidentzia orain arte uste zena baino 1.000 urte lehenago kokatu du, baina azpimarratu du seguruenik musuaren tradizioa zaharragoa dela. Halaber, nabarmendu du gaixotasunen transmisioan nahi gabeko eragina izan duela.
2023/05/14 - 16:00
Irungo alardeak lehen aldiz gizonezko kantinera bat izango du aurten
Antxon Jauregi izango da protagonista aurten Irungo alardean. Emakumez jantzita aterako den aurrena izango da, eta, dudarik gabe, historia egingo du herrian. Berarekin hitz egin dugu, eta erabat pozik dagoela dio.
2023/04/28 - 13:29
Oihenarten hiru poema ezezagun aurkitu dituzte
Gidor Bilbao ikertzaileak "Kobla berriak" Arnaut Oihenarten liburuko hiru poema galdu aurkitu ditu Grenoblen zegoen ale batean.
2023/04/16 - 19:27
Pilotalekuen historia biltzen duen erakusketa ikusgai, Donostian
16. mendean pilota jokoak hasi eta lehen 'frontoiak' atontzen hasi zirenetik hona, pilotan aritzeko espazioen bilakaera bildu dute "Pilotalekuak. Hutsunea eraikiz" erakusketan.
2023/04/15 - 19:33
Affnak frankismoak hildako 3.500 nafarrak gogoratu ditu Iruñean
Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrena dela eta, hainbat lagun bildu dira Nafarroako hiriburuan egindako omenaldian, eta lore eskaintza egin dute, besteak beste.
2023/04/10 - 11:31
Bakea kimera da oraindik Ipar Irlandan, Ostiral Santuko Akordioak sinatu zirenetik 25 urte bete direnean
Lurraldea blokeo politikoko une batean dago, hauteskundeen eta brexitaren ondoren unionisten eta errepublikanoen artean sortutako tentsioak tarteko. Hori guztia, gainera, IRA Berriko disidenteen mehatxupean. Akordioak badira, baina, gatazkak aurrera jarraitzen du.
2023/04/02 - 17:08
Euskal Herrian nonahi ikus daitezkeen letra bereziak euskal tipografiarekin idatziak dira
Antzinako hilarrietan dauka jatorria euskal tipografiak, eta XX. mendeko bigarren aldian zabaldu zen, batik bat. Gaur egun ere, ondo begiratuz gero, edonon topa dezakegu. Gaiak badu mamia, eta doktoretza tesi baterako ere eman du.
2023/03/25 - 13:24
Dinosauro espinosaurido espezie berri baten hezurrak aurkitu dituzte Errioxan
Xabier Pereda, Euskal Herriko Unibertsitako paleontologo eta ikertzailea da Igea herrian fosilak aurkitu dituen taldeko burua.
2023/03/07 - 20:55
Margarita Mendizabal eta Elena Arregui, arkitekturaren historia aldarazi zuten emakumeetako bi
Euskal Herrian jaiotakoak biak, Estatu espainiarren Arkitekturan lizentziatu ziren lehendabiziko emakumeetakoak izan ziren Margarita Mendizabal eta Elena Arregui. Haien ibilbidea ikertu du Olatz Ocerin EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan irakasleak eta ikertzaileak, genero ikuspegitik.
2023/03/05 - 15:51
Jendeak eskatutako abizenen jatorria ikertzen du Eneko Bernaldo de Quiros nafarrak
Abizenek informazio ugari ematen digute gure jatorriaz eta arbasoez, baina ez da beti erraza izaten gure deiturak nondik datozen edo zer esan nahi duten jakitea. Eneko Bernaldo de Quiros abizenen arakatzailea da eta, jendearen eskariei erantzunez, 200 deitura baino gehiagoren historia ikertu du.
2023/03/04 - 19:18
Lezetxiki, neandertal garaiko kobazulo ikur
Arrasaten kokatutako kobazulo horren barruan aurkitu zituzten euskal erregistro paleoantropologikoaren giza arrastorik zaharren (Homo Heidelbergensiseko emakume baten humeroa) eta neandertal jatorriko haginetako bi.
2023/02/18 - 16:01
Sendiaren zuhaitza osatzeko, gero eta gehiagok abiatzen dute ikerketa genealogikoa, arbasoen bila
Norberaren abizenak zeintzuk diren jakiteak pisu handia izan du gurean. Asko dira gure abizenen atzean nor dagoen eta gure arbasoek nolako bizimodua zuten jakin nahi dutenak. Digitalizazio lanari esker, badira horretan lagungarri diren webguneak, artxibo historikoetan informazioa topatzeko.
2023/02/12 - 21:51
Haurren faltagatik itxi behar izan duen eskola bat salgai dago Gasteizen
Jaiotza tasa baxuaren eta beste arrazoi batzuen ondorioz, Gasteizko Haurrak haurtzaindegiak ateak itxi behar izan ditu eta, eraikina salgai dago. 1930ean eraikia, historia luzea eta interesgarria du atzean. Olabide ikastola klandestinoa hartu zuen hasieran eta gero haurtzaindegia izan zen.
2023/02/05 - 17:14
BBC irratia euskaraz aritu zen garaia, aztergai
Leyre Arrieta historialaria 1947 eta 1956 artean BBC irratian euskaraz egin ziren kronikak ikertzen ari da. Kulturari buruzko tartea izaten zen euskarazkoa eta galegoz zein katalanez egiten ziren saioekin txandakatzen zuten.
2023/02/02 - 20:41
Baieztatu dute Lezetxikin neandertalak egon zirela Erdi eta Goi Paleolitiko garaien artean
Ikertzaileek ondorioztatu dute Lezetxikin atzemandako hortz-aztarna neandertalak "Mendebaldeko Pirinioetan topatutako bakarrak" direla.
2023/02/02 - 18:23
Euskaldunak Tutankamonen hilobiaren indusketetan
Bilboko Arkeologia Museoak hainbat euskaldunek Egiptora egin zituzten bidaietatik ateratako materiala jarri du erakusketa batean. Tutankamonen hilobiaren indusketa garaian egindako bidaiak izan ziren.