Homofobia
2015/05/17 - 15:39
Ipar Euskal Herrian, homosexualitatea tabua da oraindik
Biarritzeko Atlantika Lizeoko bi ikaslek homofobiari buruzko ikerketa egin dute. Bi urte eman dituzte lanean, eta 600 nerabetik ora galdekatu dituzte.
2015/05/17 - 11:49
Homofobiaren aurrean irmotasun handiagoa eskatu du LGTB kolektiboak
Hainbat erakundek salatu dutenez, LGTB kolektiboaren aurkako indarkeriak eta bereizketak gora egin dute. Halaber, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak euren eskubideak babesten dituela gogoratu dute.
2015/05/15 - 14:44
Euskadin adingabe homosexualekiko homofobiaz ohartarazi du Arartekoak
Zenbait haurrek eta nerabek ''etsaitasunari eta ulertua ez izateari'' aurre egin behar diotela salatu du. Ikusi hemen homofobiaren mapa 2015.
2015/04/30 - 22:43
Gay eta lesbianen elkarteek homofobotzat hartu dute odol emaileen erabakia
Gay eta lesbianen elkarteek homofobotzat hartu dute erabakia eta odol emaileen elkarteek diote ez dagoela inolako arrazoirik horrelako debekua ezartzeko.
2015/04/29 - 14:19
Europak babestu egin du homosexualei odola ematea debekatzea
"Hainbat kasutan", debeku hori ezartzea "justifikatuta" egon daitekeela ebatzi du EBko Justiziak.
2015/04/23 - 13:31
Lorca 'homosexual eta masoia' izatearren hil zutela jaso zuen Poliziak
Granadako Polizia Agintaritzak 1965eko txosten batean adierazi zuenez, poeta “bertako indarrek Gobernu Zibiletik atera zuten, eta tiroz hila izan zen, aitortu eta gero”.
2015/02/27 - 18:08
Seme-alaba homosexualen gurasoek film bat egin dute Txinan
Gay eta lesbianen guraso-elkarteak, euren seme-alaben onarpena bultzatzeko film labur bat eskegi dute sare sozialetan.
2015/02/08 - 11:12
Gayen ezkontzak galarazteko galdeketa baliogabetu egin dute Eslovakian
Boto-emaileen % 22k parte hartu zuen, eta, gutxienez, % 50ekoa izan behar zuen parte-hartzea. Halere, % 95 sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen aurka agertu zen.
2014/08/01 - 15:25
Homosexual izatea dagoeneko ez da delitu Ugandan
Herrialde horretako Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi du homosexualei biziarteko espetxe zigorrak ezartzen zizkien legea.
2014/02/07 - 09:37
Homofobiaren aurkako aldarriak nagusi, Sotxiko Jokoen inaugurazioan
Mendebaldeko hainbat agintari ez dira joango gaurko inaugurazio ekitaldira, Errusiako lege homofoboen aurkako protesta gisa.
2014/02/06 - 18:31
Homosexualen aurkako neurriak salatu ditu Ban Ki Moonek, Errusian
Bertan, Sochin hirian, hastear dira historiako jokorik garestienak. Segurtasun neurri handiak hartuta, muturreko islamisten erasoen beldur.
2014/01/26 - 16:24
Tornadoak eta autismoa homosexualen errua dira, politikari baten ustez
AEBetako Kongresurako Illinoiseko hautagai errepublikano baten aburuz, Jainkoa "haserre dago abortuarekin, ezkontza homosexualekin eta bikote zibilekin".
2013/12/27 - 19:23
Homosexualen ezkontzek haur 'zoroak' dakartzatela dio gotzain batek
Lopezek zalantzan jarri du "dibortzio espres" delakoa eta izatezko bikoteak "gizateriarentzat aurrerapausoa" izatea, eta "ezkontzaren eta familiaren deuseztapenerako oinarriak" jarri direla dio.
2013/12/01 - 22:54
Homosexualen ezkontzak debekatu ditu Kroaziak
Elkarte katoliko batek 740.000 sinadura bildu eta Gobernuak galdeketa antolatu behar izan du, nahiz eta referenduma homofoboa dela pentsatu.
2013/12/01 - 14:20
Ezkontza homosexualak debekatu ala ez bozkatuko dute gaur Kroazian
"Konstituzioan ezkontza gizonaren eta emakumearen arteko lotura dela zehaztearen alde al zaude?" izango da kroaziarrek erantzun beharko duten galdera.
2013/10/18 - 17:28
Frantziako alkateak, homosexualak ezkontzera behartuta
Konstituzionalaren erabakia homosexualen ezkontzak arautzen zituen legea onartu zenetik bost hilabete igaro direnean heldu da.
2013/09/04 - 10:42
Errusiako homosexualen aldeko protestak Londresen
Homosexualitatea era baikorrean azaldu ahal izateko debekuaren aurka azaldu dira ehundaka pertsona munduko hainbat hiritan.
2013/08/26 - 18:13
Homosexualek odola eman ahal izatea debekatu nahi du Errusiak
Horrez gain, Errusiako Parlamentuak lege ekimen bat aztertuko du homosexual izatetik heterosexual izatera igaro nahi duten pertsonei diru-laguntzak eman ahal izateko.
2013/08/08 - 21:11
Errusiar neonazi talde batek homosexual bat hil duela salatu dute
Salaketaren arabera, gaztea laban batek eragindako zauriengatik hil zen. Horren aurretik bortxatua eta torturatua izan zen, eta txisa egin zioten gainean.
2013/06/14 - 14:00
Liskarrak Frantzian homosexualen ezkontzengatik
Gizartea bitan banatua dago Frantzian onartu den lege berriarekin. Auzapez batzuek bikote homosexualak ez dituztela ezkonduko esan dute, eta honen inguruan hausnarketa egin dugu 'Faktoria'n.