Parte-hartze baxua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gayen ezkontzak galarazteko galdeketa baliogabetu egin dute Eslovakian

Boto-emaileen % 22k parte hartu zuen, eta, gutxienez, % 50ekoa izan behar zuen parte-hartzea. Halere, % 95 sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen aurka agertu zen.
galdeketa gay eslovaquia erreferendum aita santua frantsizko efe
galdeketa gay eslovaquia erreferendum aita santua frantsizko efe

Parte-hartze baxuak ( % 22 baino gutxiago) balio gabe utzi zuen atzo Eslovakian homosexualen arteko ezkontzak eta sexu bereko pertsonek umeak adoptatzea debekatzeko erreferenduma.

Galdeketa balekoa izateko, gutxienez % 50eko parte-hartzea izan behar zuen -bi milioi lagun baino gehiago- eta LGTBen kolektiboak bozkatzera ez joateko deia egin zuen, galdeketaren quorumaren kontra egiteko.

Botoen % 99,77 zenbatuta, % 21,33ko parte-hartzea zenbatu zuten, hau da, 900.000 pertsona, Eslovakiako Estatistika Bulegoaren arabera.

Edonola ere, % 95 sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen aurka agertu zen; % 92k homosexualek adoptatzeko aukera izatearen kontra bozkatu zuen eta % 90ek seme-alabek hezkuntza sexuala ez jasotzearen alde egin zuten, gurasoak ados ez baldin badaude. Horiek izan ziren erreferendumaren hiru galderak.

Nahiz eta balekoa ez izan, galdeketaren deitzaileek positibotzat jo zuten emaitza.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X