Homofobia
2023/09/08 - 22:29
Errioxako Unibertsitateko magisteritza ikasleek partekatutako mezu matxista eta homofoboak
Irakaskuntza ikasleek hasiberriei isekak antolatzeko sortutako txat batean, lehengo mailara sartu berri diren nesken gorputza izan dute hizpide. Ia 200 laguneko txatean, ez da erreakziorik izan.
2023/09/07 - 23:50
Bost eraso matxista eta bi eraso homofobo salatu dituzte Lekeitioko jaietan
Erasoak salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur, 20:00etan, Abadeen moilan, "Erasorik ez erantzunik gabe!" lelopean, txosnen batzordeak deituta. Mugimendu Feministak eta Udalak bat egin dute protesta-bilkurarekin.
2023/08/17 - 22:27
Eraso sexistez gain, arrazistak eta LGTBIfobikoak ere kontuan izango dituzte Bilboko Aste Nagusiko protokoloan
Juan Mari Aburto alkatearen ustez, eraso horien errealitatea ukatzen dutenen aurrean jarri behar da. "Ahotsa altxatuko dugu ezetz esateko", gaineratu du.
2023/07/25 - 21:55
Gazte batek eraso homofoboa jasan du Elantxoben, Madalena egunean
Bermeoko Udalak iragan larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du gaur, eta babesa adierazi dio biktimari. Gainera, Udalak esan du ez duela eraso gehiago onartuko.
2023/07/03 - 15:25
Irain arrazista, homofobo edo xenofoboen aurrean partida eteteko eskumena izango dute segurtasun indarrek
Kirolari edo kirol talde batek arraza, jatorri, sexu-orientazio edo erlijioagatik irainak jasotzea nahikoa izango da partida eten edo futbol-zelaia husteko.
2023/06/28 - 22:30
Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Iruñeak askotarikoak izateko eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioak hartu dituzte
LGTBI+ kolektiboak berdintasunarne alde lortutako eskubideak arriskuan ikusten ditu, ultraeskuinaren gorakada de la eta. Eraso homofoboak gorroto erasoen hirugarren postuan daude egun Euskadin.
2023/06/13 - 11:22
Gallartako jaietan gertatutako eraso homofoboa ikertzen ari da Ertzaintza
Gazteetako batek bart aurkeztu du salaketa, eraso fisikoagatik (ospitaleratu behar izan zuten). Abantoko Udalak herriko "bi gaztek jasandako eraso homofoboa" gaitzetsi eta hura salatzeko elkarretaratzea deitu zuen atzo.
2023/05/30 - 23:01
Harreman homosexualak izateagatik bizi arteko kartzela ezartzen duen legea indarrean sartuko da Ugandan
Harreman homosexualak izateagatik bizi arteko kartzela ezartzen duen legea indarrean sartuko da Ugandan, atzo Yoweri Museveni presidenteak onartu ondoren. Ezusteko gehiengoarekin aterako da, gainera, aurrera legea.
2023/05/24 - 00:22
75 metroko urruntze-agindua ezarri dio epaileak Villabonako ustezko erasotzaile bati
Villabonako eraso homofoboaren ustezko egileek eta biktimek deklaratu dute gaur, Tolosako epaitegian. Horretan, epaileak urruntze-agindua ezarri du ustezko erasotzaile batentzako.
2023/05/23 - 18:27
Urruntze-agindua ezarri diote Villabonako eraso homofoboaren ustezko egile bati
Hala, bikoteak justizia eskatzen jarraitzen du, eta auzitegi-medikuak biktimek dituzten kalteak baloratuko ditu orain.
2023/05/23 - 10:40
Villabonako erasoaren biktimek eta ustezko erasotzaileek Tolosako epaitegian deklaratuko dute gaur
09:00etarako deituta zeuden hiru biktimak, ustezko erasotzaileetako bi eta lekuko bat, baina atzerapenarekin hasi dira deklarazioak. Guztira, 15 pertsona identifikatu dituzte maiatzaren 14an izandako erasoarekin lotuta.
2023/05/17 - 14:17
Erkorekak, Villabonako erasoaz: "Lehen atestatuan ez da gorroto arrazoirik agertzen, gerora bai"
Segurtasun sailburuak erantsi du Ertzaintzak "liskarrean" parte hartu zuten pertsona guztiak identifikatu zituela hasieratik, "erasotzailea bera ere".
2023/05/17 - 14:14
Erkorekak, Villabonako erasoaz: ''Lehen atestatuan ez da gorroto arrazoirik agertzen, gerora bai''
Segurtasun sailburuak erantsi du Ertzaintzak "liskarrean" parte hartu zuten pertsona guztiak identifikatu zituela hasieratik, "erasotzailea bera ere".
2023/05/17 - 10:14
Albiste izango dira: Hilketa matxista Orion, eraso homofoboa Villabonan eta birziklatzearen nazioarteko eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/17 - 09:36
Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udalek eraso homofoboa salatu eta elkarretaratzea deitu dute
Udalek elkarretaratzea deitu dute gaur eguerdirako, bi herriak elkartzen dituen oinezkoentzako zubian.
2023/05/16 - 17:40
Brayan eta Yeisson: ''Ez genuen uste ihesi egitea eragin ziguna hemen ere gertatu behar zitzaigunik''
Brayan eta Yeisson duela urtebete inguru etorri ziren Kolonbiatik Zizurkilera. Joan den igandean eraso homofoboa pairatu zuten Villabonan. "Ez genuen uste ihesi egitea eragin ziguna hemen ere gertatu behar zitzaigunik", esan dute.
2023/05/16 - 13:40
Ikusgunek LGTBI+ kolektiboaren aurkako 16 gertakari erregistratu zituen Gasteizen 2022an
Horietako 6 gorroto-diskurtsoengatik izan ziren, 5 irainengatik, 3 erasoengatik eta 2 diskriminazioengatik.
2023/05/16 - 12:11
Asteburuan Villabonan gertatutako eraso homofobo bat salatu dute
Ertzaintzak, bestalde, Euskadi Irratiari baieztatu dio zapatu gauean gertatutako lesio-delitu baten salaketa ikertzen ari direla, eta litekeena dela eraso homofobo baten aurrean egotea.
2023/05/08 - 13:43
Berdinduk 2.400 irakasleri aholkua eman zien eta 640 kontsulta jaso zituen iaz, bereizkeria eragozteko
Informazioa, orientazioa eta ahokularitza eskaintzen die Berdinduk, dela LGTBI+ pertsonei eta horien familiei, dela Hezkuntza profesionalei.
2023/04/22 - 10:21
Bi autopsiak 'kontaktu-appko ustezko hiltzailea'ren auzia alda dezakete
Saul Castro abokatuak ETBri azaldu dionez, "biktimen gorpuak nola aurkitu zituzten ikusita, bateragarria da itotzeko teknika batekin". "Teknika hau berezia da: karotida-arteriak estutzea; teknika honen berezitasuna da ez duela barneko edo kanpoko lesiorik uzten", azpimarratu du.