Homofobia
2025/02/07 - 21:38
Pasa den asteburuko eraso homofoboaren aurkako bilkura egin dute Bilbon
Larunbat goizaldean, Goienkale kalean, taldean zeuden lauzpabost gaztek bi mutilak iraindu eta jipoitu zituzten, Palestinaren aldeko kartelak ukitzen ikusi zituztenean. Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan zituzten. Salaketa jarri dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
2025/02/07 - 14:42
Bi elkarretaratze deitu dituzte Bilbon izandako eraso homofoboa salatzeko
Aste honetan, bi gizonek Bilboko eraso homofobo baten biktima izan zirela salatu zuten, eta salaketa jarri zuten Ertzaintzaren aurrean eraso fisikoagatik.
2025/02/05 - 21:42
Bilboko eraso homofoboaren biktima: ''Nire bikotekidea kalera ateratzeko beldur da''
Erasoa joan den ostiralean gertatu zen, Bilboko Zazpikaleetako Goienkalen. Antza denez, lauzpabost pertsonak eraso zieten, eta irain homofoboak egin zizkieten.
2025/02/01 - 14:00
''EAEn osasun arreta hobetzea da gure erronketako bat, behintzat legea bete dezaten''
Gizarte mailan zabaldu diren diskurtso atzerakoien arriskuaz ohartarazi du Bea Sever Naizen adingabe transexualen familien elkarteko bozeramaileak, elkarteak 10 urte bete dituenean.
2025/01/24 - 16:00
Gizon bat atxilotu dute Iruñean beste bati eraso egin eta biktima homosexuala zelako egin zuela onartu ostean
Iruñeko Abejeras kaleko diskoteka batean izandako eraso baten ondorioz atxilotu dute 24 urteko gizonezkoa; aurrekariak ditu. Erasotzaileak zauria egin zion biktimnari aurpegian, odoletan utziz hura. Osasun-zentrora eraman behar izan zuten.
2025/01/08 - 22:03
74 urtetik gorako zigorrak, Samuel Luizen hilketaren errudun jotako lau lagunentzat
Epaileak 10 urtetik 24 urtera bitarteko gartzela-zigorrak jarri dizkie haietako bakoitzari. Lau zigortuetako hiruren abokatuek jakinarazi dute helegitea jarriko dutela.
2024/11/24 - 19:01
Samuel Luiz hiltzeagatik auzipetutako lau gizonak errudun eta emakumea errugabe jo dituzte
Epaiaren berri izan eta gutxira, defentsek iragarri dute helegiteak jarriko dituztela.
2024/11/21 - 12:54
Eraso homofobo bat salatu dute Iruñean
EHGAM Nafarroak salatu duenez, azaroaren 8an jazo zen Nafarroako hiriburuko "cruising" eremu batean. Gazte talde batek bertan zegoen pertsonetako bat iraindu zuen eta autoarekin jarraitzen ibili zitzaion.
2024/11/04 - 16:20
Bi urteko kartzela zigorraldia iruzurragatik, Bilbon ustez bost gizonezko hil zituen gizonarentzat
Nelson David Moreno beste auzi batzuetan epaitzen ari dira, gizonezkoen arteko aplikazio batean ezagutu zituen bost gizonen heriotzagatik. Bestalde, iruzurra egin zion gizonaren heriotza dela eta ere epaitu zuten. Auzia artxibatu zuten, baina Konstituzio Auzitegian errekurtsopean dago.
2024/10/21 - 18:48
Bilbon bost gizon hiltzeagatik auzipetutako gizonak biktimetako baten txartela erabili zuela onartu du
Akusatua 10 urteko zigorra betetzen ari da dagoeneko, hitzordua homosexualentzako aplikazioen bidez jarri ondoren gizon bat hiltzen saiatzeagatik. Guztira, bi hilketa saiakera eta bost heriotza leporatzen dizkiote.
2024/08/16 - 14:34
Bilboko gotzainaren adierazpenak ''transfoboak'' eta ''arriskutsuak'' direla salatu du Iratxe Uriartek
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente den Iratxe Uriarteren arabera, adierazpen horiek arriskutsuak dira Europa mailan ultraeskuinak daukan zamagatik eta trans pertsonak Elizatik kanpo uzten dituelako.
2024/06/28 - 23:28
Indar erakustaldia Gasteizen, ''Apur dezagun Zistema, Stop Pinkwhasing'' lelopean
Mobilizazioa Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu da, eta Arabako hiriburuan ibilbidea egin du, LGTBI+ pertsonen eskubideak errespetatzea aldarrikatzeko.
2024/06/28 - 22:36
Manifestazio koloretsu eta jendetsu batek LGTBI+ pertsonen eskubideak errespetatzea eskatu du Iruñean
Batukada talde baten emanaldi laburraren ondoren, mobilizazioa, 'E28 Plataformak' deituta, Konstituzio plazatik abiatu da.
2024/06/28 - 10:06
Albiste izango dira: LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna, irteera operazioa eta eitb.eus-ek 10 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/24 - 14:51
Gorroto-delituak ia erdira jaitsi ziren Euskadin, 2023an
Euskadik 281 gorroto-gertakari erregistratu zituen 2022an, eta 435, berriz, 2022an. Gehien-gehienak, kasuen % 64, lesio, mehatxu eta hertsapen arrazista eta xenofoboak izan ziren, 180 biktima guztira.
2024/06/22 - 00:36
Gazte bat atxilotu dute Irunen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik eta pertsona transexual bat iraintzeagatik
Atxilotuak aurrekariak ditu lesio eta mehatxu delituengatik, baina epaileak aske utzi du kautelazko neurriekin.
2024/06/17 - 16:33
Eraso homofobo bat salatu dute Errezilgo jaietan
Errezilgo Udalak zabaldutako informazioaren arabera, aurpegia estalita zeramaten hainbat nerabek Errezilgo bi gizonezko iraindu zituzten beren etxean bertan, eta ez da lehenengo aldia izan.
2024/06/03 - 22:51
Elkarretaratzea egin dute Atharratzen, Le Trinquet tabernan agertu diren pintada homofoboak salatzeko
Gunea kudeatzen duen Prefosta elkarteak azaldu duenez, sexu-askatasunari eta LGBTQIA+ kolektiboko pertsonen eskubideei buruzko jardunaldia egin zuen apirilean bertan, eta horrekin lotzen dute erasoa.
2024/05/28 - 19:03
Aita santuak barkamena eskatu du eta ez zuela iraintzeko edo hitz homofoboak adierazteko asmorik dio
"Askotan pazientzia galtzen dugu, baita nik ere. Barkamena eskatzen dut atzoko eredu txarragatik", adierazi zuen Frantziskok jauregi apostolikoko leihotik angelusa otoitz egin baino lehen.
2024/05/28 - 00:41
Frantzisko aita santua: "Apaiztegi batzuetan giro marikoi handiegia dagoela uste dut"
Aita santuak italierazko 'frocciagine' (marikoia) hitza erabili zuen maiatzaren 20an Italiako apezpikuekin izandako bileran, eta duela egun pare bat argitaratu zen Dagospia webgunean.